Responsive web orriak, Google eta bilatzailearen ‘zigorrak’

Iada ia urte bat da Google-k web orrien administratzaileei, web orriak ‘responsive’ izan behar zuten abixua pasa ziela, hau da, gailu elektroniko ezberdinetarako prestatuak egon behar ziren. Beraien hitzetan, gero eta erabiltzaile gehiagok erabiltzen dituzte gailu berri horiek beraien bilaketak egiteko, beraz bilaketa horien erantzunak ere gailu hoietarako prestatuta egon behar dute.

Hau dela eta, beraien bilatzaile algoritmoan beste faktore bat sartu zuten, honek arakatzen ari den web orri hori responsive al den edo ez esaten dio, erantzuna baiezkoa bada bere kalifikazioan plus bat edo puntuazio handiagoa emango dio, horrela gailu elektronikoetatik egiten diren bileketen erantzunetan aurrerago egoten lagunduz.  Hau da, zure web orria ez baldin bada responsive, ez dizu ‘zigortuko’ postuak jeitsiz (zurrumurru hau ere asko edatu zen jendearen artean) baizik eta ‘responsive’ diseinua baldin baduzu, zure web orriaren postua hobetuko du, amaieran antzeko erantzuna lortuz. Horrela bada ondorioa garbia da:

Zure web orria responsive diseinu batetara egokitu behar duzu. Gero eta jende gehiagok egiten ditu bilaketak bere mobil edo tabletaren bidez, beraz zure lehiakideen gainetik egon nahi baduzu, Google bilatzaileari zure orria gustatzen zaiola ziurtatu behar zara.

Bilatzaileetan ahalik eta postu onenetan egoteko zure web orriari diseinu berri bat eman nahi badiozu  (resposive diseinua izanez eta Google bezelako bilatzaileei gustatzen zaizkien beste SEO faktoreak kudeatuz), jarri kontaktuan gurekin eta lagunduko dizugu.

Kategoria/k:
Data:
  • 16 Ots, 2016
Zabaldu: