Web orrien diseinua

web-orrien-diseinua

Web orrien diseinua

Gaur egun enpresa batentzat ia derrigorrezkoa da Interneten agertzea, eta hau gehieneko kasuetan web orrien bidez lortzen da.

INNOVA enpresan web orrien diseinuan adituak gara: enpresentzako web orriak, online denden web orriak eta baita blog pertsonalen diseinuan ere.

Web orri bat diseinatzean hainbat puntu eduki behar dira kontuan:

  • Diseinuak zure enpresaren markarekin bat etorri behar du: web orriak zure enpresaren logotipoa, koloreak eraman behar ditu, horrela erabiltzaileek web orria ikustean, zure enpresarekin erlazionatuko dute. Oraindik zure enpresaren marka edo identitate korporatiboa finkatu gabe baldin baduzu, lasai, jarri kontaktuan gurekin eta gure teknikariek behar duzun guztian lagunduko dizute.
  • Web orri erakargarria: ‘irudi batek 1000 hitz baino gehiago balio ditu’ dioen esaldiak bat egiten du web orriekin. Erabiltzaile batek web orri batean sartzean 10 segundu inguru behar omen ditu bertan nabegatzen jarraitu edo ez erabakitzeko, beraz web orriak eskaintzen duen lehen inpresioa oso garrantzitsua da.
  • Erabilgarritasuna: web orrian sartzen den erabiltzaileak behar duen informazio hori modu azkar eta argian aurkitu behar du. Horretarako web orriak erabiltgarritasun on bat eskaini behar du: informazioa modu zuzen eta praktikoan agertu behar da, menuetako opzioek zentzuko egitura izan behar dute eta noski irekiera azkarrekoa izan behar da.
  • Responsive diseinua: web orria edozein gailu elektronikotan ikusi ahal izan behar da. Gero eta pertsona gehiagok erabiltzen du bere tableta edo mobila interneten gauzak begiratzeko, beraz zure web orria horretarako prestaturik egon behar da.
  • Web orriaren edukia: oso garrantzitsua da web baten edukia garatzea, bai textuak eta baita irudiak ere. Edukia kalitatezkoa izan behar du, erabiltzailearentzako baliagarria eta modu itxurosoan agertua, irakurtzeko erraza. Textuen ondoan joango diren irudiak ere kalitatezkoak izan beharko dira, eta noski textuekin bat datozenak, erabiltzaileen begirada bereganatzeko prest.
  • SEO, posizionamendua: web orriaren diseinuarekin batera Google, Bing edo Yahoo bezalako bilatzaileetan bere posizionamendua hobetzeko lanak daude. Web orri bat egitean erabiltzaileek egiten dituzten bilaketetan ahalik eta lehenengo postuetan egotea nahi da. Honi buruzko informazio gehiago: SEO teknikak, posizionamendua.

Gure lana ez datza web orrien diseinuan bakarrik, hauek amaitu eta online jarri ondoren bere funtzionamendu eta mantenuaz arduratzen gara, honetarako domeinu eta web orriaren ahokaleku zerbitzua ere eskaintzen dugularik.

Nahi izan ezkero gure web orrien edo eta irudi korporatibo diseinuei buruzko lan batzuk ikus ditzakezue honako esteketan:

Web orrien diseinu lanak

Irudi korporatiboa, diseinu lanak

Zure enpresak web orri bat behar baldin badu, jarri lasai gurekin kontaktuan eta ahal dugun guztian lagunduko dizuegu.