Skip to main content
INNOVA Bloga
| , ,

Erakutsi zure dendako produktuak Interneten katologo moduan

Izenak berak adierazten duen bezala, katalogoaren metodoa erabiliz, zure denda fisikoan eskuragarri dauden produktuak katalogo moduan erakutsi ahal izango dituzu zure online dendan, hau da, zuzenean erosteko aukerarik eman gabe, prezioa erakutsi edo ez ere zure eskura egongo da. Erosketa-botoien ordez, informazioa eskatzeko edo prezioak kontsultatzeko aukera ematen duten aukerak gehitu ditzakezu.

Noiz erabiltzen a katologo modua?

Katalogo modua aukera nahiko arrunta da online denda askotan, batez ere beraien produktuen katalogoa interneten erakutsi nahi duten enpresen artean, baina online denda izateko oraindik prest ez daudenen artean edo webgunearen bidez zuzenean saltzeko asmorik ez dutenen artean, denda fisikoan aurrez aurreko salmenta nahiago dutelako edo aurrez kontsulta egitea eskatzen duten produktu pertsonalizatuak saltzen dituztelako.

Zenbait produkturi buruzko informazioa eman nahi denean ere erabilgarria da (oraindik online salmenta gaitu gabe), bai erabiltzaileen interesa neurtzeko, bilatzaileetako posizionamendua hobetzeko, edo markaren presentzia digitala indartzeko ere.

Katalogo Modua erabiltzearen abantailak

  • Ezin hobea denda fisikoentzat: Zure produktuak online saldu gabe erakutsi behar badituzu, katalogo digital bat ezin hobea da bezeroak zure lokal fisikora erakartzeko edo zure denda ezagutarazteko.
  • SEO bultzada: Salmenta zuzenik ez egon arren, zure produktuak bilatzaileetan kokatzen dira, zure dendaren ikusgarritasuna hobetuz.
  • Kudeaketa erraztua: Ordainketarik, bidalketarik edo zerga-kudeaketarik behar ez denez, katalogo moduak konplexutasun operatiboa murrizten du.
  • Merkatu probak: Produktu berriak aurkezteko eta ofizialki merkaturatu aurretik erosleen feedbacka jasotzeko aukera baliagarria da.
  • Itxialdian ikusgai egotea: Zure online dendak etenaldi bat behar badu, bai mantentze-lanengatik, bai oporrak direlako, online duzun katalogokoak zure produktuak ikusgai mantentzen ditu eta zure trafikoa aktibo.

Ondorioa

Katalogo modua irtenbide aproposa da zure dendako produktuak, online salmenta aktibatu gabe, erakusteko. Bai dendako trantsizio digitala errazteko, merkatuaren interesa probatzeko edo zure denda ikusgai edukitzeko etenaldi operatiboetan. Eta noski, guzti honi buruz galderarik izan ezkero, edo zure online katalogoa martxan jartzeko laguntzarik behar izan ezkero jarri lasai gurekin kontaktuan.

Call Now Button
Pribatasun politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko.

Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo web orriko zer atal interesgarri eta erabilgarri topatzen dituzun ulertzen laguntzea.

Ez dugu inoiz informazio pertsonalik gordetzen.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookiei buruzko informazio guztia duzu Cookie-en Politikari buruzko gure orrian duzu.