Packaging – etiketa eta enbalatze, pakete diseinua

Produktu batek merkatuan ongi funtzionatzeko ona izan behar du, baina gainera horren itxura izan behar du. Erabiltzaile batek produktu bat probatzeko, lehenik bere eskuetara iritsi behar zaio, eta horretarako bere arreta jaso behar du, eta noski berau erosteko beharrezko diren sentimentuak sortu.

Horregatik Innova-n, diseintzaile eta publizitate sortzaile bezala, packaging diseinuen lehen helburua bezeroen arreta jasotzea izan behar duela pentsatzen dugu, kontsumitzailearekiko lehen komunikazio lehioa izan behar dute. Produktu baten aurkezpena oinarrizkoa da. Nahiz eta publizitate asko egin, eta produktua ona baldin bada ere, lehen itxurak ez badio ezer ere esaten kontsumitzaileari… gazki hasi da gauza.

Agian noizbaiten gertatu izan zaizu bi produktu oso antzekoren artean aukeratu beharra izatea eta azkenean, bihen antzekotasunaren aurrean, kanpotik itxura onena duenarik geratzea. Beraz ez da gutxietsi behar guzti honen garrantzia, kontsumitzaile edo erabiltzailearen atentzioa lortzeko ahal diren aukera guztiak landu behar dira.

Eta zer esan genezake online packaging-ari buruz? Online erosketetan ere packagin-ak eragina izan dezake?

Denborak horrela dela erakutsi digu. Nahiz eta online egiten diren erosketetan erabiltzaileak zuzenean joaten garen produktuarengana, honek ez du esan nahi bere pakete edo enbalatze diseinuan ez dugunik pentsatu behar, ez da gutxiagorik ere. Online mundu berri honetan, jende askok beraien erosketa sare sozialetan (youtube-en gehienbat) erakusteko ohitura handia du, eta ez erosi duten produktu bera bakarrik, baizik eta pakete, enbalatze sistema osoa erakusten dute, hau da Unboxing-a egiten dute: etxera iritxi zaien pakete osoa hartu, eta dena poliki-poliki irekitzen joaten dira, era berean prozesu osoa erakusten eta azaltzen dutelarik: nolakoa den paketea, erraza al den irekitzeko, barruan produktua nola dagoen gordeta, ateratzeko zaila edo erraza den e.a. Hau guztia kontuan izanik, bezeroa minutu batzuk egon daiteke berataz hitzegiten, denbora guzti horretan zure produktua beste ehunka edo milaka pertsonei erakusten ari delarik, beraz packaging diseinua erakargarria baldin bada, iadanik beste puntu bat izango duzu zure alde.

Beraz gogoratu, bai mundu errealean eta baita online ere, packaging-a izango da zure bezeroek ikusiko duten lehen gauza, agian produktuaren arrakastan ere zerikusi handia izango du. Hau horrela izan dadin, Innovan packaging diseinuan lan egiten dugu, produktuen enbalatzean eta etiketa diseinuan, beti ere zure marka eta produktuaren itxura hobetu nahiean.

Zure enpresako produktuen packaging diseinua, irudia hobetzeko asmotan baldin bazabiltza, kontsumitzaile batek zure produktua erosketeko erabakia emango dion puntu hori duen diseinu bat nahi baduzu, jarri kontaktuan gurekin eta gure diseinu taldeak zure produktuari hobekien doakion packaging diseinua hedatuko dute.

Nahi izan ezkero gure portfolio sailean dituzu gure packaging diseinuetariko batzuk