SEO
web orrien posizionamendua

Web orri bat izateak ez du esan nahi automatikoki Interneteko erabiltzaile guztietan ikusteko moduan egongo zarenik; hori lortzeko web posizionamendua landu behar da, eta horretarako daude SEO teknikak (Search Engine Optimization).

Google, Bing, Yahoo… bezalako bilatzaileek sarean zehar dabiltzan programak dituzte (robot edo spiders izenekoak), sarean aurkitzen dituzten loturak jarraituz, eta hauek beraien datu-baseetara gehituz. Web-eko kokapen-tekniken bidez, indexazio hori ahalik eta gehien erraztu nahi zaie bilatzaileei. Horrela erabiltzaileek beraien bilaketetan “gako-hitz” jakin batzuk erabiltzen dituztenean, gure web orria ahalik eta ondoen kokatuta egon dadin, hau da, ahalik eta goren atera dadin.

SEO tekniken artean, web orria ‘barrutik’ aztertzen duten hainbat teknika ditugu (tituluak, testuak, etiketak, estekak…), baina, horrez gain, web orriaren diseinua eta inguruko guztia ere aztertzen dituzten teknikak ditugu:

  • Responsive web orriak, gailu elektroniko ezberdinetan ikusi behar dira. Ordenagailuen,  mugikorren, tableten eta abarren pantailen tamaina ezberdinetan ikusi behar dira.
  • Informazioaren arkitektura eta web-erabilgarritasuna: informazio guztia (zerbitzuak, produktuak…) modurik egokienean antolatuta agertuko dela ziurtatu behar da, hau da, zure web gunean sartzen den erabiltzaileak ahalik eta azkarren eta errazen aurkituko duela bilatzen duen informazioa.
  • Web orri arinak eta azkarrak: oso garrantzitsua da zure web orria ahalik eta azkarren kargatzea (batez ere mugikorretan). Horretarako, diseinua, txantiloia, irudiak eta abar hartu behar dira kontuan.

Bilaketa bat egitean zure webgunea emaitzen lehenengo orrialdeetan ez baduzu aurkitzen edo zure web orrialdearen posizionamendua hobetu daitekeen jakin nahi baduzu, ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan. Zure webgunea aztertuko dugu, eta bilatzaileetan zure web orria kokatzeko estrategiarik onena proposatuko dizugu.

SEO ikuskapen-zerbitzua: web orrien posizionamenduaren azterketa profesionala

Zure web orriaren ahulguneak eta indarguneak ezagutzea ezinbestekoa da bilatzaileetan ikusgarritasuna eta posizionamendua izateko. INNOVA-n zure web orriaren SEO ikuskapen oso bat egingo diogu nola hobetu jakiteko.

Uneko rankinga, zure webaren kokapena

SEO azterketa batek zehaztuko duen lehen alderdia bilatzaileetan webgunea zein posiziotan dagoen da. Jasotzen duen trafikoa eta bezeroek ematen dituzten gako-hitzak ere aztertuko dira.

Irisgarritasuna ikuskatzea

Zure web orria xehetasunez aztertuko dugu. Indexatu nahi ditugun orri guztiak bilaketa-robotek indexatzeko moduan daudela ziurtatuko dugu. Horretarako, dauden arauak, sitemapa, karga-errendimenduaren eta abarren erabilera aztertuko dugu.

Web orriaren analsis aurreratua

Web-aren arkitektura, barne-lotura, eduki semantikoa, arakatze aukerak, indexazioa eta abar aztertuko dira.

SEO ikuskapen-txostena, hobetzeko aholkuekin

Googlen eta gainerako bilatzaileetan zure web posizioa hobetzeko puntuen edo lehentasunen berri emango dizugu.