Argazki-erreportaje profesionalak
INNOVAn argazki-erreportajeak, argazki panoramikoak eta 360ºkoak, denda birtualetarako produktuen argazkiak, estudioko publizitate-argazkiak, etab. egiten ditugu.
Produktuaren, negozioaren, eskaintzen dituzun zerbitzuen edo antolatzen dituzun ekitaldien kalitatezko argazkiak (bideoarekin batera) ezinbestekoak dira zure marka ezagutarazteko eta publizitate-kanpaina ahalik eta hobekien garatzeko. Horretarako gure argazkigintza eta argazki-ukitze zerbitzuak eskaintzen dizkizugu.
Bistan da egindako diseinuek asko irabazten dutela kalitatezko argazkiekin. INNOVAn ditugun argazkilari profesionek, behar duzun diseinu grafikoaren proiekturako behar diren argazkiak aterako dituzte.
Argazki-erreportaje & argazkien-ukitu zerbitzua
-
Katalogo eta publizitate-kanpainetarako argazkiak
Lehenengo irudiak ia dena erabaki dezake, beraz egin dezagun katalogo erakargarri bat, bezero batek eskura duenean gehiago begira dezan. -
Web orrietarako kalitatezko irudiak
Ez du axola zer ongi diseinatuta dagoen web bat kalitate txarreko irudiak erabiltzen badituzu. Erakutsi zure enpresen profesionaltasuna irudi profesionalekin. -
Sukaldaritzari buruzko erreportajeak
Janari-plateren erreportajeak, bai menu digitaletan bai inprimatuetan erabiltzeko. -
Argazki ikutuak, fotomontaiak
Nahiz eta irudiak kalitate handia izan, agian ukitu baten beharra izan dezke, eta horretarako, behar den irudia lortzeko argazkia behar de moduan ukituko duten profesionalak ditugu.
- Argazkigintzako ukitu profesional baten adibide gisa, hemen dituzue Donostiako eraikin baten bi irudi. Argazkian eraikina garbitu aurretik eta ondoren.
Mugitu ikonoa (<>) ezker eskubi, eraikina ikutu digitalaren “Aurretikoa” eta “Ondorengoa” ikusteko.


erreportajeak