Infografiak, 3D diseinuak

Zure proiektua irudi fotorrealisten bidez gauzatzea lortzen dugu
3D infografia, ordenagailu bidezko grafikoak erabiliz, ikus-eragin handiko kalitate fotorrealistako irudiak eta animazioak sortzeko aukera ematen duen teknologia da. Alegia, edozein produktu, proiektu edo ideiaren irudia sor dezakegu fabrikatu aurretik ere. Argazkiaren kalitatea hain da ona, ze giza begiari argazki erreal bat ikusten ari dela iruditzen zaio, eta ez ordenagailu bidez egindako marrazki bat.

3Dko infografiak gero eta garrantzi handiagoa hartu du ingeniaritzako, arkitekturako, eraikuntza-enpresetako, sustatzaileetako… lanetan, teknologia horrek oraindik egin gabeko industria-, arkitektura- eta hirigintza-proiektuak proiektatzeko, aurkezteko, sustatzeko eta komunikatzeko aukera ematen baitu.

Infografia eta 3D proiektuen zerbitzua

3D infografia irtenbide ezin hobea da proiektu, erreforma edo exekuzio fasean dauden arkitektura, industria, ingeniaritza eta hirigintza proiektua-diseinuak eta abar azaltzeko.

Diseinu industriala

3D infografia oso baliagarria da industria eta eraikuntza-prozesuak erakusteko. Infografiak argi, zuzen eta erraz erakusten du produze osoa.

Arkitektura

Oraindik eraiki gabe dagoen lan baten azken emaitza ikusteko aukera ematen digu, hala nola, bere bolumetria, materialen konposizioa, e.a. errazago aztertzeko aukera ematen digu.

Hirigintza

Diseinatzaileek (arkitektoak, ingeniariak, paisaia-pintoreak…) aldez aurretik jakin dezakete beren lanen emaitza, eta, hala, eraikuntzak ingurunean duen ikus-inpaktua baloratu ahal izango dute.

Barne diseinua, altzariak
3Dko infografiak interiorismoko diseinu bat irudikatzeko biderik onena dira. Diseinu horretan, bezeroak etxebizitza bateko espazioak eta inguruneak ikusten ditu.