Portfolioa
Hoggar Kebab Azpeitiak online erosketa gehitu du
Proiektuaren fitxa
- Portfolioa:
- Zerbitzua/k:Web orri diseinua
- Data:22 Eka, 2026
- Bezeroa: Hoggar Kebab

Hoggar Kebab Azpeitiak online erosketa gehitu du

Web orria diseinatu genuenean, katalogo digital bat garatu genuen, beraien eskaintza gastronomiko guztia bertan bilduz, bezeroek platerak online kontsultatzea erraztuz. Orain, beste urrats bat eman dugu onlineko salmentako funtzionalitateak sartuz: erosketa-orga, ordainketa seguruko pasabidea eta eskaera eta bidalketen kudeaketa automatizatua.
Bilakaera horri esker, establezimenduak erosketa-esperientzia arina eta erosoa eskaintzen du orain, bezeroei aukera emanez eskaerak edozein gailutatik egiteko eta lokalean jasotzeko edo etxez etxeko zerbitzua hautatzeko.




