Google Maps-en prezio politika aldatu da, ordainpeko bihurtu dute

Web orri bat baduzu eta zuen kokapena Google Maps-en zerbitzuari bidez erakusten baldin baduzu orain hilabete batzuk zuen mapa gainean “For development purposes only” textua agertzen hasi zela ohartuko ziñeten. Ez da web orriaren errore bat, Google-k hainbat aldaketa egin zituen bere zerbitzu honetan eta horien artean zerbitzua ordainpeko bihurtu izana izan zen.

Google Maps-en lehen aldaketa “handi” bat orain denbora bat etorri zen, web orrien disenatzaileei zerbitzu hau erabili ahal izateko beraiek sortzen zituzten API izeneko kode batzuk erabili beharra jarri ziguten. Eta orain hilabete batzuk oraindik eta pauso bat gehiago eman zuten, mapei opzio gehiago gehituz baina era berean ordainpeko bihurtuz.

Hauek izan ziren aldaketa garrantzitsuenak:

  • Izen aldaketa, orain zerbitzu honek “Google Maps Platform” izena du.
  • Mapak orain 3 kategoerietan banatzen dira: Mapak, Ibilbideak eta Lekuak.
  • Zerbitzu Orokorra (dohainekoa) kendu eta Premium Zerbitzua (ordainpekoa) bakarrik utzi zuten.
  • Web orriak kudeatzen ditugunoi Google Maps erabili ahal izateko fakturazio kontu bat irekitzera behartzen gaituzte. Hemen Google-ek hilero dohainik erabiltzeko 200$ eskaintzen dituela esan behar da (170€ inguru).

Google berak adierazten duenez proiektuetatik %98-rek nahiko kreditu izan beharko lukete eskaintzen dituzten 200$ horiekin. Eta hau kalkulatu ahal izateko kalkulagailu moduko bat ere eskaintzen dute (Google Maps kalkulagailua ikusi). Gutxi gora behera 200$ horiek 100.000 inpresiorako emango lukete, tamaina ertaineko web orri gehinentzat kantitate nahiko txukuna. Ez ohiko gehikuntza hoietarako ere kuota finkoak ere badituzte, baina hori bai, muga hori gainditu ezkero, inpresio bakoitzeko ordaindu beharko litzateke.

Guzti honetan garrantzitsuena mapa estatikoen dohaineko inpresio kantitate berria da. Aldaketa hau izan aurretik (zerbitzu orokor edo dohainekoarekin) egunean 25.000 inguru inpresio egin ahal izaten ziren, orain (200$ horiekin) hilean 100.000 karga edo mapa bisualizazio egin ahal izango dira, hau da, 3.300 egunean.

google-maps-platform-kalkulagailua

Google Maps Platform kalkulagailua, hileko 170€-en kalkulua

Eta zer gertatzen da fakturazioko gure datuak ez baditugu sartu nahi?

Beraien fakturazio datuak sartu nahi ez dituzten web orrien jabe edo kudeatzaileentzako oraindik Google-en mapa modu orokor batean erakusteko aukera dago. Horretarako Google-k mapa berean banatzeko “Compartir” funtzioan eskaintzen duen iframe kodea erabili beharko da. Noski beraien Google Maps Platform zerbitzuan eskaintzen dituzten opzioak ez ditu eskaintzen, eta ez da izango nahi genukeen responsive edo itxura politekoa baina gure kokapena erakustea bakarrik nahi izan ezkero nahikoa izango da:

innova-diseinu-grafikoak-azkoitia

Innova, Google Maps-en

Argi ez dagoen gauza bakarra 200$ horien eskaintzan datza, hau da, zerbitzuarekin batera izango dugun zerbait den edo denbora batetarako bakarrik jarri duten. Beti bezala Google-en berrien zain egon beharko da.


Kategoria/k:
Data:
  • 15 Aza, 2018
Zabaldu: