Zure online dendak Amazon bezalako dendekin lehiatu dezake?

Ukaezina da e-commerce dendek bi urte hauetan izan duten hazkundea. Denda fisiko askok sortu dute on-line denda bat beraien negozioa gehitzeko/zabaltzeko asmoz, baina egia da, halaber, Amazon, aliexpres… bezalako denda handien salmentek izugarrizko gehikuntza somatu dutela.

Beraien baliabide handiei esker, Amazon, ebay, AlliExpres bezalako dendek (enpresa handi batzuk aipatzearren) zaildu egiten dute enpresa txikien on line lehiakortasuna. Ezinezkoa da hori aldatzea; beraz, artikulu honetan, zure online denda sarean ahalik eta lehiakorrena izan dadin, indartu behar dituzun puntu batzuk definitzen saiatuko gara.

  1. Aurkitu eta indartu desberdina egiten zaituen hori.

Zure dendan, Amazonen saltzen den produktu baten oso antzekoa saltzen baduzu, oso zaila da norbaitek zuri erostea. Seguruenik, Amazonen bidalketaren kostuek bezeroak erosketa dezente merkeagoa izatea eragingo dute, beraz ziurrenik bertan erosiko du. Zure aukera bakarra, besteengandik bereizten zaituen produktu edo balio hori (kalitatea, artisautza, esklusiboa…) aurkitzea izango da.

  1. Zaindu zure bezeroak

Fideliza itzazu zure bezeroak, senti itzazu komunitate baten parte. Eta ez horrekin astero erostea lortuko duzulako, baizik eta pertsona horrek, seguru asko, ondo hitz egingo dielako bere familiakoei/lagunei, eta horrek bai ekarriko dizkizula bezero berriak. Ez izan zalantzarik, ahoz ahokoa da oraindik ere dagoen metodo komertzial onena.

  1. Sortu blog bat edo ireki sare sozialetan zure denda (Facebook/Instagram…) eta komunikatu zure bezeroekin online

Adibidez, liburu-denda bat baduzu, asteko/hileko berrikuntzez hitz egin dezakezu, esaldiak/liburu-kuotak kopiatu eta komentatu. Arropa-denda bat baduzu, erakutsi ze berrikuntza iritsi zaizun, saiatu beste dendetatik bereizten, adibidez jantzi aropa berria eta jarri online, iruzkindu. Eta, jakina, lotu zuzenean artikulu hori zure online dendara (Facebook-ek zuzenean zure webgunearekin lotutako denda birtual bat sortzeko aukera ematen du).

Eta behin baino gehiago blog honetan esan dugun bezala, saiatu ahalik eta konstanteena izaten. Ez daukazu egunero zerbait idatzi beharrik, bezeroa nazkatzerik ere ez dugu nahi, baina saiatu aldizka zerbait gehitzen.

  1. Landu urteko egutekia

Saltoki batetan zerbait argi eduki behar bada, saltzeko data nagusiak dira: beherapenak, Black Friday ospetsuak, San Valentin eguna, Gabonak… Landu kanpaina horiek lehenagotik, gogorarazi egun berezi horiek zure bezeroei eta idatzi zerbait, aurrez sustatu, erakutsi zure produktuak.  Ez egon aurreko eguna iristeko zai, hasi zure bezeroekin egun hoiei buruz hitzegiten asteak edo eta hilabete lehenago.

  1. Erosketa dendan jasotzeko aukera kontuan hartu

Gero eta denda gehiagok konektatzen dute beren denda fisikoa on line saltzeko kanalekin, eta era berean, bezeroei online erosteko eta produktua dendan erosteko aukera ematen die. Batzuetan, produktu batzuk, denda fisikoan jasotzeko aukera bakarrik izaten dute (adibidez garraio-kostu handiko produktuak).

Salmenta-eredu hau denda fisikotik hurbil bizi diren bezeroei eskaintzen zaienean da eraginkorrena. Gertu bizi badira, eskaerak denda fisikoan jasotzea oso erraza eta komenigarria da haientzat (bidalketaren gastua gehitzen ez bada, erosketa erakargarriagoa egingo zaio bezeroari). Beraz, ideia ona izan daiteke zerbitzu hau zure ingurutik hurbil bizi diren bezeroentzat soilik murriztea.

Zure online abentura hasteko gogoa baduzu baina zalantzak badituzu edo iadanik martxan duzun online denda hobetzea gustatuko balitzaizuke, ez izan zalantzarik, INNOVAn zure galdera guztiak erantzuteko gaude. Jarri kontaktuan gurekin eta zure kasua aztertuko dugu, konponbiderik onena eskaintzeko.

 

Kategoria/k:
Data:
  • 05 Uzt, 2021
Zabaldu: