Chrome-ek bezala, Firefox-ek ere abixatu egiten du web orri bat ez denean segurua

Google Chrome nabigatzaileak web orriak eta beraien segurtasunari buruz atera dituzten albisteen atarian, gure bezero batzuk Mozilla Firefox eta Internet Explorer nabitzatzaileek HTTP protokoloari buruzko jarrera zein den galdetu digute.

SSL ziurtagiriari buruzko albiste hau berria dela badirudi ere egia esan Firefox nabigatzailea aspalditik ari da abixu moduko hauek ematen. Hasiera batetan erabiltzaileek ikusten zuten web orria kandadu baten bidez segurua zela adierazten hasi ziren, orain (2017ko urtarriletik aurrera) web orria segurua ez denean ere adierazi egiten dute (Irakurri Mozilla Firefox-en iragarki originala https protokoloari buruz).

Ikus dezagun bi nabigatzaileen jokatze modua   :

  • Firefox-en, SSL ziurtagiririk ez duen web orri batetara sartzean (HTTP), web orriaren helbidearen aurrean informazio ikonoa (i) izango dugu. Honez gain, web orri horretan, pasahitza eskatzen zaigun orrian sartzen bagara, arraia gorri bat duen kandadu bat agertuko da. Kasu hauetan, informazio ikonoaren gainean xaguarekin klik egitean, web orriarekiko konexioa ez dela segurua adieraziko zaigu:

firefox-avisos-web-no-segura

  • Chrome nabigatzailearekin antzeko zerbait gertatzen da, baina kandaduaren ordez “No es seguro” (Ez da segurua) textua agertzen da, informazioa zerbait aldatuz.

Bestalde, SSL ziurtagiria (HTTPS protokoloa) duen web orri batean sartzean, hau izango genuke bi nabigatzaileetan:

firefox-paginas-web-seguras

Firefox-en

chrome-webs-seguras-innova

Chrome-en

 

 

 

 

Irudietan ikus daitekeen bezala lehen kasuan gertatzen den zerbait daukagu hemen ere. Firefox-ek kandadu berde batekin adierazi nahi digu web seguru batetan gaudela, eta informaio ikonoan klik egitean “Conexión segura” (Konexio segurua) textua agertzen da. Chrome nabigatzaileak, kandadu berdearekin batera bertan jartzen du “Es seguro” (Segurua da) textua eta kandaduan klik egitean xehetasun gehiago ematen ditu.

Guzti hau aztertzean bi nabigatzaileak antzeko moduan lan egiten dutela ikus genezake. Oraindik HTTP eta HTTPS web orrien arteko desberditasun handirik ez duena egiten Internet Explorer da (nabigatzailean erakusteko orduan beintzat). Hemen SSL ziurtagiria duen web orri bat irekitzean, nabigatzaileak kandadu bat erakusten dizu. Bertan xaguarekin klik egitean web horrekiko konexia zifratua dela esaten dizu, hau da, segurua dela. Aldiz, SSL ziurtagiririk ez duen web orri bat irekitzen baduzu ez dizu ezer esaten, beraz erabiltzaile bera ohartu behar da zer esan nahi duen informazio gabezia horrek.

Guzti hau kontuan izanik, zure web orrian erabiltzaileei pasahitza eskatzen baldin bada, INNOVA-tik gure aholkua SSL ziurtagiria instalatzea izango litzateke (iadanik badaude dohainekoak), online denda bat baldin baduzu, ordaineko SSL bat instalatzeko ideia ere gogoan izatea gomendatuko genizuke (ezagutu bi zertifikatuen arteko desberdintasunak).  Web presentzial modukoa baldin bada zure web orria, orduan zure esku dago zure erabiltzaile edo erosleen aurrean ze inpresio nahi duzun eman. Eta hori bai, beti ere gogoan izanik Google-ek iadanik ohartarazi duela https protokola izateak bere eragina izango duela bilatzailearen posizionamenduan.

Zalantzarik izan ezkero jarri lasai gurekin kontaktuan eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.

Kategoria/k:
Data:
  • 09 Ots, 2017
Zabaldu: