Skip to main content

Web Orrien Diseinua

Webguneak garatzea, auditoretza, mantentze-lanak eta ostatua (hosting)

Web Diseinu Profesionaleko enpresa bat gara, zerbitzu integrala eskaintzen dugu: web orrien diseinua, garapena eta mantentze-lanak.

Web orri korporatiboak, online dendak eta blog pertsonalak diseinatzen ditugu, eta, gainera, zure webgunea beti eguneratuta, seguru eta behar bezala funtzionatzeaz arduratzen gara.

Dagoeneko webgune bat baduzu, gure auditoretza-zerbitzua eta SEO (posizionamendu-analisia) jartzen ditugu zure eskura. Zerbitzu honi esker, analisi zehatzen eta gomendio espezifikoen bidez, hobekuntzak detektatu eta zure web orriaren errendimendua optimizatu ahal izango duzu. Gainera, gure mantentze-zerbitzuarekin, eguneratze teknikoez, etengabeko hobekuntzez eta euskarriaz arduratzen gara, ezertaz kezkatu beharrik izan ez dezazun.

Izan ere, web-orri batek erakargarria izateaz gain, azkarra, intuitiboa, aurkitzeko erraza, bisitariak erakartzeko eta atxikitzeko gai izan behar du, eta, batez ere, zure enpresaren helburuak bete behar ditu.

Gaur egun, Interneten egotea ia ezinbestekoa da, eta hori lortzeko modurik eraginkorrena ondo diseinatutako webgune bat da, optimizatua eta behar bezala mantendua, sarera konektatutako edozein gailutatik eskuragarria.

Web orri bat diseinatzean kontuan hartu beharreko puntuak:

1 Zure enpresaren identitatea islatzeko Neurrira Egindako Web Diseinua

Web orriak zure enpresaren logotipoa eta koloreak izan behar ditu, erabiltzaileek zure konpainiarekin lotu behar du. Oraindik marka edo identitate korporatiborik ez baduzu, ez kezkatu, gure diseinatzaile taldea harduratuko da.

2 Web orri erakargarriak

“Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio du” esaldia ezin hobeto doakie web orrieei. Erabiltzaile batek, batez beste, 10 segundo inguru behar dituela esaten da web orri batetik irten edo nabigatzen jarraitzen duen edo ez erabakitzeko; beraz, oso garrantzitsua da orriak eskaintzen duen lehen inpresioa.

3 Webgunearen erabilgarritasuna

Web orrian sartzen den erabiltzaileak azkar eta erraz aurkitu behar du nahi duena. Horretarako, web-diseinuak erabilgarritasun eta nabigagarritasun egokia eskaini behar du: edukia modu ordenatuan eta funtzionalean aurkeztu behar da, menuak modu egituratuan eta, jakina, dena karga-denbora egokiarekin.

4 Gailu elektroniko ezberdinetara egokitzen diren web orriak

Responsive diseinua, webguneak edozein gailu elektronikotara egokituta egon behar du. Gero eta pertsona gehiagok erabiltzen ditugu mugikorrak edo tabletak, nabigatzeko eta sarean kontsultatzeko; beraz, zure web orriak horretarako prestatuta egon behar du.

5 Webgunearen edukia

Funtsezkoa da edukia zaintzea, bai testuetan, bai irudietan: kalitatezkoak, esanguratsuask eta erakargarriak izan behar dute erabiltzailearentzat. Eta hori bezain garrantzitsua da mantentze-lanak egitea, zaharkituta gera ez dadin. Aldizkako eguneratzeen bidez, irudiak optimizatuz eta informazioa berrituz, bilatzaileetan erabilgarri, seguru eta ikusgarri izaten jarraitzeko lana egin behar da.

6 SEO teknikak aplikatzea

Hobetu zure webgunearen ikusgarritasuna Google eta beste bilatzaileen emaitzetan, trafiko gehiago erakartzeko

Webgune baten diseinuaren ondoren, Google, Bing edo Yahoo bezalako bilatzaileentzako optimizazioa dator. Web orri bat egitean, bilaketaren emaitzetan ahalik eta goren agertzea nahi da.
Nahi izan ezkero hemen honi buruzko informazio gehiago: SEO, web orrien posizionamendua.

Web-diseinu zerbitzu on bat funtsezkoa da marketin digitaleko estrategiak funtziona dezan;
web-diseinu txar batek, ordea, buruko minak besterik ez dizkizu ekarriko.

INNNOVAn gure lana ez da web orrien diseinura mugatzen: web garapena, auditoretza, mantenua eta ostatua (hosting) barne hartzen dituen zerbitzu osoa eskaintzen dugu. Horrela, zure gunea sortzeaz gain, bere errendimendua aztertzen dugu, eguneratuta mantentzen dugu eta uneoro funtzionamendu eta eskuragarritasun egokia bermatzen dugu.

Zure enpresarentzat web orri bat behar baduzu, edo daukazuna berritzea edo berau analizatzea behar izan ezkero, jarri lasai gurekin kontaktuan eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.

Call Now Button
Pribatasun politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko.

Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo web orriko zer atal interesgarri eta erabilgarri topatzen dituzun ulertzen laguntzea.

Ez dugu inoiz informazio pertsonalik gordetzen.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookiei buruzko informazio guztia duzu Cookie-en Politikari buruzko gure orrian duzu.