Gehitu Bizum zure online dendan

Gure blogaren bidez behin baño gehiagotan hitzegin dugu web orrietan diseinuak eta erabilgarritasunak duten garrantziaz.

Erabiltzaile bat web orri batera iristen denean, eroso eta erraz nabigatu behar du, eta on line dendetan hori dena ordainketa/erosketa-ekintzan ere gehitu behar da, hau da, bezeroarentzat intuitiboena (eta, jakina, segurua) izan behar du.

Prozesu hori erabiltzailearentzat errazena egiteko moduetako bat web orrian hainbat ordainketa mota eskaintzea da. Orain arte ohikoena kreditu-txartelaren bidez ordaintzea izan da, bertan txartelaren zenbakia, iraungitze-data eta CVV kodea sartu behar izaten direlarik. Transferentzia edo errenboltso bidezko ordaindeta motak ere baditugu, eta Paypal bezalako beste aukera ezagun batzuk ere bai, baina azken urteetan beste metodo berri eta askoz erosoagoago bat atera da, Bizum bidezko ordainketa.

Bizum izena ezaguta egiten bazaizu, baina oraindik zehazki ez badakizu zer den: Bizum ordainketa sistema bat da, bankuaren bidez egiten duzu (zure mugikorra edo ordenagailua erabiliz), baina kontu korronte zenbakiak erabili beharrean, beste erabiltzaileen telefono-zenbakiak erabiltzen dira. Hasieran, partikularren artean dirua trukatzeko aukera erraz gisa hasi zen (mugikorreko kontaktuen artean), baina gero eta indar handiagoa hartzen ari da negozio txikien artean.

Online denda bat baldin badaukazu eta zure bezeroentzako Bizum ordainketa mota gehitu nahi izan ezkero, bi aukera dituzu:

1. Bizum, Redsys aukeraren bitartez instalatzea

Zure web orrian iadanik Redsys ordainketa mota erabiltzen baduzu, jakizu Redsys-ek Bizun-eko programa ere eskeintzen duela. Deskargatu/instalatu eta zure saltokiko datuak (bankuak emandakoak) bertan konfiguratu besterik ez duzu. Oraindik Redsys ez baduzu erabiltzen, hitzegin zure bankuarekin opzio hau gehitzeko. Zure web orriko teknikariak Redsys-eko programak deskargatu/instalatu beharko ditu eta bankuarekin batera hainbat proba egin ondoren, web orrian izango dituzu Redsys eta Bizum aukerak.

2. Bizum, WooCommerce aukeraren bidez erabiltzea

Zure online denda WordPress eta WooCommerce erabiliz sortu baduzu baina ez baduzu erabiltzen online ordainketa sistemarik (Redsys) eta jartzerik ere ez baduzu nahi, oraindik Bizum erabiltzeko beste aukera bat duzu. Horretarako zure Woocommerce sisteman, ordaintze motetan aurkituko duzun Transferentzia opzioa erabili behar duzu, baina transferentziak egiteko erabili beharrean Bizum erabiltzeko erabiliko duzu. Bertan, zure bankuko kontuaren datuak sartu beharrean, konfiguratu zure mugikorreko zenbakia. Horrela, opzio honekin, zure bezeroek, zure web orrian dituzun produktuen erosketak beraien mugikorretan instalatuta duten Bizum programaren bidez erosi ahal izango dituzte. Sistema honek duen desabantaila, bezeroek ordainketa web orrian zuzenean ezingo dutela egin da eta era berean zuk erosketen ordainketak manualki begiratu beharko dituzula (transferentzia bat izango balitz bezala).

Albiste honi buruz zalantzarik izan ezkero, edo Bizum programa zure online dendan instalatzeko opzioei buruzko galderak izan ezkero, jarri lasai kontaktuan gurekin. Gure teknikariek zure kasua aztertu eta opzio egokienak aurkeztuko dizkitzue.

Informe de almacenamiento – Su correo esta 99% lleno

Horrelako mezurik jaso duzu zure posta elektronikoaren bidez? ba ez ireki!

Iadanik hainbat jende larrituta jarri da gurekin kontaktuan beraien oporren ondoren “Informe de almacenamiento” izenburuarekin email bat jaso dutela esanez. Bertan beraien korreoa %99-ko kapazidadean zegoela jakinarazten diete, eta email-ak bidaltzen/jasotzen jarraitu ahal izateko, bertan agertzen den link bat klikatu behar dutela esaten zaie. Zuk ere horrelako mezu bat jaso baduzu, ezabatu berehala. Email hoenen helburu bakarra zure posta elektronikoko pasahitza lortzea da.

Hala ere, posta zerbitzurik gabe gelditzeko beldurrez, link hori klikatu baduzu, beste lehio berri bat irekiko zitzaizun, bertan zure korreoko pasahitza idazteko eskatzen zaizularik. Pauso honetan geldituko ziñela espero dugu. Ez sartu zure datu pertsonalak, eta oraindik eta gutxiago inolako pasahitzik, ezagutzen ez duzun leku batetan. Kasu honetan, aurreko link-a klikatu badauzu, agertzen den lehio berri honen url edo helbidea ikustean, nahiko helbide arraroa dela ikusi ahal izango zenuen, honek bakarrik, deskonfidantza bat sortu beharko lizukeelarik.

Baina hala ere, korreo zerbitzu gabe gelditzeko bildurragatik edo, zure pasahitza sartu baduzu, ez itxaron minutu bat gehiago, eta deitu zure posta zerbitzua kudeatzen duen enpresari.

Nola kudeatu Sare Sozialak

Gure aurreko artikuluan esaten genuen bezala gero eta enpresa gehiagok erabiltzen dituzte Sare Sozialak beraien produktu eta zerbitzuak jendearen artean ezagutarazteko. Sare Sozialetan ibiltzen den jendeak, batezbesteko ordu ta erdi inguru ematen du bertan, eta ez du erabiltzen bere famili eta lagunekin komunikatzeko bakarrik baizik eta enpresa eta behar duen informazioa aurkitzeko ere bai. Horregatik derrigorrezkoa da bertan duzun zure enpresako perfila, marka, ongi zainduta egotea, bestela honek zure enpresaren izena okertu dezake.

Ez da derrigorrezkoa Sare Sozial guztietan egotea, aukeratu zure enpresari ondoen datozkionak eta prestatu horiek ondo kudeatzera. Sare Sozial batetan kontua ireki eta erdipurdi utzi behar baduzu hobe duzu hasieratik ez irekitzea, ze bestela zure perfila ikusten duen jendearengan irudi txarra eskaintzea besterik ez duzu lortuko: alferkeria, utzikeria, seriotasun gutxi… Ongi eguneratzeko denborarik ez baduzu izango, hasieratik ez irekitzeko gomendioa egiten dizugu hemendik, baina hala ere, zure enpresarentzat sarean egotea benetan onuragarria izan daitekeela pentsatzen baduzu, orduan zure sareko enpresako perfilaz arduratuko den ekipo profesional bat kontratatzeko ideia sustatu.

Sare Sozial bat ongi kudeatzeak bere denbora eskatzen du, ongi egin nahi bada beintzat. Hauek dira lan hori txukun egin ahal izateko gomendatzen ditugun pauso batzuk:

  1. Sare Sozial-aren aukeraketa

    Ez ireki kontu bat ezagutzen dituzun Sare Sozial guztietan, denak ez dira berdinak eta bakoitzak bere berezitasunak ditu. Oraindik pauso honetan zure zalantzak baldin badituzu gure  “Nola aukeratu zure enpresari gehien komeni zaion Sare Soziala” artikuluan honi buruzko hainbat informazio aurki dezakezu.

  2. Enpresako sareko perfil soziala
    Sortzen duzun perfila zure enpresako estetikarekin bat egin behar du: kolore korporatiboak, logoa… 
    Zure enpresari buruzko informazio garrantzitsuena bertan agertu behar da: kontaktu datuak, kokapena, web orria, zerbitzuak…)
  3. Edukiak planifikatu
    Kalitatezko edukiekin lan egin ahal izateko gomendagarria da lehenik estrategia bat sortzea, eta honetarako eduki ezberdinak prestatu behar dira: produktuak, albisteak, promozionatu nahi dituzun zerbitzuak. Eta hori guztia egin ahal izateko produktuen kalitatezko irudiak (oso garrantzitsua), beraiei buruzko informazioa, zure zerbitzuen deskribapena, proiektuak, web orriko estekak, bloga… prestatu beharko dituzu.
  4. Eduki interesgarria
    Gogoratu idazten duzun edukia ez dela zuretzako bakarrik garrantzitsua izan behar, baizik eta erabiltzailearentzat. Testu motz baina interesgarria editatu behar duzu, erabiltzaileari atentzioa emango diona, eta era berean bilatzaileek erraz indexatuko dutena, ze hemen ere SEO faktorea garrantzitsua da.
  5. Maiztasuna: egunean, astean, zenbat aldiz idatzi behar dugu?
    Puntu honek berak bakarrik beste artikulu oso bat idazteko balioko luke, beraz orain zerbait “laburtzen” saiatuko gara bi Sare Sozial bakarrik aipatuz, zeren bai, sare sozial bakoitzak bere maiztasun ezberdina izan dezake.

