Skip to main content
INNOVA Bloga
| ,

Adimen Artifiziala diseinu grafikoan

Edukien sorkuntza automatikoa

Jakina da Adimen Artifizialak eduki grafikoa sor dezakeela, marrazki soiletatik diseinu konplexuetaraino, baina hau diseinazaileentzat mehatxu bat bezala hartu behar da? Ez, AAk gure lana optimizatzen lagun diezagukeelako. AAk ez du artisten lana ezabatzen; abiapuntua izan behar du, gero diseinatzaileek lan horrek eskatzen dituen behar espezifikoen arabera findu eta pertsonalizatu egin beharko du, batez ere diseinatailearen sormena eta estiloa gehituz.

Adibidez, bezero batentzat ideia beraren hainbat aukera sortzeak denbora eta baliabide asko eskatzen du. AA-ren laguntzarekin, denbora gutxian aukera-sorta zabala sor daiteke. Kontuan izan behar da proposamen horiek, oro har, ez direla pertsonalizatuak, baizik eta adibide orokorrak. Ondoren, diseinatzaileak lan hori definitu eta bere ukitu pertsonala eman beharko dio, guztia bezeroaren beharrei begira. Ez da ahaztu behar AAk unibertso digitalean dagoena kopiatu besterik ez duela egiten.

Originaltasuna eta Kreatibitatea guztiaren aurretik

AAren algoritmoak lehendik dauden eredu eta konbinazioetan oinarritzen dira, eta, horren ondorioz, sortu ditzazkeen proposamenak, teknikoki zuzenak izan arren, leheik existitzen diren estiloak errepikatzeko joera izango dute. Giza sormenak, esperientziarekin eta ezarritakoarekin hausteko gaitasunarekin batera, funtsezkoa izaten jarraitzen du hain saturatua dagoen merkatu honetan nabarmentzeko.

Gaur egun AAren erabilera masiboak, bai testuetan, bai irudi eta bideoetan, agerian uzten du edonork egin dezakeela edozein diseinu, eta hala da, baina egia esan, emaitzak ikusita, batek berehala antzeman dezake AAren bidez egindako lana den edo ez, lehenengo hauei diseinatzaile batek gehitu behar dion nortasun-ukitu hori falta baitzaie.

Gainera, kontuan izan behar da diseinu grafikoko enpresa batek bezero bati eskatutako lan bat erakusten dionean, diseinu lan honek eskuliburu batekin batera joan behar duela beti, diseinu hori egiteko erabili den proposamenaren prozesua eta erabakiak zehaztuz, hala nola tipografiak, koloreak eta ilustrazioaren kontzeptua edo ideia.

Garrantzitsua da argi izatea AA artisten eta diseinatzaileen lana errazten duen osagarri gisa ulertu behar dela; AAk aurkeztutako proposamen bat ez da inoiz azken lan gisa hartu behar.

Diseinu grafikoaren etorkizuna AAren laguntzarekin

Adimen Artifiziala ez da etorri aldi baterako, geratzeko etorri da eta diseinatzaileek teknologia berriekin ikasteko eta esperimentatzeko prest egon behar dute. Prozesu berri honetan, sortzen ari den joeretako bat AA elkarlaneko diseinuan erabiltzea da.

Coca-Colaren Gabonetako iragarkia eta Adimen Artifiziala

Aipatzen ari garen guztiaren adibide on bat Coca-Colaren Gabonetako iragarkia da, eta ez aurtengoa bakarrik. 2024ko azaroan, Coca-Cola enpresak, beraien 1995eko Holidays Are Coming spot ikonikoa berregin zuen adimen artifizialaren bidez. Emaitzak kritika asko jaso zituen batipat bere akats ugariren ondorioz, hala nola, kamioien gurpil zurrunak edo pertsonen aurpegi mugiezinak zirela eta.

Aurten, bertsio klasikora itzuli beharrean, Coca-Colak AAren erabileran are gehiago sakontzea erabaki du, eta iragarkiaren bertsio berri bat plazaratu du, teknikoki aurreratuagoa eta oraingoan, pertsonen ordez, animaliak protagonista dituena.

Hala ere, sport hau egitea, AAko sistema batean zenbait prompt edo agindu sartzea bezain erraza izan zela pentsatzea akats bat izango litzateke. Coca-Cola konpainiak berak eta Jason Zadak, Secret Level-eko (spota garatu zuen enpresa) arduradunak emandako datuen arabera, 70.000 klip inguru sortu behar izan ziren AA bidez, 60 segundo eskaseko spot-a lortu ahal izateko. 100 pertsona inguruk kudeatu zuten proiektu osoa, horien artean, gutxienez 5 espezialista zeuden adimen artifizialean, programaren fintasun teknikoan eta edukiaren sorkuntzan bakarrik aritzen zirenak. Iragarki horretan zentratutako 20 bat laguneko talde bat ere aipatzen du Zadak. Hala eta guztiz, AA-ren laguntzak spot berria hilabete inguru barruan ekoizteko ahalmena eman zien, maila horretako prozesu tradizional batek normalean urtebeteko denbora behar izaten duenean.

Erreakzioak, espero zen bezala, laster iritsi ziren eta, oro har, ez dira bereziki positiboak izan. Sektoreko profesionalen iritzietatik harago, ikusle askoren ustez, emaitza bisualki zirraragarria bada ere, ez du emoziorik. Oraingo AAk iazko akats asko zuzendu ditu —denak ez badira ere—, baina batzuentzat iragarkiak sentsazio artifiziala eta hotza transmititzen jarraitzen du.

Gero eta gehiago erabiltzen da Adimen Artifiziala, eta ez du ematen gelditzeko asmorik duenik

Coca-Colak kolpe asko jaso baditu ere bere Gabonetako iragarkia AArekin egiteagatik, ez da hori egin duen enpresa bakarra izan. Coca-Colaren kasua ikusgarria delako nabarmentzen da, eta Gabonetako iragarki bat denez, emozioz betetako spot bat izan behar dela uste delako.

Eta errepikakorra dirudien arren, berriro esango dugu, oso garrantzitsua delako,

AAk ez du diseinatzaile grafikoa ordezkatzen, osatu eta optimizatu egiten ditu bere lan-fluxuak; diseinatzaile grafikoak bere sormena erabili behar du, ukitu pertsonal eta gizatiar hori eman behar dio AA- sorturiko diseinu horri, horrela amaierako lana beste lan guztien artean nabarmenduz.

Adimen Artifizialak sortutako irudia
zalantzarik gabe, esku horri
nahiz eta robotikoa izan, giza ukitua falta zaio

Call Now Button
Pribatasun politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko.

Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo web orriko zer atal interesgarri eta erabilgarri topatzen dituzun ulertzen laguntzea.

Ez dugu inoiz informazio pertsonalik gordetzen.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookiei buruzko informazio guztia duzu Cookie-en Politikari buruzko gure orrian duzu.