Proiektuaren fitxa
- Portfolioa:
- Zerbitzua/k:Web orri diseinua, Argazki reportajea
- Data:27 Urr, 2020
- Bezeroa:Hotel Loiola
- Webgunea:

Take Away menua gehitu dugu Hotel Loiola-ren web orrian
Take-Away menua gehitu dugu Hotel Loiolaren webgunean

Take Away (eramateko janaria) zerbitzu berria martxan jarri dela eta, hotel-jatetxearen webgunea eguneratu dugu proposamen gastronomiko berri hau ezagutzera emateko.
Eramateko janari zerbitzuari eskainitako atal berri bat gehit genuen web orrian, plater eskaintza erakutsiz eta webguneko bisitariei menu berria ezagutzeko beharrezko informazioa eskainiz.
Atal berria Take Away menuaren plateren argazki profesionalekin ilustratu da, aurretik gure taldeko argazkilari profesionalek ateratakoak. Horrela, aurkezpen bisual erakargarri eta koherentea lortzen dugu, argazkilaritza profesionala eta web diseinua uztartuz.
Platerak modu erakargarrian aurkezteko argazki propioak eta profesionalak erabiltzeak, bisitarien interesa pizten eta Take Away zerbitzu berriaren sustapena indartzen laguntzen du.
Hotel eta jatetxeen web orrien eguneratze eta hobekuntzak
Web orri eguneratua edukitzea funtsezkoa da berrikuntzen berri emateko, zerbitzu berriak sustatzeko eta ingurune digitalean negozio-aukerak aprobetxatzeko. Zure web orria eguneratu edo zure negozioari buruzko zerbitzu berriak gehitu behar dituzu? Deitu iezaguzu eta zure enpresaren beharretara egokitutako webgune erakargarri eta eguneratu baten bidez zure online presentzia hobetzen lagunduko dizugu.




