Packaging zerbitzua
etiketa, enbalatze, pakete diseinua

Packaging-erako behar diren elementu eta euskarri guztiak diseinatzen ditugu, hala nola etiketak, ontziak (kaxak, poteak, botilak…) eta bilgarriak, edozein produktu-motatarako.

Produktu batek merkatuan ongi funtzionatzeko ona izan behar du, baina gainera horren itxura izan behar du. Produktu bat erabiltzaile baten eskuetara iristeko, lehenik bere arreta jaso behar du, eta noski berau erosteko beharrezko diren sentimentuak sortu.

Diseintzaile eta publizitate sortzaile bezala, packaging diseinuen lehen helburua bezeroen arreta jasotzea izan behar duela pentsatzen dugu, kontsumitzailearekiko lehen komunikazio lehioa izan behar dute. Produktu baten aurkezpena oinarrizkoa da.  Hau horrela izan dadin, Innovan packaging diseinuan lan egiten dugu, produktuen enbalatzean eta etiketa diseinuan, beti ere zure marka eta produktuaren itxura hobetu nahiean.

Beraz gogoan izan, bai mundu errealean eta baita online ere, packaginga izango da zure bezeroek ikusiko duten lehen gauza, agian produktuaren arrakastan ere zerikusi handia izango duelarik.

Zure enpresako produktuen packaging diseinua, irudia sortu edo hobetzeko asmotan baldin bazabiltza, kontsumitzaile batek zure produktua erosketeko erabakia emango dion puntu hori duen diseinu bat nahi baduzu, jarri kontaktuan gurekin eta gure diseinu taldeak zure produktuari hobekien doakion packaging diseinua hedatuko du.