    Adibidez, Facebook-en idazteko gomendatzen den maiztasuna azken urteetan jaisten joan da (batipat azken urteetan bere algoritmoan egin dituzten aldaketen ondorioz). Orain urte gutxi egunero zerbait idaztea gomendatzen baldin bazen, gaur egun 3 egunetik behin, artikuluren bat idaztea gomendatzen dugu. Noski zure enpresa edo web orria albisteei buruzkoa baldin bada, hau askoz gehiagokoa izango da. Facebook-ek, azken urteetan egiten ari den aldaketa hauekin, enpresak ordaineko publizitate sistema erabiltzera bideratzea nahi dituela esan daiteke.

    Twitter-en maiztasun puntua aldatu egiten da, hemen twitt edo mezuen “bataz besteko bizitza” askoz motzagoa da, beraz betidanik egunero hainbat albiste idazteko gomendioa egin izan da, batzuetan orduero ere bai. Normala da baita ere enpresa txiki askok beraien denbora produktibotik hau egiteko denbora ezin atera izatea. Niri pertsonalki, maiztasun hau beti iruditu izan zait gehiegikeri bat. Egia da zenbat eta gehiago parte hartu Internet-en, gure ikusgarritasuna handiagotu egingo dela, baina erabiltzaileak ez dira ezta ere nekatu behar, agian gure orduero gure twittak jasotzen hasi ezkero, bezeroa fidezilatu beharrean, nazkatu egingo dugu, gure perfila jarraitzea utziko diolarik.Gogoratu Internet-en kalitatea, kantitatearen gainetik dago. Sare Sozialean perfila sortzean, saiatu maiztasun ezberdinak probatzen eta atera zure ondorio pertsonalak, zeren eta erantzunak guztiz aldatu daitezke idazten ditugun edukien eta gure enpresaren sektorea kontuan izanda.

Eta oraindik zalantzak badituzu edo Sare Sozialak ongi kudeatzeko denborarik ez baldin baduzu, ez izan zalantzarik eta jarri gurekin kontaktuan, gure tenikariak zure kasua aztertu eta aukerarik onenak ematen saiatuko dira.

Google-k bere bilatzaileko erantzunen orrialde-zenbakia kendu du

Googlek, Apirilak 11ean, mugikorretan, bere bilatzailean erantzunak erakusteko modua aldatzen zuela argitaratu zuen. Hau da, lehen 10 erantzunen ondoren, 1 2 3 4… orrialde-zenbakiak erakutsi ordez, “Más resultados” (Emaitza gehiago) botoia erakusten hasi zen.

Honi buruzko Google-en albiste ofiziala: https://twitter.com/searchliaison/status/984158676586979328

Beraien albistean adierazten dutenez aldaketa honekin mugikorren etekina hobetu nahi dute, sistema berri honekin erantzun berriekin beste orri oso bat irekitzea saihesten bait dute. Orain beste 10 erantzun berriak, aurrekoen azpian erakusten dira, erabiltzaileari denbora, segundo batzuk, aurreratuz. Hau da, amaiera gabeko scroll moduko bat erabiltzen hasi ziren.

Ba aste honetan sistema hori mahai gaineko ordenagailuetan probatzen hasi dira. Agian iadanik sistema berri hau probatzea tokatu zaizu, agian ez, beraz hemen bien arteko aldaketa erakusten duen pantaila-irudi bat:

google-erantzunak-aldaketak

Google bilatzailean, erantzunak agertzeko mota aldatzen da

Baina goiko aldean adierazi bezala momentuz probak besterik ez dira. Google bilatzailea erabiltzen duten hainbat erabiltzailek egun hauetan berrikuntza hori probatu ahal izan dute, erantzunak scroll bukaezin horren bidez ikusiz, baina momentuz Google probak egiten ari da, erabiltzaileak sistema berri honekin hobeto moldatzen al diren edo ez ikusten. Baina hala ere Google-k eraman oi duen bidea pixkat ezagututa, proba hauek ain agirian egiten ari dela ikusiz, agian behin betiko aldaketa ere urruti ez dagoela esan daiteke.