Skip to main content

Argazki-erreportaje profesionalak

INNOVAn argazki-erreportajeak, argazki panoramikoak eta 360ºkoak, denda birtualetarako produktuen argazkiak, estudioko publizitate-argazkiak, etab. egiten ditugu.

Produktuaren, negozioaren, eskaintzen dituzun zerbitzuen edo antolatzen dituzun ekitaldien kalitatezko argazkiak (bideoarekin batera) ezinbestekoak dira zure marka ezagutarazteko eta publizitate-kanpaina ahalik eta hobekien garatzeko. Horretarako gure argazkigintza eta argazki-ukitze zerbitzuak eskaintzen dizkizugu.

Bistan da egindako diseinuek asko irabazten dutela kalitatezko argazkiekin. INNOVAn ditugun argazkilari profesionek, behar duzun diseinu grafikoaren proiekturako behar diren argazkiak aterako dituzte.

Argazki-erreportaje & argazkien-ukitu zerbitzua

  • Katalogo eta publizitate-kanpainetarako argazkiak

    Lehenengo irudiak ia dena erabaki dezake, beraz egin dezagun katalogo erakargarri bat, bezero batek eskura duenean gehiago begira dezan.
  • Web orrietarako kalitatezko irudiak

    Ez du axola zer ongi diseinatuta dagoen web bat kalitate txarreko irudiak erabiltzen badituzu. Erakutsi zure enpresen profesionaltasuna irudi profesionalekin.
  • Sukaldaritzari buruzko erreportajeak

    Janari-plateren erreportajeak, bai menu digitaletan bai inprimatuetan erabiltzeko.
  • Argazki ikutuak, fotomontaiak

    Nahiz eta irudiak kalitate handia izan, agian ukitu baten beharra izan dezke, eta horretarako, behar den irudia lortzeko argazkia behar de moduan ukituko duten profesionalak ditugu.

    • Argazkigintzako ukitu profesional baten adibide gisa, hemen dituzue Donostiako eraikin baten bi irudi. Argazkian eraikina garbitu aurretik eta ondoren.

Mugitu ikonoa (<>) ezker eskubi, eraikina ikutu digitalaren “Aurretikoa” eta “Ondorengoa” ikusteko.

edificio retoque fotografico
Argazki
erreportajeak
Enpresa zerbitzuen argakia erreportajeak, denda birtualetarako edo katalogoetarako produktuen argazkiak, estudioko publizitate-argazkiak, argazki panoramikoak eta 360ºkoak, etab.