Homepage edo web orri baten lehen orriaren garrantzia

Erabiltzaile batek begirada azkar bat besterik ez du behar zure hasierako orria ikusi eta bertan jarraitu nahi al duen edo ez erabakitzeko.

Beraz segundu batzuk besterik ez dituzu zure bisitariari leku zuzenean dagoela erakusteko. Esan dezagun homepage-a zure dendaren erakusleihoa dela. Erakusleihoan dagoenak ez badio ezer esaten, edo gustoko ezer ez badu ikusten, ziur ez dela dendara sartzen, baina alderantziz, gustoko zerbait ikusten badu, edo gutxienez zerbait interesgarria egon daitekeela sumatzen badu, ziurrenik dendara sartuko da begirada bat ematera, hau da, zure web orrian nabegatzen hasiko da.

Honekin ez dugu esan nahi zure enpresako informazio osoa bertan sartu behar duzunik, guztiz aurkakoa, ongi pentsatu behar da gure web orriko punturik garrantzitsuenak zeintzuk izango diren. Hau da:

  • Egiten duzunaren laburpen txiki bat izan behar du.
  • Zure zerbitzuen berri eman behar du. Zerbitzu edo produktu asko baldin badituzu hobe da garrantzitsuenen aukeraketa bat egitea, web orriaren barruan denak aurkezteko aukera izango duzu gero.
  • Kontataktu datuak argi egon behar dira. Erabiltzaileak ez du zoratu behar zurekin arremanetan jartzeko datuen bila, edo nazkatu eta azkenean kontakturik egin gabe joatea arriskatzen zara.
  • Eta noski, guzti hau diseinu erakargarri baten bidez. Eduki on bat edukitzea oso garrantzitsua da, baina horrek ez digu asko lagunduko diseinu aldetik erabiltzaileari hasieratik atzerakada egiten badio web orriak.

Hauek dira web orriaren lehen orriak eduki beharko lituzkeen elementu batzuk:

  • Logotipoa (homepage eta beste orri guztietan ere egon beharko luke): normalean logoa orriaren goikaldean, ezker edo erdialdean joan ohi da.
  • Menu nagusia (orri guztietan). Nahiz eta eskaintzen dituzun zerbitzu/produktu guztiak hemendik aurkitzeko aukera bertan agertu, erabiltzeko ahalik eta errezena izan beharko luke, ez dugu erabiltzailea opzio gehiegin nahastu nahi.
  • Footer edo orri-oina: hemen normalean informazio korporatiboa joan ohi da, lege oharrak, kontaktu datuak…

Eta noski web orri baten homepage-ak eduki beharko lituzkeen datuak:

  • Zure enprasako mezua. Zure bezeroari zuzenduriko mezurik baldin baduzu, hau logoaren behekaldean edo ondoan joan beharko luke.
  • Zure enpresako produktu edo zerbitzuak. Hemen zure enpresako produktu/zerabitzu garrantzitsuenak erakutsi, 4 edo 6 gehienez. Web orriaren barrukaldean beste guztiak azaltzeko aukera gero izango duzu.
  • Zure enpresak ematen duen zerbitzuaren kontzeptu garbia. Ez erabili alperrik bertan dagoen lekua, ezta ere erabiltzaileak irakurtzeko duen gogoa. Informazio sakona jarri nahi baduzu, beti edukiko duzu barrukaldean jartzeko aukera.
  • Irudiak. Argazkiak badituzu, ahal baduzu, zure enpresakoak, pertsonalak (ez oso orokorrak) izan daitezela eta kalitatezkoak, baina gehiegikeririk gabe, ez dugu web orriak gehiegi ‘pisatzerik’ nahi.
  • Blog bat baduzu, azken albiste edo sarrerak. Eta hau beti ere blog-a aktualizatua baldin baduzu. Azken albistea orain urtebete edo gehiagokoa bada hobe ez jartzea.

Eta noski homepage edo lehen orriak ez du beti informazio bera erakutsi behar. Saiatu noizean behin bertan agertzen den edukia aldatzen, produktu berri bat, gehiago nabarmendu nahi duzun zerbitzu bat… baliatu zure web orriaz eta zure enpresa jendeari ezagutarazteko atera ahalik eta kutsu handiena.

Eta puntu hauek irakurri ondoren iadanik homepage bat nolakoa izan beharko lukeen ideia txiki bat izan beharko zenuke. Zure web orriaren lehen orriak puntu hauek betetzen dituela uste duzu? Horrela ez bada eta aldatzeko aukera ikusi nahiko bazenu jarri lasai kontaktuan gurekin eta opzio onenak zeintzuk diren ikusiko dugu.


Kategoria/k:
Data:
  • 06 maiatza, 2016
Zabaldu: