AMP orriak eta SEO teknikak

Mugikorretan, web orriak azkartzen

Zure web orria responsive motakoa baldin bada, eta diseinatzerakoan SEO teknikak erabili baldin badituzu, ziurrenik zure web orria ongi posizionatzeko egin beharreko dena egiten ari zarela pentsatuko duzu, baina agian ez da horrela. Gauza guztiak denborarekin aldatzen doaz, Interneten ze esanik ez, eta oraingoan web orriei AMP teknika gehitu zaie.

Beraz hasi gaitetzen… zer da AMP HTML teknika? edo zer dira AMP orriak?

AMP inizialak ingelesetik datoz, Accelerated Mobile Pages, hau da, Mugikorrerako Orri Bizkortuak, eta Google-ek bere blog orrian adierazten duen bezala ‘kode irekian idatzitako proiektu bat da, web orriak mugikorretan duten errendimendua hobetzeko pentsatua’ (irakurri artikulua). Gailu elektroniko guztietan funtzionatzen du (ordenagailuko pantailetan eta mugikorretan) baina bereziki mugikorretan funtzionatzeko sortua da, bertan behar bait da abiadura gehiena eta batibat errekurtso kontsumo gutxiena erabiltzea (hau da, datu kontsumoa).

Agian batzuek web orri responsive bat izatearekin hau lortua dutela pentsatuko dute, baina ez.  Responsive web orri bat erakustean, orri horrek dituen estilo mota guztiak erabiltzen dira, hori bai, bere estruktura erabiltzen ari garen gailu elektronikora moldatuz. Baina AMP hori baino urrutirago doa, orriak askoz azkarrago erakutsi nahi horretan, aspektu bisual asko ezeztatu bait ditu, gehienbat javascript gaietan (iragarpenak, bideoak) eta baita formularioetan ere (hemen orri originala erakusten duelarik), horrela web orri hoien bertsio askoz arinagoak lortzen ditu eta ondorioz abiadura karga askoz handiagoa.

Orria kargatzerakoan erabiltzen den abiadura hobetzeko erabiltzen baldin bada, mundu osoarentzat egokia al da?

AMP, web orri guztietan aplikatu daitekeen teknika bat da (mugikorretan bisitak gehitzeko pentsatua delarik gogoan edukiz), baina gehien bat blog, artikulu edo albiste ezberdinei buruz berri ematen duten web orrientzako pentsatua egin da. Zure web orrian albisteak gehitzeko ohitura baldin baduzu, blog sekzio bat baduzu, zure ikusle edo bezeroei web orria mugikorretan ikusteko opzio hau eskaintzea garrantzitsua izango litzateke.

Aldiz, zure web orria, enpresako web orri korporatiboa bakarrik baldin bada, eduki estatikoarekin edo oso gutxitan aldatzen den edukiarekin, garrantzitsuena web orri erakargarria, gailu elektroniko guztietara egokitua izatea da.  Agian AMP teknika gehitzea plus bat izango litzateke, baina kasu honetan agian ez garrantzitsuena, zure web orriaren tankera eta itxura galduko bait zenuke, zure erabiltzaileen begietara erakargarria egiten duen puntua.

Ikus ditzagun AMP teknika erabiltzen dituzten web orri batzuk, eta ikus dezagun AMP duen eta ez duen orri baten arteko desberdintasuna.

WordPress, bere blogean.

https://es.blog.wordpress.com/2016/08/19/karuna/
https://es.blog.wordpress.com/2016/08/19/karuna/?amp=1

Eta gure web orria noski. Innova-n ere gure blog sailean daukagu AMP teknika gehituta.

https://www.innovados.com/web-orriak-seo/web-posizionamendua-seo
https://www.innovados.com/web-orriak-seo/web-posizionamendua-seo?amp=1

amp-web-orri-azkarrak-mugikorrak

Web orri responsive eta AMP teknika erabiltzen duen orria desberdinduz

Beraz, zerbait laburbilduz:

  • AMP, web orri optimizatuak, modu azkar eta egokian mugikorretan ikusteko atera den teknologia da.
  • Blog, edo albiste sailak dituzten web orrietara zuzendua dago, eta ez web orri estatikoetara.
  • Google-ek esaten duenez, web orriak teknologia honen bidez %80 bizkorrago ateratzera iristen dira. Posizionamenduan Google-ek abiadurari ematen dion garrantzia kontuan izanik, guk ere bere garrantzia eman beharko genioke.
  • Google-ek hainbat komunikazio enpresekin batera (New York Times, BBC, El País (Espainian), Twitter, WordPress, Linkedin, e.a.) lan egin duen proiektu bat da, beraz kontuan izan behar dugun zerbait.

Google jadanik hasita dago web orri mota hauek indexatzen, eta beraz bere bilatzaileko erantzunen trafikoa AMP orrietara bidaltzen.

AMP teknika jadanik erabiltzen duen bat baldin bazara eta zure web orriaren indexazioa nola doan ikusteko Google-n webmaster tresna erabiltzen baduzu (Google Webmaster Tools), agian jadanik ikusi duzu ‘Aspecto de búsqueda’ barruan agertzen den ‘Accelerated Mobile Pages’ opzio berria. Bertan Google-k zure AMP orriak indexatu al dituen ikusi ahal izango duzu, baita, orriren batek erroren bat al duen edo ez. Eta zure AMP orriek, AMP balidazio ofiziala pasatzen duten edo ez ikusi nahi baduzu, beraien web orrian duzu aukera: https://validator.ampproject.org/#

Bing bilatzailea ere (Microsoft-en bilatzailea, eta beraz Google-en lehiakidea) hasi da AMP orriak indexatzen eta erabiltzaileek mugikorren bidez bere bilatzailean egiten dituzten bilaketetako erantzunetan hauek lehenik agertzen.

Beraz blog bat baldin baduzu, edo albisteak agertzen dituzun sailen bat baduzu zure web orrian, agian sail hori teknologia honekin gehitzea komekiko litzaizuke.

 

Kategoria/k:
Tags:
Data:
  • 08 Aza, 2016
Zabaldu: