Osinazpi jatetxearen web orria, menuak online eta QR sistemaren bidez

jatetxeak-online-menuak
Osinazpi jatetxeak gaur ireki ditu berriro bere ateak, eta bere bezeroei gauzak erraztu nahiean, etxerako janari zerbitzua ere eskaintzen dute. Horrela, beraien web orrian, jatetxean eskaintzen duten karta osoa argi erakusten duen diseinua prestatu dugu.

Era berean, eta beraien jatetxeko menu fisikoen erabilera murriztu nahiean, beraien bezeroek QR sistemaren bidez jatetxe bertan beraien mugikorrak erabiliz menua ikusteko sistema gehitu diegu.

Osinazpi jatetxearen webgunea: https://www.osinazpi.eus

Web orriak eta online dendak, zure enpresaren erakuslehioa mundu digitalean

Zure negozioa web orri edo online denda baten bidez zabaltzeko ideia buruan duzu? Horrela badea, leku zuzenean zaude.

Denok ari gara ikusten mundu digitala hartzen ari den garrantzia enpresa eta salmenta munduan, gero eta garrantzitsuagoa da sarean egotea eta merkatu digitalean ongi finkatzea.

Web orriak gure enpresa, saltokiaren aurkezpen modurik onenean bihurtzen ari dira, mundu digitalean aurkezteko gure biderik onenean, gure zerbitgzu eta produktuak gure bezeroei aurkezteko.  Eta hartzen/ematen dugun lehen itxurak garrantzi handia badu, momentu honetan pauso horretan lagunduko diguna gure web orria da.

Eta zer esan online dendez. Iadanik errealitate oso garrantzitsuak baldin baziran, momentu honetan online dendak sortzeko pauso hori iadanik ia behar batetan bihurtu da, gaur inoiz baino gehiago, arrazoi argiengatik Denok ezagutzen ditugu online denden abantailak: bezero potentzialen kopurua handitzea, salmenta-kostuak murriztea, sustapen eta deskontu ikusgarrietarako espazioa eguneko 24 orduetan, etab. Beraz zure negozioa zabaldu nahi baduzu, on line denda bat irekitzea aukera bikaina da.

Eta honetarako, diseinu bikain bat, informazioaren arkitektura ezin hobea eta bilatzaileetan kokapen ona dituen web orria behar duzu. Izan ere, kontua ez da Interneten agertzea soilik, baizik eta zure enpresa nabarmentzeko, zure bezeroen artean konfiantza sortzeko eta, azken batean, zure negozioa zabaltzeko aukera emango dizun web orria sortzea.

Hau bada zure kasua, zure enpresa mundu digitalean ezagutzera emateko hausnarketa egiten ari bazara, jarri lasai kontaktuan gurekin. Gure teknikariek zure enpresa o salmenta denda aztertuko dute, eta zure beharrak betez, zure marka zabaltzeko aukera emango dizun web orri bat sortuko dugu.

Zergaitik ez da agertzen nire web orria Google-en?

web-orria-ez-da-agertzen

Google-en erantzunen lehen orrietan agertzeak asko lagundu dezake zure enpresa Interneten ezagutzera emateko. Baina baliteke eskaintzen dituzun zerbitzu/produktuen bilaketa bat egitean zure enpresa ez agertzera bilaketako lehen postu edo orrietan, badakizu zure web orria zergatik ez den agertzen?

Enpresa bat baina gehiagok galdetzen digu hori, web orri bat daukat, zergatik ez da agertzen Google-en bilaketa bat egitean? Artikulu honetan zure web orria ez agertzeko arrazoi nagusietako batzuk azalduko dizkizugu:

1. Bilatzaileen motoreek oraindik ez dute zure web orria indexatu

Zure web orria berria baldin bada baliteke Google, Yahoo … bezalako bilatzaileen motoreek oraindik zure web orria ez arakatu izatea. Iadanik gutxienez hilabete batzuk baldin baditu, zerbait gertatzen da.

2. Web orria EZ DAGO optimizatua, ez dago bilatzaileen motorentzako prestatua

Ez da nahikoa web orri bat izatea bilatzaileen erantzunetan agertzeko. SEO teknikak aplikatzea oso garrantzitsua da. Google-ek (edo beste bilatzaile baten programak) zure web orria arakatzen duenean, berau ongi indexatzen lagunduko dion deskribapenak, tituluak, hitz gakoak, eduki egokia eta beste hainbat puntu aurkitu behar ditu. Horrela ez bada oso zaila izango da zure web orria leku egokian agertzea.

3. Web orriko edukiak ez du kalitaterik

Zure web orriko testuak optimizatuta egon behar dute, orri bat diseinatzean jarraitu duzun estrategiarekin bat egin behar dute. Eta kontuan izan edukiak ahalik eta naturalena izan behar duela. Kalitatezkoa baina bere neurrian. Eduki egokirik ez izateak ez badu laguntzen, ‘prestaturiko’ eduki gehiegi izateak ere ez du batere laguntzen, bilatzaileen motoreek hau gehiegizkotzat bezala hartu ezkero zigortu egin bai dezakete.

4. Web orria ez da ongi ikusten gailu elektronikoetan, ez da responsive

Google-ek iadanik orain urte batzuk jakinarazi zuen ofizialki web orrien responsive diseinua oso garrantzitsua izango zela SEO posizionamendu orduan, beraz zure web orriak ez badu responsive diseinua (mugikorretan, tabletetan ez bada ongi ikusten) baliteke zure web orria bilatzaileen emaitzetan ez agertzearen faktore bat izatea, bereziki bilaketa mugikor batetik egin ezkero.

Orain ezagutzen dituzu zure web orria bilatzaileen emaitzetan ez agertzeko faktore batzuk, baina gehiago ere izan daitezke: https segurtasun ziurtagiria ez izatea, sitemap bat ez izatea, web diseinurako software egoki bat ez ibili izatea, e.a.

Guzti hau jakinda, zure web orria bilatzaileetan ikusgai egin ahal izateko erabakiak hartzeko ordua da, Google-ek ongi indexatu ahal izateko, eta sarean dauden bezero guzti horiek zure enpresa ezagutu ahal izateko. Eta hori lortzeko lehen pausoa zure web orriaren analisia da. Ez dudarik izan, zure enpresa ez bada bilatzaileen emaitzetan agertzen jarri kontaktuan gurekin eta zure web orria aztertuko dugu, arrazoiak eta konponbideak bilatzeko, inolako konpromisorik gabe.

 

Web orriak, zerbitzariak eta PHP lengoaia

web-orriak-mantenua

Web orri baten diseinuaz hitz egitean, ohikoena web orri berri bat egiteaz pentsatzea da, baina horrez gain web orrien mantenu lana ere hor egoten da. Gure bezeroei esan ohi diegun bezala, web orri baten lana ez da amaitzen berau iadanik online jartzean. Web orriak funtzionatzen jarraitzeko mantenu bat eskatzen dute, eta gainera, denbora baten ondoren aldaketa garrantzitsuak eskatzea ere ohiko izaten da.

Orain dela denbora bat “Web orriak berritzea beharrezkoa al da” izeneko artikulu bat idatzi genuen. Bertan web orriak noiz berritu behar diren jakiteko puntu batzuek ematen genituen, eta horietako batean gure web orriak gordetzen diren zerbitzariei buruz hitzegiten genuen, gure web orriak hauekin bateragarri izateak zuen garrantzia nabarmenduz. Zerbitzari hauek erabiltzen duten software edo programa garrantzitsu bat PHP izenekoa da, eta gaurko artikulu honetan programak honek gure web orrietan duen eragina ikusiko dugu.

Hitz gutxi erabiliz, PHP kode irekiko programazio-lengoaia bat da eta bere helburua web orri dinamokoak sortzen laguntzea da. Noski erabilgarritasun asko ditu baina gehien bat, eta guri interesatzen zaiguna, web orrien erabileran datza.

Munduan zehar gehien erabiltzen den lengoaia dela esan daiteke, eta honek hacker-entzako oso erakargarri bihurtzen du. Honen ondorioz, PHP kode honen sortzaileak hainbat berrikuntza, hobekuntza egiten dizkie lengoaiari.  Zerbitzariek bertsio berri hauek instalatzen dituzte eta gehienetan ez dute okerreko eraginik izaten gure web orrien funtzionamenduan, guztiz alderantziz, beraien segurtasuna hobetzen dute, baina noizean behin, aldaketa oso handiak izaten dituzte.

Hasieran esan bezala web orriek mantenu orokor bat eskatzen dute, berau sortzen erabilitako txantiloi, CMS programa, plugin edo osagarriak… eguneratu egin behar izaten dira, eta zerbitzariek gure PHP bertsio horrekin, edo aldaketa handirik jasan ez duen beste bertsio berri batekin, jarraitzen duten bitartean eguneratze hauek egitea posible izaten da, baina zer egin PHP bertsio aldaketa handi bat iristen denean, zer egin gure web orriek bertsio berri horrekin ez baldin bada bateragarri? Eta hemen hasten dira bezeroen zalantzak, zer egin? web orria PHP bertsio berritua ez duen erabiltzen zerbitzari batean eduki? Momentuz funtzionamendu egokiaz baina segurtasun hutsuneekin edo web orria birdiseinatu zerbitzari berri eta seguruan funtzionatzeko?

