Responsive logoak, logo moldakorrak
Zure enpresako logoa tamainu eta diseinu grafiko mota ezberdinetara moldatzen da?
Gure blog-eko azken albistean enpresa batzuek beraien irudi korporatiboa aldatzeko izan dezaketen beharraz hitzegin genuen, eta horretarako arrazoi bat bezala beraien identitate bisuala, hau da logo edo logotipoa, plataforma berrietara (web orriak, sare sozialak…) ongi ez egokitzea aipatzen genuen. Gaur guzti honi buruz sakonago hitzegingo dugu.
Responsive web orriak ditugun bezala, hau da, tamaina ezberdineko gailu elektroniko ezberdinetara egokitzen diren web orriak, logoekin gauza berdina gertatzen da eta tamaina ezberdineko gailu elektronikoak erabiltzeak, beraien tamainetara moldatzen diren logo ezberdinak diseinatzeko beharra sortu du.
Hau argi ikus daiteke Coca Cola edo Nike bezalako marka ospetsuekin, beraien logoa gailu ezberdinen arabera moldatzen joaten bait dira. Hemen bi adibideak:


Baina logoaren aldaketa ez dator bakarrik erabiltzen ari garen gailu elektronikoaren tamainaren arabera, logo batek edozein ingurune grafikoetara moldatzeko gauza izan behar du, beraz tamainaren araberako aldaketa egiteaz gain, inguru ezberdinetara moldatuko diren logo horren bertsio ezberdinak eduki beharko dira, hau da, gutxienez atzealde argi eta ilun batetan erabili ahal izango ditugun logoak. Eta honez gain logo monokromo bat izan ezkero oraindik eta hobeto.
Honen adibide argi bat YouTube-k orain gutxi bere logoari egin dion restyling-a dugu. Diseinu berri honetan diseinu grafiko mota ezberdinetara moldatzen diren logoaren hiru moldaketa aurkeztu dituzte:

Guzti honekin, logo polit bat izatearekin bakarrik ez dela nahikoa ulertu daiteke, logoa egoera ezberdinetan erabiltzeko baliagarria izan beharko du, bai tamaina ezberdineko gailu elektronikoetan (tabletak, telefono mugikorrak…) eta baita kasu ezberdinetan erabili genitzaken gune grafiko ezberdinetarako ere (atzealde argiarekin, ilunarekin).
Logotipo profesional bat diseinatzeko orduan Innova-n bezeroari proposamen bat baino gehiago aurkezten dizkiogu, beti ere bezeroak azaldu nahi duena transmititu nahian eta noski diseinu grafiko profesional eta originalak sortuz. Bezeroarentzat neurrira diseinaturiko logoa, diseinu grafiko mota guztietara moldatuko den logoa: tamaina ezberdineko web orrietan, flyer-etan, katalogoetan, karteletan…
Logotipoen diseinuari edo diseinu grafikoari buruzko zalantzarik izan ezkero jarri lasai gurekin kontaktuan eta gure teknikoak zure lantza guztiak argitzen saiatuko dira.
- Hosting eta domeinuen kudeaketa zerbitzuak martxan jarraitu zuen itzalandian
- Nola da posible oraindik ere bisita txartelek horrenbesteko indarra izatea?
- Erakutsi zure dendako produktuak Interneten katologo moduan
- Gabon zoriontsuak eta Urte Berri On denoi!
- Erabili SMS bidezko marketina zure negozioa bultzatzeko