Skip to main content
INNOVA Bloga
| ,

Erabili SMS bidezko marketina zure negozioa bultzatzeko

Zer da SMS marketina? Badakizu zure negozioa bultzatzeko erabil dezakezula?

Denok dakigu zer den SMS bat, telefono mugikorretan jasotzen den testu-mezu bat. SMS marketina marketin-estrategia bat da, eta mota horretako mezuak (SMS) erabiltzen dira bezeroarekin edo harpidedunarekin komunikatzeko. Email marketinaren antzekoa dela esan dezakegu, baina email marketinean edukia posta elektronikoaren bidez bidaltzen da, eta SMS marketinean, SMS mezuen bidez.

Hainbat estatistikaren arabera, mezu mota hauek %98ko irekiera tasa dute, gainera mugikorren bidez SMS bat jasotzen duten pertsonen %90ak, mezua jaso eta lehen 3 minutuetan irekitzen dituzte eta gehiago dena, SMS kanpainek %29ko konbertsio tasa dute.

Goian aipatu dugun bezala, mezu horiek bezero edo harpidedunentzat dira, hau da, sms mezua bidali baino lehen, zehazki nori bidaltzen ari zaren jakin behar duzu eta bere baimena duzula; puntu hau oso garrantzitsua da, pertsona horiek zure testuak jasotzeko zerrendan izen eman dutela ziurtatu behar duzu.

Esan genezake bi mezu-mota bidaltzen direla SMS marketin bidez:

  • Promoziokoak: albiste, eskaintza, deskontu eta abarren berri emateko erabiliko dituzun testuak.
  • Transakzionalak edo «banan-banako» mezuak ere esaten zaie: mezu horiek gertaera jakin baten ondorioz sortzen dira. Adibidez, eskaeraren berrespena, bidalketaren jakinarazpena, utzitako orgatxoen berreskuratzea, etab.

Zein dira SMS masiboak bidaltzeko jardunbide egokienak?

Lehenik eta behin, ziurtatu zure kontaktuek aldez aurretik baimena eman dutela bide horretatik informazioa jasotzeko.

Eta orain ikus ditzagun SMS bidezko bidalketak nola eta noiz egin ikasteko puntu batzuk:

  • Komunikazio mota honek gehienez 160 karaktere ditu, beraz, mezu argia, laburra eta zuzena bidali behar duzu.
  • Sortu web landing bat eta lotu sms testuari url laburrak eta zehatzak erabiliz.
  • Mezua pertsonalizatu: zenbait azterlanen arabera, pertsonek hobeto erantzuten diete mezuei, bertan modu pertsonalean «hitz egiten» dietenean. Ahal baduzu, sartu zure bezeroaren izena SMSan.
  • Berreskuratu erosi gabe utzitako orgatxoak. Erabili SMSak bezeroari gogorarazteko zure webguneko erosketa-organ artikuluak utzi dituztela. Bidali SMS mezua deskontu bat, erosketaren osagarri den produkturen bat edo antzeko produktu bat baina kalitate handiagokoa eskainiz. Berreskuratu berriro bere arreta.
  • Une egokian bidali SMSa. Jende gehienak mugikorra beti alboan izan arren, horrek ez du esan nahi edozein ordutan komunikazio bat bidali ahal diegunik, gogoratu, ez da enbarazu egiteko kontua, ez dugu nahi jendeak harpidetza-zerrendatik baja ematea. Beraz, oro har, SMS marketing kanpaina bat egiteko unerik onena lan-ordutegian izaten da, astelehenetik ostiralera, goizeko 9etatik arratsaldeko 7ak arte. Goizean goiz edo gauean oso berandu zure erabiltzaileekin harremanetan jartzea desegokia izan daiteke. Jaiegunetan ez bidaltzea ere gomendatzen da.
  • Mezuan CTA argi bat jarri. Mezuaren textua argia izateaz gain, SMS marketinaren kanpainak helburu argia izan behar du, hau da, erabiltzaileak argi izan behar du zer ekintza egitea nahi dugun.
  • Baja-eskaera eta Datuak Babesteko Politika linkak gehitu. Legez derrigorrezkoa izateaz gain, nolabaiteko lasaitasuna ematen dio erabiltzaileari eta irudi korporatibo itxura ona ematen du.

Probak eta analisiak

SMS marketina eraginkorra dela ez dago zalantzarik, baina horretarako probatu, datuak aztertu eta berriro probatu behar duzu. Zehaztu zure helburua, aukeratu hartzaileen datu-basea, diseinatu SMSa testu sinple eta zuzen batekin, eta bidali. Ondoren, aztertu estatistikak zure bidalketaren emaitza neurtzeko, eta, behar izanez gero, pentsatu nola hobetu dezakezun (deskontu desberdina, ordu desberdina, testu alternatiboa…), eta abiarazi beste kanpaina bat.

Call Now Button
Pribatasun politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko.

Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo web orriko zer atal interesgarri eta erabilgarri topatzen dituzun ulertzen laguntzea.

Ez dugu inoiz informazio pertsonalik gordetzen.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookiei buruzko informazio guztia duzu Cookie-en Politikari buruzko gure orrian duzu.