Horrelako kasuetan, INNOVAn bezeroei gauzak argi erakusten dizkiegu. Beraien web orria, ordurarte segurua, laster ez da hain segurua izango eta arazoak ematen hasi daiteke. Zerbitzari berri batetara mugitu beharra dago, PHP programa berrienekin, baina web orriak orain dituen ezaugarri batzuek aldaketa hau ezinezkoa egiten dute. Irtenbide seguru bakarra web orria birdiseinatzea da.

Beraz zure web orria azken denboraldian hain ongi ez doala ikuste baduzu, agian bere diseinua kokatuta dagoen zerbitzariarekin bat ez doalako da.  Zalantzarik izan ezkero jarri lasai gurekin, gure teknikariek, inolako konpromisorik gabe, web orria aztertu eta analisi bat eskainiko dizue.

 

 

Ez utzi bazterrean zure enpresako marka

Enpresa baten identitate korporatiboa bere baloreekin elkar loturik dago, zure enpresa eta bezeroaren arteko lehen komunikazio da, beraz ez utzi denborarekin bazterrean.

Gure azken bi artikuluetan Sare Sozialek zure enpresa sarean ezagutarazteko orduan duten garrantziaz hitzegin dugu. Facebook, Twitter, Instagram… bezalako Sare Sozialek zure marka, eskaintzen dituzun produktu eta zerbitzuak, jendeak ezagutarazten lagundu dezakete. Eta Sare Sozialen bidez ezagutzen zaituen erabiltzaile asko zure web orrira joango dira, bereaz oso garrantzitsua da zure marka web orrian (eta erabiltzen duzun publizitate guztietan) ongi landuta izatea.

Sare Sozial-etan denbora luzean aktualizatu gabeko perfil bat izateak irudi txarra eman baldin badezake, zer esan alde batera utzitako web orri batek. Aspaldiko web orri bat izateak, aktualizatu gabea, informazio atzeratuarekin, salgai ez ditugun produktuekin… enpresa itxi egin dugunaren ideia eman dezake, edo gutxienik seriotasun gutxiko enpresa garela, ez garela berritzen.

Web orri arruntenak ere, noizean behin berritzea eskatzen dute, kontaktu datuak aldatu daitezke, enpresako organigrama, enpresako argazkiak… Eta zer esanik ez gure enpresako marka berritu baldin badugu. Web orria (enpresako paper guztia bezala) gure logo eta irudi berriarekin egokitu beharko dugu, logo berria, kolore berriak, ea.

Eta katalogo, liburuxkei buruz hitzegiten dugunean, zer esanik ez bertan agertzen den informazio guztia berrituta egon behar duela. Adibidez, feria batetara joaten zarenean, bertan erakusten duzun informazio guztia, liburuxkak, kartelak… azken informazioa erakutsi izan behar dute.  Jendeari orain dela 5 edo gehiago urte eginiko katalogo bat erakusten badiezu, profesionaltasun gutxiko irudi bat emateko arriskua duzu. Bai, baliteke katalogo horietan agertzen diren testu eta irudiak lehen aldiz inprimatu zireneko balio bera izatea, baina ziur izan diseinua ez dela batere gaurkoa izango, atzeratua egongo dela eta jendeak hori berehala nabarituko duela.

Katalogo batean iadanaik eskaintzen ez dituzun zerbitzu edo produktuak ez dituzun erakutsiko bezala, online ere ez duzu horrelakorik egin behar. Zure sare sozialean artikuluren bat idazten duzunean, askotan irakurle edo erabiltzaile horrek artikulu horretan klik eginez zure web orrira erakartzea nahi duzu, beraz iadanik saltzen ez duzun produkturik erakutsiko ez diozun bezala, web orria irekitzean “404 orriak ez du existitzen” (“Página no encontrada”) orri ezagun horietakorik ere ez diozu aterako..

Web orriak erabiltzaileei modu argi eta erakargarri baten erakutsi behar die nortzuk garen eta zer eskaintzen dugun. Gure zerbitzuak, eta zer esanik ez produktuak modu egoki baten erakutsi behar ditugu, horrela beraien link edo web helbideak gero Sare Sozialetan erabili ahal izateko. Hau egin ahal izateko laguntza handia izango da produktuak erakusteko kalitatezko irudiak erabiltzen baditugu.

Beraz ez utzi alde batera zure enpresako marka, begiratu zure irudia, logoa eta pentsatu ea restyling bat egiteko ordua den edo ez… begiratu zure Sare Sozialak eta gogoratu hauek ere zure irudia transmititzen dutela, begiratu zure katalogoak, liburuxkak, zure web orria (zure online katalogoa) eta egiaztatu bertan agertzen den informazioa gaur egungoa dela, diseinua barne. Zure bezeroek zure irudirik onena jaso behar dute.

Agian gai honi buruzko artikulu hauek irakurtzea gustatuko litzaizuke:

Web orriak berritzea beharrezkoa al da?, Zure enpresako irudia aldatzeko garaia etorri dela iruditzen zaizu?