Nola aukeratu enpresarentzako Sare Sozial egokiena
Sare sozial bakoitzak bere publikoa du, eta eduki-estilo jakin bat eskatzen du. Horregatik, aukera egokia egitea, zure markaren helburuaren eta sektorearen eta audientziaren araberakoa izango da. Plataforma guztiak ez dira erabilgarriak negozio guztientzat: funtsezkoa da haien indarguneak identifikatzea eta estrategikoki erabiltzea presentzia digital sendoa eraikitzeko.
Hauek dira plataforma ezagunenetako batzuk. Hona hemen horien ezaugarri nagusienak eta erabiltzeko modua:
- Audientzia: orokorrean 30 urtetik gorako pertsonek erabiltzen dute.
- Edukia: Facebook enpresentzako plataforma moldakorrenetako bat izaten jarraitzen du, komunitate bat sustatzeko eta zure audientziarekin harremana mantentzeko ezin hobea da.
- Ezin hobea da: enpresako albisteak, produktuak, promozioak, ekitaldiak… argitaratzeko. Gainera, Facebook Ads-ek (ordainpekoa) kanpainak segmentatzeko aukera ematen du (adinaren, lurraldearen, sexuaren arabera…)
- Formatua: eduki mota ezberdinak partekatzeko aukera ematen du, hala nola, testua, irudiak, bideoak eta estekak.
- Zure helburua inguruko bezeroekin interakzioan aritzea edo sarean zehar markaren ezagutza indartzea bada, Facebook-ek oso tresna erabilgarriak eskaintzen ditu.
- Audientzia: publiko objektibo bat nabarmendu behar bada, hau gazteriarena litzateke, 18 eta 35 urte bitarteko pertsonena, nahiz eta benetan adin tartea oso zabala den
- Edukia: sare erabat bisuala da, markako storytelling-a, influencer bidezko marketina…
- Ezin hobea da ikusizko produktuak sustatzeko, marka bat eraikitzeko. Iragarki sinpleak baina oso bisualak eta merkeak sortuz, publiko gazte zabal batengana iritsi zaitezke.
- Formatua: argazkiak eta bideoak partekatzea du helburu
- Zure negozioa estetikan oinarritzen bada -moda, janaria, bidaiak edo bizitza-estiloan- Instagram ezinbestekoa da.
X (lehen Twitter bezala ezaguna)
- Audientzia: dezente aldatzen den arren, albiste, teknologia eta hedabideetako profesionaletara jotzen du
- Edukia: albisteak, iritziak eta estekak partekatzeko erabiltzen da. Bikaina da zuzeneko interakzioen bidez bezeroekin harremanak eraikitzeko
- Ezin hobea da eguneratze azkarrak partekatzeko, joerazko gaietan parte hartzeko eta bezeroari laguntza eskaintzeko
- Formatua: 280 karaktere bitarteko mezu laburrak (txioak).
- Komunikabide, teknologia, kirol eta politikako markek X erabili ohi dute, albisteetan oinarritutako ikuspegia dutelako eta, batez ere, erabiltzailearekin zuzenean elkarreragiteko aukera ematen diotelako.
Lindkedin
- Audientzia: 25 eta 45 urte bitarteko profesionalak
- Edukia: B2B kontaktuak dira (business to business), hau da, enpresek beren zerbitzuak/produktuak/lanak beste enpresa edo profesional batzuei erakusteko erabiltzen da
- Ezin hobea kasu-azterketak, enpresa-lorpenak eta zure enpresa ezagutzera emango duten artikuluak erakusteko, eta nola ez, zure enpresarako langile, talentua biltzeko
- Formatua: Artikuluak, eguneratze profesionalak eta lan eskaintzak partekatzeko aukera ematen du.
- Bereziki baliagarria da teknologia, aholkularitza, erreklutamendua eta lege-zerbitzuak bezalako sektoreetarako, horietan funtsezkoa baita esperientzia erakustea eta erreferente gisa kokatzea.
- Audientzia: 25 eta 45 urte artekoak, baina kasu honetan gehienak emakumeak
- Edukia: irudi inspiratzaileak eta produktu edo zerbitzuetarako estekak partekatzean datza.
- Ezin hobea da zure produktuak modu bisualean erakusteko, zure ikusleak inspiratzeko eta zure webgunera trafikoa zuzentzeko
- Formatua: eduki bisuala, hala nola infografiak, DIY aholkuak, errezetak, produktuak
- Tresna baliotsua izan daiteke moda, etxeko dekorazioa, elikadura eta ezkontzak bezalako enpresentzat.
TikTok
- Audientzia: audientzia gaztea, batez ere nerabeak eta millennials
- Edukia: sormena eta entretenimendua dira puntu garrantzitsuenak, bideo laburrak, sortzaileak, dibertigarriak eta, zergatik ez, informatiboak.
- Ezin hobea da publiko gaztearengana iristeko, eduki entretenigarri eta biralak partekatzeko, influencer-ekin lankidetzan aritzeko eta zure markaren nortasuna erakusteko
- Formatua: bideo laburrak eta sortzaileak, 15 segundotik 10 minutura arte iraun dezakete, beraz, zure edukirako iraupen egokiena aukeratu dezakezu
- Zure helburua publiko gaztearekin konektatzea eta eduki dinamiko eta entretenigarria partekatzea bada, TikTok aukera bikaina da zure marka nabarmentzeko.
Youtube
- Audientzia: oso audientzia anitza, adin guztietakoa
- Edukia: tutorialak, produktuen erakustaldiak, blogak, entretenimendua… oraindik ere munduko bideo-plataformarik handiena da
- Ezin hobea da heziketa edo entretenimendu edukia partekatzeko, produktuak edo zerbitzuak sustatzeko marketin-bideoaren bidez
- Formatua: iraupen eta formatu ezberdineko bideoak
- Zure helburua komunitate bat eraikitzea eta zure marka edo enpresa jendearen artean ezaguztaraztea bada, YouTubek aukera ugari eskaintzen ditu.
Sare sozialen aukeraketa, laburbilduz
Sare sozialetan presentzia aktiboa kudeatzeak denbora, ahalegina eta baliabideak eskatzen ditu. Kontuan hartu zenbat denbora eta baliabide eskain diezaiokezun plataforma bakoitzari erabaki bat hartu aurretik. Aztertu plataforma bakoitzaren ezaugarriak, zure ikusleak, definitu zure marketin-helburuak eta erabaki zure inbertsioa optimizatzeko, zure xede-publikoarekin konektatzeko eta onlineko mundu lehiakorrean arrakasta lortzeko aukera emango dizun sare soziala.
Zure negozioak ez du sare sozial guztietan egon beharrik. Garrantzitsuena zure enpresak behar duen audientzia eta zure markaren estilora hobekien egokitzen diren plataformak hautatzea da. Instagramen historia bisualak partekatuz, Facebooken komunitate aktiboak eraikiz, LinkedInen lotura profesionalak sortuz edo TikTok-en momentuko joerekin bat eginez, beti egongo da sare ideal bat enpresa bakoitzarentzat.
Badakigu sare sozialak erabiltzeak denbora eta energia kentzen dituela. Behar bezala kudeatzeko denborarik eta baliabiderik ez baduzu, deitu eta hitzegin gure teknikariekin. Marketin digitaleko enpresa batek zure online presentzia eralda dezake, eta zure marka urrunago eraman.