Google Chrome-ek interneteko web orri asko ‘Ez segurua’ bezala etiketatuko ditu

Irailean Google-ek bere blog sailean 2017 urtetik aurrera HTTPS segurtasun protokoloa erabiltzen  ez zuten web orri batzuk “Ez segurua” (Not secure) bezala etiketatzen hasiko zala abixatu zuen (irakurri artikulu originala).

Egunean zear ikusten ditugun web orri askok HTTP protokoloa erabiltzen dute, hau da interneteko nabigatzaileek, web zerbitzariekin konektatu eta guri web orriak erakusteko erabiltzen duten sistema, erabiltzen dute. Ongi funtzionatzen du baina segurtasun zulo batzuk ere baditu, zeren beraien artean bidaltzen duten informazioa zifratu gabe bidaltzen bait da, horrela norbaitek gure wifi señalera konektatzea lortuko balu,  gure ordenagailuak jasotzen dituen datuak jakin ahal izango lituzke  (email pasahitzak, bankuko datuak, formularioak, e.a.).

Segurtasun arazo guzti hauek gainditzeko HTTPS protokoloa sortu zen, hemen ordenagailu eta nabegatzaileen artean bidalzen diren datu guztiak zifratuak joaten direlarik.

Agian iadanik konturatu zara baina edozein motako datuak transmititzen dituen web orri guztiak (gehienbat online dendak, bankuak, e.a.) protokolo hau erabiltzen dute  (edo erabili beharko lukete beintzat), baina orain Chrome-k oraindik eta urrutirago joan nahi du eta bere helburua denborarekin mota guztietako web orriek segurtasun protokolo hau erabiltzea da. Eta nola espero du hau lortzea? ba erabiltzen duten web orriei, “Ez Segurua” etiketa jarriz ondoan.

Orain arte nahikoa iruditzen zitzaien ikusten genituen web orrien helbideen ezker aldean informaizio ikono neutro bat jartzea, baina honek eragin handirik ez duela izan ikusirik orain pauso bat gehiago ematea erabaki du eta lehena urtarrilak 2017an egingo du. Hil horretan, erabiltzaileentzako sarrera duten web orri guztiak (sare sozialak, foroak, online dendak, bankuak) eta HTTPS protokokoa erabiltzen ez duten web orri guztiek “Ez Segurua” textua izango dute beraien helbidearen ondoan. Hau da orain arte ikusten dugun informazioko ikono borobil horren ordez, ikono gorri eta iruki bat agertuko da alboan “Ez Segurua” textua duelarik gorriz.

chrome-http-protokoloa

Chrome nabigatzaileak aterako duen textu berriaren adibidea

Eta iadanik jakinarazi du denborarekin ohar gehiago aterako dituela arlo honetan, adibidez hurrengo pausoa erabiltzaileek “ezazagun” moduan nabegatzea erabakitzen dutenean, HTTPS protokoloa ez duten web orri guztiak “Ez seguru” bezala etiketatuko ditu. Google-k dioenez, denborarekin, HTTPS protokoloa erabiltzen ez duten web orri guztiak etiketatu nahi ditu “Ez seguru” bezala.

Ulergarria den bezala honek denborarekin web orri askori eragingo dio, zeren eta web orriak online denda edo erabiltzaileentzako sarrera orririk ez izan arren, ziurtasun protokoloa ez badute erabiltzen, Chrome nabegatzailean ibiltzen diren erabiltzaile guztiek beraien web orria ikustean “Ez segurua” textua ikusiko dute beti gainean, eta honek agian web orri horretan nabegatzen jarraitu edo ez galde araziko diete.

Zure web orriak online denda bat baldin badauka iadanik HTTPS protokoloa martxan izan beharko zenuke (ez bada horrela orain duzu aukera!) eta blog bat baldin baduzu, edo web orri arrunt bat baina zure bezero eta langileentzako sarrerarekin (erabiltze + pasahitzarekin) eta ez baduzu ikusi nahi “Ez segurua” textua zure web orriaren goikaldean, hurrengo urteko urtarrila arte duzu HTTPS protokola gehitzeko.  Noski, hau ez da derrigorrezkoa, baina erabaki bat hartu beharko duzu, HTTP protokolo soila erabiltzen jarraitu eta zure web orria Chrome bidez ikusten duten bezero guztien aurren “Ez Segurua” textua utzi edo HTTPS segurtasun protokola aktibatu (SSL ziurtagiria alokatuz), eta bai, alokaturekin ordaindu esan nahi dugu.

Guzti honi buruz zalantzarik izan ezkero edo zure web orrirako HTTPS protokoloa alokatzeak merezi duen edo ez kontsulta egin nahi izan ezkero, jarri lasai gurekin kontaktuan eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.

Oharra: albiste hau idatzi genuenetik, merkatura dohaineko Let’s Encrypt SSL ziurtagiriak atera dira. Honi buruzko informazioa gure urtarrileko albistean duzu

Let’s Encrypt, SSL ziurtagiria, libre eta doain, babestu zure web orria HTTPS protokoloarekin


Kategoria/k:
Tags:
Data:
  • 16 Aza, 2016
Zabaldu: