Zergaitik ez da agertzen nire web orria Google-en?

web-orria-ez-da-agertzen

Google-en erantzunen lehen orrietan agertzeak asko lagundu dezake zure enpresa Interneten ezagutzera emateko. Baina baliteke eskaintzen dituzun zerbitzu/produktuen bilaketa bat egitean zure enpresa ez agertzera bilaketako lehen postu edo orrietan, badakizu zure web orria zergatik ez den agertzen?

Enpresa bat baina gehiagok galdetzen digu hori, web orri bat daukat, zergatik ez da agertzen Google-en bilaketa bat egitean? Artikulu honetan zure web orria ez agertzeko arrazoi nagusietako batzuk azalduko dizkizugu:

1. Bilatzaileen motoreek oraindik ez dute zure web orria indexatu

Zure web orria berria baldin bada baliteke Google, Yahoo … bezalako bilatzaileen motoreek oraindik zure web orria ez arakatu izatea. Iadanik gutxienez hilabete batzuk baldin baditu, zerbait gertatzen da.

2. Web orria EZ DAGO optimizatua, ez dago bilatzaileen motorentzako prestatua

Ez da nahikoa web orri bat izatea bilatzaileen erantzunetan agertzeko. SEO teknikak aplikatzea oso garrantzitsua da. Google-ek (edo beste bilatzaile baten programak) zure web orria arakatzen duenean, berau ongi indexatzen lagunduko dion deskribapenak, tituluak, hitz gakoak, eduki egokia eta beste hainbat puntu aurkitu behar ditu. Horrela ez bada oso zaila izango da zure web orria leku egokian agertzea.

3. Web orriko edukiak ez du kalitaterik

Zure web orriko testuak optimizatuta egon behar dute, orri bat diseinatzean jarraitu duzun estrategiarekin bat egin behar dute. Eta kontuan izan edukiak ahalik eta naturalena izan behar duela. Kalitatezkoa baina bere neurrian. Eduki egokirik ez izateak ez badu laguntzen, ‘prestaturiko’ eduki gehiegi izateak ere ez du batere laguntzen, bilatzaileen motoreek hau gehiegizkotzat bezala hartu ezkero zigortu egin bai dezakete.

4. Web orria ez da ongi ikusten gailu elektronikoetan, ez da responsive

Google-ek iadanik orain urte batzuk jakinarazi zuen ofizialki web orrien responsive diseinua oso garrantzitsua izango zela SEO posizionamendu orduan, beraz zure web orriak ez badu responsive diseinua (mugikorretan, tabletetan ez bada ongi ikusten) baliteke zure web orria bilatzaileen emaitzetan ez agertzearen faktore bat izatea, bereziki bilaketa mugikor batetik egin ezkero.

Orain ezagutzen dituzu zure web orria bilatzaileen emaitzetan ez agertzeko faktore batzuk, baina gehiago ere izan daitezke: https segurtasun ziurtagiria ez izatea, sitemap bat ez izatea, web diseinurako software egoki bat ez ibili izatea, e.a.

Guzti hau jakinda, zure web orria bilatzaileetan ikusgai egin ahal izateko erabakiak hartzeko ordua da, Google-ek ongi indexatu ahal izateko, eta sarean dauden bezero guzti horiek zure enpresa ezagutu ahal izateko. Eta hori lortzeko lehen pausoa zure web orriaren analisia da. Ez dudarik izan, zure enpresa ez bada bilatzaileen emaitzetan agertzen jarri kontaktuan gurekin eta zure web orria aztertuko dugu, arrazoiak eta konponbideak bilatzeko, inolako konpromisorik gabe.

 

Kategoria/k:
Data:
  • 14 Ots, 2020
Zabaldu: