Skip to main content

Community Manager zerbitzua

Sare Sozialen kudeaketa

Sare Sozialei esker, zure produktu, marka edo zerbitzuen hedapena sare horien kudeaketa egoki baten bidez lortu daiteke. Zure enpresak kudeaketa horri aurre egiteko astirik ez badu, zure Sare Soziala/k kudeatzeko Community Manager zerbitzuak eskaintzen dizkizugu.

Gaur egun oraindik Interneten agertzen ez diren enpresa batzuk badiren arren, gero eta enpresa gehiagok ulertzen dute bertan egoteko garrantzia, hau da, beraien bezeroekin sare sozialen bidez komunikatzeko beharra. Eta guzti hau ongi emateko ezin beharrezkoa da lan hau bere kargu hartuko duen prosional bat izatea, hau da, Community Manager lanak egingo dituen pertsona bat, enpresak interneten dituen Sare Sozialak kudeatzeko kargua izango duena: Facebook, Twitter, Linkedin, Instagram, Pinterest edo Youtube.

Sare Sozialak behar bezala kudeatzeko, beharrezkoa da beste atal tekniko asko ere ezagutzea, hala nola diseinu grafikoa, web posizionamendua etab. Guzti honegatik, Innovan, Community Managera beti ere diseinatzaile grafikoarekin elkarlanean dabil, Sare Sozialetarako beharrezko dituen irudiak diseinatzailearekin egokitzen dituelarik. Argazkilariak, diseinatzaile grafikoak, web posizionamenduko teknikariak, Community Manager-ak, denek elkarrekin lan egin behar dute.

Community Manager zerbitzua, sare sozialen kudeaketa

Sare sozialak kudeatzeko prozesuaz arduratzen gara, eguneratuta edukiz, zure produktuak eta zerbitzuak zure bezeroei hurbilduz.

Zure enpresa eta sare sozialak aztertuko ditugu
Sare Sozialak aztertu ditugu, zure enpresa non izan daitekeen errentagarriena jakiteko. Funtsezkoa da non eta nola agertu ondo aukeratzea.
Artikuluak sortuko ditugu
Zure enpresaren produktuak edo zerbitzuak aurkezteko artikuluak sortuko ditugu. Beti ere SEOrentzat optimizatuak eta kalitatezko irudiekin.
Aukeratutako sare sozialetan profilak sortuko dira

Zure enpresari ondoen etortzen zaizkion Sareetan profilak sortuko ditugu, dena noski, zure enpresako irudi korporatiboa kontuan izanda (logoa, kolore korporatiboak…).

Aldizkako argitalpenak, ahal bada web orri edo blogarekin loturik
Garrantzitsua da Sare Soziala zure web orriarekin bateratzea. Behar izanez gero, bisita berriak eta kalitatezko eduki eguneratua sortzeko, aldian behin zure blog edo webgunea ere eguneratu dezakegu.
Interneten zure enpresak indar gehiago hartzea nahi baduzu, zure marka bezero gehiagori iristea, Sare Sozialen bidez zure bezeroak zureganatu nahi badituzu, ez izan zalantzarik eta jarri kontaktuan gurekin. Zure enpresako beharretara egokitutako aurrekontu bat prestatuko dizugu.