Chrome nabigatzaileak HTTP lekuak, “No es seguro” bezala erakusten ditu

Urte hasierarako Google Chrome-ek bere erabiltzaileei jakinerazi zien handik aurrera SSL segurtasun protokoloa (HTTPS) erabiltzen ez zuten toki guztiak  ‘No es seguro” (“Ez ziurrak”) textua aurrean zutela erakutziko zituela, eta hau iadanik horrela da.

Iadanik denbora zen hau horrela agertzeko oharpen moduko ikono bat erakusten zuela, baina hau nahiko oharkabeko gelditzen zen erabiltzaileentzat, beraz modu argiago batetan erakusten hasi dira. Aldaketa hau nabigatzailearen 68. bertsioan dator, beraz zure nabigatzailea azken bertsiora aktualizatuta baldin baduzu, agian iadanik textu berri hori ikusteko aukera izan duzu. Hemendik aurrera, HTTPS protokoloa erabiltzen ez duen leku edo web orri batetara sartzen bazara, ‘No es seguro’, textua ikusiko duzu leku horren helbidearen aurrean.

web-ziurtasun-protokoloa

Garrantzitsua da hau? Badakizu zure enpresako web orrian eraganik izango duen?
Honi buruzko informazio gehiago nahi izan ezkero martxoan gure blog-eko sailan honi buruz idatzi genuen artikulua irakurri dezakezu: Web orriak eta HTTPS protokoloa

Baina berriak ez dira hemen amaitzen. Momentu honetan (nabigatzailea azken bertsioan izanda), nabigatzaileak leku bat segurua noiz den ere erakutzi egiten du “Es seguro” (“Ziurra da”) textuaren bidez. Chrome -ek adierazi duenez puntu hau ere aldatzera doaz, zeazki irailean aterako duten bertsio berritik aurrera. Leku bat ziurra izatea ohiko gauza izan behar lukeela ulertzen da, beraz textu hori atera beharrik ez dagoela iruditzen zaie, ziurra ez deneko textua bakarrik aterako delarik.

Gainera, Urriko bertsiotik aurrera, textua gorriz ateratzen hasiko dira, erabiltzaileak HTTP leku batetan sartzen direnean, oharra ahalik eta argien jartzeko asmoz, No es seguroBadakizu zure web orriaren helbide aurrean jendeak textu gorri hori ikusiko duen?

Google Chrome-ek atera duen albistea osorik beraien blog orrian: ‘A milestone for Chrome security: marking HTTP as “not secure”


Kategoria/k:
Data:
  • 27 Uzt, 2018
Zabaldu: