Web orrien berrikuntza

web-orriak-berritu

Web orria berritzeko ordua iritsi da?

Web orriak berritzea beharrezkoa al da?

Nola jakin dezakezu zure web orria atzeratuta gelditu den?

Zure web orria, sarean dabiltzan erabiltze guzti horien aurrean zure irudia da, zure bisita txartela, beraz oso garrantzitsua da gaur egungo diseinu bat izatea eta noski, ongi funtzionatzea.

Ez da diseinua bakarrik, jende askok web orri bat egin ondoren, hau iadanik beterirako dela pentsatzen du, ez duela inongo mantenu edo hobekuntzarik beharko, eta hau ez da horrela. Teknologia aurrera doan abiaduran, orain urte gutxi guztiz berria zen sistema bat, baliteke gaur egun iadanik zahakitua egotea eta beraz aldatu beharra izatea.

Web orri baten hobekuntza jarraitu batek, mantenu zuzen bat emanez, bere disenu aldaketa osoa atzeratzen lagundu dezake, baina lehenago edo geroago, denei iristen zaie berritzeko ordua.

Zure web orria berritzeko ordua den edo ez jakin nahi baduzu, irakurri puntu hauek:

  1. Zure web orriak 10 urte edo gehiago ditu eta gainera bere lehen diseinuarekin jarraitzen du.
  2. Seguruenik ez bakarrik diseinu aldetik, bere edukia ere oso atzean geldituta egongo da (hori da bezeroen aurrean eman nahi duzun itxura?), gainera gaur egun teknologia aldatzen doan abiaduran ziurrenik erroreren bat baino gehiago ere izango ditu. Sartu zure web orrian eta probatu menuko opzio eta link ezberdinak, ea denek ongi funtzionatzen duten.

  3. Zure lehiakideen web orria askoz profesionalagoa da.
  4. Zure lehiakideen web orriak askoz gehiago gustatzen zaizkitzu, gaur egungo diseinuak dituzte eta gainera noizean behin beraien edukiak aldatzen edo gehitzen dituztela ohartu zara. Beraiek berritzeko pausoa iadanik eman dute. Ez ahaztu web orriek, digital forman, baina inprentako katalogo tradizional baten lana egiten dutela. Katalogo hauek diseinua, informazioa (zure enpresa bezala) denborarekin berrituz doaz, beraz web orriak ere berrikuntza hauek erakutzi behar ditu.

  5. Zure web orria ez dago gailu elektroniko ezberdinetarako prestatuta, ez da responsive motakoa.
  6. Azken estadistika batzuk diotenez, Google bilatzailea erabiltzen duten ia erdiek, beraien mugikorra erabiltzen dute bilakak egiteko. Zure web orria telefono mugikor baten edo beste gailu elektronikoetan ez bada ongi ikusten, zure enpresak trafiko, kontsulta eta salmenta aukerak galdu ditzake. Hau egiaztatzeko, zure web orria edozein mugikor edo tablet-aren bidez irekitzen saiatu zaitezke.

  7. Zure web orria Flash bidez egina dago.
  8. 2000. urte inguruan Flash bidez eginiko web orriak zeuden modan, Internetera konektatzen zen ia ordenagailu guztiek erabiltzen zuten modu batean edo bestean, baina gaur egun guztiz aurkakoa da. Zure web orrian Flash sistema erabiltzen baduzu, jakizu Adobe enpresak aspaldi utzi ziola hau eguneratzeari, eta iadanik 2020 urterako bere amaiera iragarri du.
    Eta ez hori bakarrik, gaur egun Android sistema erabiltzen duten gailuek ez dute erakusten Flash-ean eginiko ezer, eta ordenagailu batean ere ikusteko, adibidez Chrome nabailuaren bidez, horretarako beharrezkoak diren plugin batzuk instalatu behar dituzu. Beraz zure web orrian Flash-arekin eginiko zerbait baduzu, aldatzeko ordua da!

  9. Web orriak nabetzaile ezberdinetan ikusi behar dira
  10. Zure web orriak iadanik urte batzuk baldin baditu ziurrenik Internet Explorer nabegatzailea buruan izanda diseinatu zen, baina gaur egun Chrome, Firefox edo Safari bezalako nabegatzaileak gehiago erabiltzen dira, beraz guztietan ongi ikusten dela ziurtatu beharko zara.

  11. Zure web orriak 10 segundu baina gehiago behar ditu guztiz agertzeko
  12. Web horriak denbora asko behar baldin badu irekitzeko, zerbait gazki doala esan daiteke. Erabiltzaile asko, irekitzeko bost segundu baina gehiago behar duten web orrietatik atera egiten dira, Google berak ere askartazun hau beraren bilatzailearen erantzunak egiteko algoritmorako erabiltzen du, beraz kontuan hartu beharreko beste puntu bat da.

  13. Zure orriak ez ditu edukiak modu egokian erakusten
  14. Erabiltzaile bat zure web orrian sartzen denean, erraz aurkitzen du behar duena, edo galduta sentitzen da? menu opzioak eta informazioa era nahasian agertzen dira? Ba kontuan izan web orrian dabilen norbaitek, 10-15 segundutan ez badu behar duena aurkitzen zure web orria utzi eta lehaikide baten orrian saiatzeko aukera guztiak dituela. Web orriko edukia modu zuzen batean erakusteko ordua da.

  15. Zerbitzari eguneratuak
  16. Web orriez hitzegiten dugunean, hauek alokatuta dauden zerbitzariak ere kontuan izan behar dira. Orrien teknologia aurrera doan bezala, zerbitzariek ongi funtzionatzeko eta noski, seguruak izateko, behar duten teknologia ere aurrera doa (PHP, SQL …) eta web orriak aurrerapen hauekin ere ongi funtzionatzeko egokituta egon behar dira.

    Zure web orria puntu hauetariko batekin bat egiten badu, edo teknikariren batekin kontsultatu nahi izan ezkero, ez izan zalantzarik eta jarri kontaktuan gurekin. Gure teknikariek zure web orria begiratu eta inongo kosterik gabe zure enpresarentzako erantzun egokiena azalduko dizue.


Kategoria/k:
Data:
  • 17 Uzt, 2018
Zabaldu: