Proiektuaren fitxa
-
Portfolioa:
-
Zerbitzua/k:Diseinu grafikoa
-
Data:25 Api, 2025
Totem digitala, turistei egonaldia errazteko aukera aparta

Zumaiako kanpinak harrera gunean duen totema (pantaila digital erraldoia) diseinatu eta konfiguratze lanak egin ditugu.
Turistentzako totem digitalek, barrualde eta kanpoaldeetan erabiliak, informazio interaktiboa eskaintzen dute, bisitariaren esperientzia leku jendetsuetan hobetuz.
Kasu honetan, ukipen-pantaila erabilerrazak modu arin eta erakargarrian erakusten dizkio kanpineko erabiltzaileei kanpinak eskaintzen dizkien zerbitzuak, baita Zumaiak zein bisitariek bisitatu ditzazketen hiri nagusiek eskaintzen dituzten turismo-baliabideak ere: informazio-guneetarako sarbidea, mendi-ibilaldiak, mareak, aparkalekuak eta askoz gehiago.
Hauek dira turistaren bizitza errazten duten totemaren propietate batzuk:
- Diseinu erakargarria: bere tamaina handiak eta presentzia erakargarriak, ikusgarritasun handia bermatzen du, edozein espaziori ukitu moderno eta sofistikatua emanez.
- Interaktiboa: interakziorako aukera anitzekin, totem digitalak jendearen interesa pizten du, haien parte-hartze aktiboa sustatzen duelarik.
- Erabilera anitzekoa: edukien programazioa modu lokalean edo urrunean kudea daiteke multimedia kudeatzaile intuitibo baten bidez.
Totem interaktiboak tresna bikaina dira bezeroaren esperientzia hobetzeko eta enpresa baten eta edozein udalerri edo turismo-bulegoren marka-aintzatespena handitzeko. Zure negozioan bat izatea gustatuko balitzaizu edo totem batek zure eremuko kudeaketa turistikoa nola eralda dezakeen edo zure lokalera hurbiltzen den orori zure negozioa nola iragarri jakiteko informazio gehiago behar baduzu, jarri lasai gurekin harremanetan.