Erakutsi zure denda Facebook-en

Sare sozialek aspaldi utzi zioten lagunekin eta familiakoekin argazkiak partekatzeko kanala bakarrik izateari. Hasieran, Facebook-ek bere funtsezko zerbitzuetako bat bezala zuen eguneroko gertaerak zabaltzea baina gaur egun, eta batez ere konfinamenduaz geroztik, beraien estrategia guztiz aldatu dute, orain denda elektronikoen irteera-puntu gisa kokatzeko lan egiten dutelarik.

Duela urtebete, pandemia betean, eta erosketak on line izaten ari ziren booma ikusita, Facebook-ek merkataritza elektronikoa bultzatu zuen Facebook Shops zerbitzua eskainiz. Tresna hau erabiliz, erraz sor dezakezu zure online denda beraien sare sozialean.

Honako estekan duzu zerbitzu horri buruz atera zuten albistea: https://about.fb.com/es/news/2020/05

Doako zerbitzua da, baina bere gehigarri edo ordainketa aukerak ere eskaintzen ditu. Aukera horiekin Facebook-ek zure negozioa oraindik eta gehiago zabaltzeko aukera ematen dizu publizitatea, ordainketak eta beste zerbitzu batzuk erantsiz online dendari. Adibidez, zure dendaren publizitatea Facebooken erakutsi nahi baduzu edo bezeroek ordainketak Facebook-ek eskaintzen duen ordainketa-aukera erabiliz zuzenean egiteko aukera gehitu nahi izan ezkero, Facebook-ek hori guztia egiteko tresnak eskainiko dizkitzu, hori bai, komisio bat kobratuz.

Baina orain hemen interesatzen zaiguna doako zerbitzua da. Facebook-en zure denda konfiguratuz, bertan zure produktuen erakusleiho berri bat izan dezakezu, bai zure bezeroei eta baita sare soziala erabiltzen dun erabiltzaile zabal horri zuri gehien interesatzen zaizkizun produktuak erakutsiz. Erabiltzaileak zure denda edo produktua ikusi ondoren, post edo irudiaren gainean klik egitean, Facebook-ek zuzenean bideratuko du zure online dendaren orrira erosketa bertan egiteko. Zuzena, azkarra eta erraza.

Eta hau guztia automatikoki. Hau da, ez daukazu zure produktuak berriro banan banan Facebooken sartu beharrik. Adibidez, zure online denda WordPress-en sortua baduzu, Woo Commerce-erekin, “Facebook for WooCommerce” plugina instalatu eta pantailan agertuko zaizkizun pausoak jarraitu besterik ez duzu egin behar. Amaitzen duzunean, zure online dendaren web orria eta Facebook-en sorturikoa elkartuta egongo dira. Horrela, zure web-orriko produktuetan aldaketaren bat egiten duzunean, produktu berriak gehitu, prezioak7deskribapenak aldatu, stocketik kanpora atera produkturen bat, etab. Facebookeko dendan aldaketa horiek ere automatikoki agertzeko, produktu horiek hautatu eta sinkronizatzeko botoia sakatu besterik ez duzu egin behar.

Eta Facebook Shop-i buruz hitz egitean, Instagram Shop-i buruz ere hitz egin behar dugu. Ezin dugu ahaztu bi plataformak (Whatsap-ekin batera) enpresa talde berekoak direla; beraz, Facebook-en agertzeko zure online denda konfiguratzen baduzu, klik gutxirekin, Instagramen ere izan dezakezu, azken urteetan aparra bezala igo den plataforma sozialean.

Hauek dira Facebook Shop-en abantaila batzuk:

  • Zure produktuak milaka erosle-ren aurreran erakutsiko dituzu (milioika ez esateagatik)
  • Zure online denda eta Facebook/Instagram-en sortzen duzun katalogo birtualaren arteko sinkronizazioa era batekoa da
  • Facebook-eko produktuak, zure online dendarekin lotzean, zure web orriko trafikoa gehituko da. Klik horietako asko salmentan amaitzeaz gain, zure web orrian jende gehiago ibiliko da, horrela web orriaren posizionamendua hobetuz
  • Bezeroak zurekin zuzenean kontaktatu ahal izango dira WhatsApp, Messenger edo Instagran Direct zerbitzuak erabiliz
  • Facebook-ek zure dendari buruzko hainbat txosten jartzen ditu zure eskuragarri: ze produktu ikusten diren gehien, jendeak non egiten duen klik gehien, e.a.

Eta beti bezala, zerbitzu honi buruzko zalantzarik izan ezkero, zure online dendari nola gehitu edo bere instalakuntza/kudeaketari buruzko galderarik izan ezkero, jarri lasai gurekin kontaktuan. INNOVA-n zure kasua aztertu eta zure enpresa/dendarako irtenbiderik onena erakutsiko dizugu.

Kategoria/k:
Data:
  • 20 Uzt, 2021
Zabaldu: