Sortu duzu zure enpresako fitxa Google-en?

Ez baduzu egin, agian Google berak sortu du zure ordez.

Artikulu honetan Google-en enpresa fitxak zer diren azaltzen saiatuko gara, hau da, Google bilatzailean enpresa baten bilaketa egiten duzunean, eskubi aldeko zutabean agertzen den informazioa. Agian fitxa hau ezaguna duzu, zeuk sortua delako, baina gertatu daiteke besterik gabe topatzea zure enpresako fitxarekin, informazio hori nola sortu den idearik ez duzularik.

Lehendabizi jakin behar duzuna, fitxa hori Google My Business plataformatik datorrela da, Google-k sortua noski, beraien esanetan, enpresek sarean beraien agerikotasuna handiagotzeko. Beraien web orrian adierazten duten bezala: “Tu perfil de empresa aparece cuando los usuarios buscan tu empresa u otras similares en la Búsqueda de Google o en Maps. Con Google My Business, puedes crear y actualizar el perfil fácilmente para que destaque y atraiga a nuevos clientes.”

Google-ek tresna hau lehendabizi martxan jarri zuenean, enpresa askoren fitxak besterik gabe sortu zituen (internet-en aurkitu zuen informazioa erabiliz suposatzen da, Orri Orietan, enpresa direktorioetan, e.a.), beraz baliteke zuen enpresa plataforma horretan izen emana ez egotea, baina hala ere fitxa sortua izatea.

Enpresa fitxa sortua duzuen edo ez jakiteko, bilatu Google bilatzailean zuen enpresa eta begiratu erantzunen eskubiko zutabean zuen enpresako fitxa agertzen den edo ez. Adibidez, gure enpresa bilatzen badugu honako zerbait ikus dezakegu. Goiko zatian agertzen diren irudiak aukeratu ezkero, Google Maps-era eramango zaitu.

enpresa-fitxa-my-business

Bilaketa egin ondoren, enpresako fitxa sortua dagoela (zuek edo Google-ek) ikusten baduzue garrantzitsua da fitxa horren kontrola zuen esku izatea. Fitxa hauen ahultasun bat bertako informazioa edozeinek aldatu dezakeela da, ba bai, irakurtzen duzun bezala, edozeinek aldatu ditzake Google Maps-en agertzen diren fitxetako informazioa.

Oraindik inork bereganatu ez dituen fitxetan, segundu gutxitan edozeinek aldatu dezake bertako helbidea, telefonoa, zerbitzu zerrrenda, e.a. Hau ez gertatzeko irtenbide bakarra Google My Business zerbitzuan izen ematea izango litzateke eta iadanik sortua dagoen fitxa hori zureganatu. Hori egiten baduzu Google-ek ez du aldaketarik egingo datu berriak zurekin egiaztatu arte.

Hau jakinda, zure enpresa iadanik Google-en bilatu baduzu eta zure fitxa bertan agertzen dela ikusi baduzu, galdetu zure enpresan inork honi buruz zerbait ba al dakien, horrela ez bada, hobe duzu lehen bait lehen zureganatzea. Horretarako aukeratu xaguaren bidez fitxan agertzen den “Reclamar esta empresa” opzioa eta jarraitu bertan agertuko zaizkizun pausoak. Opzio hori (edo antzekorik) ez baduzu ikusten iadanik norbaitek fitxa hori beretzat hartu duelako da. Horrela bada, oraindik beste aukera bat duzu fitxa hori benetan zurea dela Google-ei esateko, horretarako fitxa horretako jabetza eskatu beharko duzu. Hemen jarraitu beharreko pausoak: Solicitar la propiedad de una ficha de empresa.

Fitxa ikusten baduzu, ziurtatu bertan agertzen diren datu guztiak zuzenak direla, agian orain denbora asko sortutako fitxa da eta enpresako helbidea edo telefonoa desberdinak izan daitezke. Begiratu baita ere Google Maps-eko puntu gorria, eta ziurtatu enpresa mapan ongi kokatua agertzen dela.

Informazio guzti hau ongi egotea oso garrantzitsua da. Google My Business-eko fitxa hau aukera bikaina izan daiteke zure enpresa sarean zabaldu eta bezero berriak lortzeko, erabiltzaileek zure enpresa Google-en bilatzailean, Google Maps edo Google + -en bilatzean fitxa agertuko bait da (azken hau 2019 urtean desagertuko da).

Zure enpresako fitxa aurkitu baduzu baina honen erabilerari buruz galderak badituzu, edo oraindik fitxarik ez duzutela ohartu bazara eta guzti honi buruz informazio gehiago edukitzea nahiko bazenu, deitu lasai INNOVA-ra eta gure teknikariek zure zalantza guztiak erantzuten saiatuko dira.

Google + -en desagerketari buruz informazio gehiago nahi izan ezkero, gure honako artikulua irakur dezakezue.

Google anuncia el cierre de su red social Google+

Kategoria/k:
Data:
  • 12 Mar, 2019
Zabaldu: