Diseinuak garrantzi handia du zure enpresako Facebook orrian

Enpresa mailan Facebook da gehien erabiltzen den sare soziala, horregatik oso garrantzitsua da gure enpresako irudia, marka, ongi agertzea gure Facebook orrian. Gauz bat bertan jartzen ditugun artikuluen diseinua da, gure proiektuak, produktuak jendeari jakinarazteko idazten ditugun berriak, eta beste gauz bat da, orri berak duen diseinua da, hau da, jendeak gure orrian sartzean izango duen lehen inpresioa.

Facebook-eko orria sortu ondoren hau enpresako branding edo markaren inguruan pertsonalizatu behar da. Ikus ditzagun orain Facebook orriak berau pertsonalizatzeko eskaintzen dizkigun eremuak:

  • Avatar: goiko ezker zatian agertzen den irudi txikia da, bertan ohikoena enpresako logoa jartzea da. Lehenengo aldiz orri baten sartzean, lehendabizi ikusten den irudia izan ohi da, beraz ongi ikusten dela ziurtatuko gara. Zure enpresak logo bertsio ezberdinak baldin baditu (horizontala, bertikala…) tamaina horretara ongi egokituko den irudia aukeratu, kalitate onean eta noski zure enpresa ongi ordezketzen duena.
  • Goiburua: goiko zatian agertzen den irudi horizontala. Hasiera batean Facebook-ek eredu honetan irudi bat bakarrik jartzen uzten zuek, baina gaur egun irudi bat baino gehiago (diapositiba moduan) edo eta bideo bat jartzen ere uzten du.

Guk, Innovan, leku hau zerbait erakargarria, kalitatezkoa eta zure enpresa ongi ordezkatzen duena jartzeko erabiltzeko gomendatzen dugu. Ez jarri hemen inolako publizitate gogorrik, badaukazu lekua horretarako Facebook-en horman.

  • Informazioa: hemen zure enpresako datu orokorrak idatzi beharko dituzu, kontaktu datuak eta zure enpresak zer egiten duen edo ze zerbitzu mota eskaintzen dituen deskribapen zehatz bat. Web orria baduzue idatzi helbidea ere hemen.
  • Zerbitzuak: opzio hau enpresa gutxik erabiltzen dute, agian bere kokapena ere ez dagoelako begibistan. Opzio honekin Facebook-ek zure orrian beste fitxa edo opzio berri bat sortzeko aukera ematen dizu, bertan zure zerbitzuak modu zehatzagoan azaldu ahal izango dituzularik. Gainera zerbitzuak zure web orriko zerbitzuekin lotzeko aukera ematen dizu, beraz opzio hau web orriko bisitak gehitzeko oso ongi etor daiteke.

Eta noski gure artikuluak idatziko dugun “horma” edo zatia dugu:

  • “Horma” gure albisteak idatziko ditugun eremu zentralari deitzen zaio, gure zerbitzuak, proiektuak… eta noski gure orrira sartzen den guztiari irudi ona eskaini behar dio. Horregatik artikulu berri bat idaztean puntu hauek ongi betetzen saiatuko gara:
    1. Testua: esan nahi dugunarekin zuzenak eta argiak izango gara. Ez dugu nahi idatzi luzeekin inor aspertzea.
    2. Testuarekin batera kalitatezko irudiak jarriko ditugu.
    3. Gure web orriarekin loturiko berriak idazten baditugu elkar lotzen duten link edo helbidea jarriko dugu. Oharra: web orrian bisitak gehitzea oso garrantzitsua da, beraz web orriko helbide edo link hau ongi jarri dugula ziurtatuko gara.
    4. Irudi edo argazkiak bezala bideoek ere erabiltzaileei atentzio asko ematen die, beraz jartzen direnak kalitatezkoak eta gure enpresaren irudiarekin bat datorrenak izan beharko dira.

Guzti honekin Facebook-ek zure marka Sare Sozialaren bidez ehundaka edo milaka bezeroei bidaltzea lortuko duzu. Sortu zure orria, konfiguratu modu zuzenean eta bihurtu Facebook zure enpresako beste komunikazio bide batetan.

Hori egiten dugu guk Innovan, bai gure orriarekin eta baita beraien enpresako Facebook orria kudeatzeko guregan konfidatzen duten bezeroekin. Sare Sozialen bidez enpresako marka promozionatzeko gurekin konfidatzen duten bezeroak.

Sarea Sozialak kudeatzeko zerbitzuari buruz informazio gehiago nahi izan ezkero, ez izan zalantzarik, jarri kontaktuan gurekin eta zure kasua aztertu ondoren, zure enpresarentzako aukera onenak azalduko dizkizugu.

Facebook enpresentzako

Zure enpresak Facebook orririk badu? erantzuna baiezkoa baldin bada, badakizu ongi kudeatuta dagoen? edo agian orain ari zarete enpresan horri buruz hitzegiten.  Facebook orria sortu edo ez… ba agian ez litzateke ideia txarra izango.

Facebook munduan gehien erabiltzen den Sare Soziala da. Azkeneko estadistikek erakusten dutenez sare sozialak erabiltzen dituztenen artean, %86-ak Facebook erabiltzen dute, bigarren Pinterest dago %6,27rekin eta hirugarren Twitter %4,15ekin, ta hori mundu osoa kontuan izanik. Espainiko datuak bakarrik ikusten baditugu, hauek oraindik eta nabariagoak dira, Facebook lehen postuan dago %95-ekin, 2. Twitter %2.92-rekin bakarrik  eta 3. Pinterest %1,15-ekin.

Beraz autonomoa baldin bazara edo enpresa bat baldin badaukazu agian zuen produktu edo zerbitzuak promozionatzeko Facebook orri bat sortzeko aukera ikusi beharko zenukete.  Jakinekoa da %95 pertsona guzti horiek ez direla zure bezero bihurtuko, baina hori landu ahal izateko, Facebook-ek zure publikazioak segmentatzeko hainbat aukera eskaintzen dizkitzu: bizilekuen arabera (probintzia, herria…), hizkuntza, urteak, e.a.

Enpresetako Facebook orrien funtzionatzeko modua “Like” edo “Me gusta” botoien bidez da. Norbaitek zure enpresako orrian botoi horren gainean klik egiten duen momentutik, zure orrian argitaratzen edo idazten dituzun albiste guztiak beraien orrian agerturko dira.

Facebook zure enpresarentzat komunikazio bide egokia izan daiteke baina horretarako kudeatzen jakin behar da, eta hori ongi egiteak lan bat dakar, zeren albisteak aldi oro argitaratzeaz gain, bertako edukiak landu behar dira, zure bezero edo jarraitzaileei ongi zuzenduz. Ikus ditzagun puntu batzuk:

  • Aldi oro argitaratzeak ez du esan nahi etengabe idatzi behar denik, honekin zure orriaren jarraitzaileak nekatzea edo nazkatzea besterik ez duzu lortuko. Astean albiste 1 edo 2-rekin nahikoa da.
  • Zuzen esan gauzak. Ez idatzi albiste oso luzeak, 2 edo 3 lerrorekin nahikoa da.
  • Jakina da irudiak, hizkiak baino lehenago iristen zaizkigula begietara, beraz saiatu zure albisteetan irudi edo bideorenbat jartzen. Hori bai, beti kalitatezkoak.
  • Enpresak web orria baldin badu, eta Facebook-en jarri duzun albistea zure web orrian duzun zerbaitekin erlazionaturuik baldin badago, erlazionatu sare-zorionla eta web orria. Erabiltzaileak Facebook-eko albistean klik egitean berbidali automatikoki zure web orrira. Horretarako noski web orria ere itxurazkoa izan beharko du.
  • Aztertu zure orria jarraitzen duen jendea, saiatu argitalpen mota ezberdinekin, ordu eta egun ezberdinekin eta aztertu datu guztiak.

Eta noski ezin gara ahaztu Facebook-ek argitalpen orokor hauez gain ordainduriko publizitate kanpainak ere kudeatzen dituela, baina honetaz beste noizbat hitzegingo dugu.

Artikulu hau irakurri ondoren, enpresako Facebook orriari buruzko ideia garbiago bat izango duzula espero dugu.

Galderarik izan ezkero edo zure enpresako Facebook orria kudeatzeko modurik onenaz zalantzarik izan ezkero, lasai jarri gurekin kontaktuan eta ahal dugun guztian lagunduko dizuegu.

 

Gehitu zure web orriaren bisitak, zure facebook orriaren bidez

web-orriak-gehitu-bisitak-facebook

· Eguneratu zure Facebook orria aldizka zure enpresari buruzko albisteak idatziz.
· Zure bezeroari interesgarriak irudituko zaizkion albisteak idatzi.
· Erabili SEO teknikak eduki berrietan, honek bilatzaileetan zure web orriaren posizionamendua hobetuko du.

Zure facebook-eko orriari profesional itxura eman nahi diozu?
Ez daukazu denborarik zure sare sozialeko (Facebook…) perfilak eguneratzeko?
Jarri kontaktuan gurekin eta lagunduko dizugu.