Bideo erreportajeak & Time Lapse
Gure enpresa Bideo korporatiboak, enpresetarako bideo profesionalak egiten ditugu
Publizitaterako, turismorako, sustapen-bideoetarako…
Zure produktu edo enpresaren sustapen-iragarkia modu profesionalean egin eta prestatuko dugu, zure web orrian, sare sozialetan eta abarretan argitaratzeko aukera eskainiz. Bideo erakargarri baten bidez, ikuslearen arreta erakarri, zure orrialdeko SEO posizionamendua hobetu, zure webgunera bisita gehitu eta bisitariak bertan ematen duen denbora handitzen da.
Time Lapse zerbitzua
Prozesu luzeak bizkortzen dituzten bideoak egiten ditugu, irudiak tarte erregularretan hartuz, hala nola eraikuntza edo ekitaldi ezberdinen garapenak erakusteko.
Eraikuntza-proiektuak (eraikuntzak, egituren muntaketak, eraispenak edo obra berriak) timelapsean filmatzen ditugu. Tarte erregularretan argazkiak ateratzen dira eta, ondoren, irudi hoiek batu egiten ditugu prozesu osoa laburbiltzen duen bideo azeleratu bat sortzeko, minutu gutxitan obraren bilakaera osoa erakutsiz
Enpresentzako gure bideo-erreportajeen funtzioa marketin-tresna ahaltsu bat aurkeztea da, honekin zure komunikazio-estrategietan ezarritako helburuak betetzeko.



