Enpresaren irudi korporatiboaren diseinua

Innovan marka-estilo bat sortzen dugu, enpresa baten brandinga garatzen dugu.

Enpresa baten marka irudikatzen duten elementu guztiak lantzen ditugu: logotipo diseinua, paper-gauzak (kartak, orriak, gutun-azalak, zigiluak…), aurkezpen-txartelak, errotulazioa (erakusleihoak, ibilgailuak, instalazioak…), enpresak behar duen edozein elementu bisual (jatetxeko kartak eta menuak, seinaleak barruan, kanpoan, packaging…).

Eta, jakina, hurrengo urratsaz ere arduratuko gara, hau da, diseinu hori enpresaren marketin-planaren barruko komunikazio-ekintza guztietan integratzeaz: web orria sortzea, informazio-liburuxkak, merkataritza-katalogoak, newsletterrak, flyerrak…

Azken finean, ikus-identitate on batek balio handiagoa emango dio zure markari, kontsumitzaileek edo bezeroek hobeto gogoraraziko dute eta hobeto ezagutuko dute. Horrek bereiziko zaitu zure lehiakideengandik.

Irudi korporatiboa diseinatzen hasi baino lehen, aurretik analisis eta ikerketa bat egin behar da:

Enpresa ezagutuko dugu

Zertan dihardu enpresak? jarduera, zerbitzuak… zer transmititu nahi da?

Lehiakideak aztertuko ditugu

Lehiakideen irudi korporatiboa aztertuko dugu; ezinbestekoa da hautatzen den irudia jatorrizkoa izatea eta ez lehiakideren baten ‘kopia’.

Diseinuaren garapena

Puntu horiek argitu ondoren, irudi korporatiboaren diseinua garatzen has gaitezke.

Lehen diseinuaren aurkezpena

Lehenengo zirriborroa aurkeztuko dugu, bertan diseinu berak, 2 edo 3 desberdintasun izan ditzake.

Zure enpresaren irudi korporatiboa sortu nahi baduzu edo eguneratzeko ordua iritsi dela uste baduzu, jarri harremanetan gure diseinatzaile profesionalen taldearekin. Guztion artean zure enpresako irudi berria lortuko dugu.