Skip to main content
INNOVA Bloga
| ,

Black Friday, aprobetxatu eskaintzak, baina saihestu iruzurrak

Garai honetan web faltsu asko sortzen dira, aukera paregabeekin eta existitzen ez diren produktuekin engainatzen saiatzen direnak, baina, era berean, kontuz ibili behar dugu bidezko saltoki batzuen praktika ez oso etiko batzuekin; beraz, erne egotea garrantzitsua da.

Black Friday eguna hurbiltzen ari da, eta saltoki askok iadanik ohiko merkealdiekin hasi dituzte kanpainak. Hala ere, OCUk (Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Erakundea) eskaintza guztiak ez direla benetakoak ohartarazi du: bere azken ikerketen arabera, Black Friday-n jaitsierak baino igoera gehiago daude, eta, beraz, tentuz erostea gomendatzen du.

OCUk iaz egin zuen azterketak (15.000 prezio baino gehiago elektronikako eta etxetresna elektrikoetako onlineko 60 dendatan) erakutsi zuen produktuen % 30ek baino ez zutela behera egin Black Friday egunean.

Bere ikerketen arabera, saltoki askok aurreko prezioak puzten dituzte edo fabrikatzaileak gomendatutako prezioa erabiltzen dute beherapenak simulatzeko. Kontsumitzailearen ustez beherapen bat dauka, baina errealitatean lehen bezainbeste edo gehiago ordaintzen du, horrek prezioak aurrez alderatzearen garrantzia nabarmentzen duelarik.

Produktu jakin bat erostea interesatzen bazaizu, hasi Black Fridayrako prestatzen

OCUk Black Friday baino hilabete lehenago erosi nahi duzun produktu horren prezioak begiratzen hastea gomendatzen du. Horrela, eskaintzak benetakoak diren edo gehiago saltzeko trikimailu bat besterik ez diren jakin ahal izango duzu, eta azken 30 egunetako prezio errealaren gaineko deskontua aplikatzeko araua betetzen duten edo ez egiaztatu.

Nola egiaztatu eskaintzak eta prezioak ‘errealak’ diren

Azaldu berri dugunez, zalantzarik gabe, negozio askok prezioak igotzen dituzte Black Friday baino egun batzuk lehenago, eta, ondoren, deskontu zoragarriak iragartzen dituzte. Iadanik produktu bat erosteko egun horien zai baldin bazaude, onena prezioak berrikustea da, hau da, aste hauetan aldatzen, igotzen ari diren edo ez ikustea. Lan hori hartu nahi ez baduzu edo berandu bazabiltza, jakin ezazu webgune batzuek produktuen prezioen bilakaera erakusten dizutela:

  • camelcamelcamel.com: orri hau Amazonen produktuetan zentratzen da, produktu baten prezioen historiala ikusteko aukera ematen du, uneko prezioa, maximoa, minimoa eta batez besteko prezioa erakutsiz.
  • verificadordeofertas.com: tresna honek produktu baten prezioen historia erakusten du, horrela eskaintza bat benetakoa den ala ez egiaztatzeko aukera emanez. Produktu baten URLa itsatsi besterik ez duzu egin behar (onlineko denda handietakoa), eta grafiko bat erakutsiko dizu, produktu horren prezioak denboran izan duen bilakaeraren berri ematez. Hala, ustezko deskontu baten aurretik, prezio-igoerak eta antzeko praktikak detektatuko dituzu.

Erosi aurretik, egiaztatu web fidagarria dela

Webgune bat fidagarria den jakiteko, egiaztatu konexioaren segurtasuna (HTTPS eta kandadua), gunearen ospea ikertu, aipamenak bilatuz eta harremanetarako informazioa eta lege informazioa egiaztatuz (pribatutasun politika, adibidez). Eta aholku bat: Black Friday-ko deskontu bat aurkitu baduzu sare sozialetako publizitate baten edo posta elektronikoaren bidez, ez egin klik mezuan, eta jada egin baduzu, EZ jarraitu erosketa-prozesuarekin, nahiz eta klik egitean sartu zaren webgunea jatorrizkoaren berdin-berdina izan, aukera asko dituzu jatorrizkoa ez izateko. Produktu hori interesatzen bazaizu, ireki leiho berri bat nabigatzailean eta sartu zuzenean dendara (izena edo url-a nabigatzailean idatziz), bilatu produktua eta, horrela, iruzurra den ala ez ikusiko duzu.

Black Friday egunean web orrien segurtasunarekin zerikusia duten ekintza guztiak sakonago ezagutu nahi badituzu, irakurri gure jatorrizko artikulua: Zu ere Black Friday eguneko beherapenetara gehitu behar zara? Online erosketak segurtasunez egiteko zenbait aholku

Eta, garrantzitsuena, zentzuz jokatu

Black Friday-k eskaintzak iragartzen ditu, baina ez opariak. Beraz, noizbait txollo tentagarriegi bat aurkitzen baduzu… ez fiatu. Zuhurki jokatu, egia izateko onegiak ematen duten eskaintza horiekin, hartu denbora, alderatu prezioak. Saihestu web orri ezezagunak eta erabili ordainketa metodo seguruak.

OCUk prezioei buruz egin duen azterketari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, hemen duzu artikulua irakurtzeko esteka: «Black Friday: Solo el 30% de los productos bajaron de precio el año pasado, advierto OCU«.

Call Now Button
Pribatasun politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko.

Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo web orriko zer atal interesgarri eta erabilgarri topatzen dituzun ulertzen laguntzea.

Ez dugu inoiz informazio pertsonalik gordetzen.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookiei buruzko informazio guztia duzu Cookie-en Politikari buruzko gure orrian duzu.