Ahots bidezko bilaketak

Ahots bidezko bilaketak, goraka doan joera eta ondorioz zure web orria posizionatzeko orduan kontuan izen behar puntua.

2011. urtean Apple-eko erabiltzaileek beraien Iphone berrietan Siri-rekin aurkitu zirenetik, ahots bidezko bilaketak gauz berri bat izatetik, edozein gailu elektronikoetan aurkitu dezakegun aukera bat izatera pasatu da.

Oraindik gehienok gure bilaketak egiteko teklatua erabiltzen badugu ere, mugikorren eta beraietan instalatzen diren laguntzaile pertsonalen etorrerak beste joera berri bat ekarri du, ahots bidezko bilaketena. Eta hemen gauz bat argi izan behar dugu, “ez da berdina hitzegitea edo idaztea“.

Teklatuarkin konparatuz, gure mugikorren bidatartez Siri, Google Assistant edo Cortana programei galdetzen diegunean, hitz desberdinak erabiltzen ditugu. Mugikorrean hitzegitean ohikoa da hitz hauetariko bat erabiltzea: “zer”, “non”, “noiz”… Adibidez, Donostin 4 izarreko hotel bat aurkitu nahi badut, ordenagailuko teklatua erabiltzean horrelako zerbait idatzi dezaket “4 izar hotela donosti”. Baina ahotsez egiten badut bilaketa hori, horrelako zerbait esango nuke: “non aurkitu dezaket 4 izarrreko hotel bat Donostin?”

Eta noski, azken galdera hori erantzutean bilatzaileek kontuan izango duten puntu bat “geolokalizazioa” da.  Ahotsezko galdera hauek normalean mugikorren bidez egiten dira eta askotan erabiltzen diren beste hitz bat “gertu” da. Ezagutzen dudan hiri batetan baldin banago eta hotel bat, jatetxe bat, oinetako batzuk saltzen dituzten saltoki bat aurkitu nahi badut …. leku hori niregandik gertu egotea nahi dut, beraz bilatzaileek beraien erantzunak ematean, gure kokapena kontuan izango dute.

Eta bilatzaileek beraien bilaketak sarean egiteko modua aldatzen ari baldin bada, ondorioz Google eta beste bilatzaileek web orrietan informazioa aurkitzeko erabiltzen duten algoritmo edo programa hori ere aldatzen doa. Orain arte SEO posizionamendu munduan “Edukia errege da” (“El contenido es el rey”) esaldiak garrantzi handia baldin bazuen, orain, oraindik eta indar gehiago hartzen du. Aurreko hotelaren bilaketak zure ordenagailuan dozenaka erantzun eman baldin baditzake (eta ziurrenik lehen edo bigarren orrian egonda aurkituko zaituzte), mugikorretan honek ez dizu balioko, zeren ohikoena 1-2 erantzun (askoz gehiago ez) izatea izango da.

Hemendik gutxira ez da nahikoa izango web orriak erabiltzaileek beraien bilaketetan erabiltzen dituzten hitz gako hoientzarako prestatzea, ahots bidezko bilaketa hoietarako ere prestatu beharra izango da, eta horretarako Geolokalizazioa eta esaldi osoko bilaketak kontuan izan beharko dira.

Ondorioa: ahots bidezko bilaketetan, bilatzaileek erabiltzaileari momentu horretan eta leku horretan gehien egokitzen zaizkion erantzunak ematen saiatuko dira, beraz web orri bat baldin baduzu ziurtatu horretarako prest dagoela.

 

 

Kategoria/k:
Tags:
Data:
  • 08 Urr, 2018
Zabaldu: