Nola kudeatu Sare Sozialak

Gure aurreko artikuluan esaten genuen bezala gero eta enpresa gehiagok erabiltzen dituzte Sare Sozialak beraien produktu eta zerbitzuak jendearen artean ezagutarazteko. Sare Sozialetan ibiltzen den jendeak, batezbesteko ordu ta erdi inguru ematen du bertan, eta ez du erabiltzen bere famili eta lagunekin komunikatzeko bakarrik baizik eta enpresa eta behar duen informazioa aurkitzeko ere bai. Horregatik derrigorrezkoa da bertan duzun zure enpresako perfila, marka, ongi zainduta egotea, bestela honek zure enpresaren izena okertu dezake.

Ez da derrigorrezkoa Sare Sozial guztietan egotea, aukeratu zure enpresari ondoen datozkionak eta prestatu horiek ondo kudeatzera. Sare Sozial batetan kontua ireki eta erdipurdi utzi behar baduzu hobe duzu hasieratik ez irekitzea, ze bestela zure perfila ikusten duen jendearengan irudi txarra eskaintzea besterik ez duzu lortuko: alferkeria, utzikeria, seriotasun gutxi… Ongi eguneratzeko denborarik ez baduzu izango, hasieratik ez irekitzeko gomendioa egiten dizugu hemendik, baina hala ere, zure enpresarentzat sarean egotea benetan onuragarria izan daitekeela pentsatzen baduzu, orduan zure sareko enpresako perfilaz arduratuko den ekipo profesional bat kontratatzeko ideia sustatu.

Sare Sozial bat ongi kudeatzeak bere denbora eskatzen du, ongi egin nahi bada beintzat. Hauek dira lan hori txukun egin ahal izateko gomendatzen ditugun pauso batzuk:

  1. Sare Sozial-aren aukeraketa

    Ez ireki kontu bat ezagutzen dituzun Sare Sozial guztietan, denak ez dira berdinak eta bakoitzak bere berezitasunak ditu. Oraindik pauso honetan zure zalantzak baldin badituzu gure  “Nola aukeratu zure enpresari gehien komeni zaion Sare Soziala” artikuluan honi buruzko hainbat informazio aurki dezakezu.

  2. Enpresako sareko perfil soziala
    Sortzen duzun perfila zure enpresako estetikarekin bat egin behar du: kolore korporatiboak, logoa… 
    Zure enpresari buruzko informazio garrantzitsuena bertan agertu behar da: kontaktu datuak, kokapena, web orria, zerbitzuak…)
  3. Edukiak planifikatu
    Kalitatezko edukiekin lan egin ahal izateko gomendagarria da lehenik estrategia bat sortzea, eta honetarako eduki ezberdinak prestatu behar dira: produktuak, albisteak, promozionatu nahi dituzun zerbitzuak. Eta hori guztia egin ahal izateko produktuen kalitatezko irudiak (oso garrantzitsua), beraiei buruzko informazioa, zure zerbitzuen deskribapena, proiektuak, web orriko estekak, bloga… prestatu beharko dituzu.
  4. Eduki interesgarria
    Gogoratu idazten duzun edukia ez dela zuretzako bakarrik garrantzitsua izan behar, baizik eta erabiltzailearentzat. Testu motz baina interesgarria editatu behar duzu, erabiltzaileari atentzioa emango diona, eta era berean bilatzaileek erraz indexatuko dutena, ze hemen ere SEO faktorea garrantzitsua da.
  5. Maiztasuna: egunean, astean, zenbat aldiz idatzi behar dugu?
    Puntu honek berak bakarrik beste artikulu oso bat idazteko balioko luke, beraz orain zerbait “laburtzen” saiatuko gara bi Sare Sozial bakarrik aipatuz, zeren bai, sare sozial bakoitzak bere maiztasun ezberdina izan dezake.

    Adibidez, Facebook-en idazteko gomendatzen den maiztasuna azken urteetan jaisten joan da (batipat azken urteetan bere algoritmoan egin dituzten aldaketen ondorioz). Orain urte gutxi egunero zerbait idaztea gomendatzen baldin bazen, gaur egun 3 egunetik behin, artikuluren bat idaztea gomendatzen dugu. Noski zure enpresa edo web orria albisteei buruzkoa baldin bada, hau askoz gehiagokoa izango da. Facebook-ek, azken urteetan egiten ari den aldaketa hauekin, enpresak ordaineko publizitate sistema erabiltzera bideratzea nahi dituela esan daiteke.

    Twitter-en maiztasun puntua aldatu egiten da, hemen twitt edo mezuen “bataz besteko bizitza” askoz motzagoa da, beraz betidanik egunero hainbat albiste idazteko gomendioa egin izan da, batzuetan orduero ere bai. Normala da baita ere enpresa txiki askok beraien denbora produktibotik hau egiteko denbora ezin atera izatea. Niri pertsonalki, maiztasun hau beti iruditu izan zait gehiegikeri bat. Egia da zenbat eta gehiago parte hartu Internet-en, gure ikusgarritasuna handiagotu egingo dela, baina erabiltzaileak ez dira ezta ere nekatu behar, agian gure orduero gure twittak jasotzen hasi ezkero, bezeroa fidezilatu beharrean, nazkatu egingo dugu, gure perfila jarraitzea utziko diolarik.Gogoratu Internet-en kalitatea, kantitatearen gainetik dago. Sare Sozialean perfila sortzean, saiatu maiztasun ezberdinak probatzen eta atera zure ondorio pertsonalak, zeren eta erantzunak guztiz aldatu daitezke idazten ditugun edukien eta gure enpresaren sektorea kontuan izanda.

Eta oraindik zalantzak badituzu edo Sare Sozialak ongi kudeatzeko denborarik ez baldin baduzu, ez izan zalantzarik eta jarri gurekin kontaktuan, gure tenikariak zure kasua aztertu eta aukerarik onenak ematen saiatuko dira.

Kategoria/k:
Data:
  • 06 Ira, 2019
Zabaldu: