Skip to main content
INNOVA Bloga

Google Lens, nola instalatu eta eskaintzen dituen opzioak

Gure aurreko post-ean Google Lens zer den eta zure negoziorako erabilgarria zergatik izan daitekeen azaltzen genuen. Artikulu horren ondoren, batzuek aplikazio hori instalatzeko prozesuari eta eskeintzen dituen beste opzioei buruz ere gehiago idatzteko proposatu ziguten, beraz, hemen dago bigarren zatia.

Ezer baino lehen, esan beharra dago gaur egun gailu asko iadanik Google Lens-ekin datozela. Bilatu zure mugikorreko Google aplikazioan ‘Google Lens’ kamera itxurako ikonoa edo kameraren aplikazioan bertan eta egin klik ikonoan aplikazioa erabiltzeko.

google-lens-movil

Nola instalatu Google Lens zure mugikorrean

  • Google Lens Android telefono batean instalatzeko prozesua: oso erraza da, ireki Google Play Store zure mugikorrean eta bilatu “Google Lens”. Hautatu aplikazioa eta sakatu “Instalatu”. Listo, mugikorrean duzu jada.
  • Nola instalatu Google Lens iOS gailu batean: ireki App Store eta bilatu “Google Lens”. Deskargatu aplikazioa eta instalatu.

Eta beste aukera bat, nahiz eta agian hain ezaguna ez izan, Google Lens ordenagailuan nabigatzaile batetik ere erabili daiteke, horretarako:

  • Ireki Chrome nabigatzailea (Google-na noski). Egin klik xaguaren eskuineko botoiarekin eta hautatu “Bilatu Google Lens-ekin” opzioa.

Erabiltzen edo instalatzen duzun lehen aldian, aplikazioak zure Argazki Galeriara sartzeko baimena eskatuko dizu.

Baimen hau ematean, Google Lens-i zure irudien edukia eskaneatu eta aztertzeko aukera ematen diozu, adibidez, objektuak, testua edo beste argazki batzuk identifikatzeko, Google-ren arabera Lens aplikazioaren funtzionamendurako pauso hau funtsezkoa da. Google-ek sarbide hau izatea nahi ez baduzu (eta lehenago emanda baduzu), baimena uka diezaiokezu gailuaren baimenen konfigurazioan, «Ajustes», «Aplicaciones» atalean eta «Lens» edo «Fotos» aukeretan. Hala ere, kasu horretan, Google Lens aplikazioak testuekin egiten diren bilaketa edo eragiketetarako bakarrik funtzionatuko du, irudiekin ez.

Eta orain ikus ditzagun Google Lens-ek dituen opzioak

Aplikazioa instalatu/lokalizatu baduzu, hautatu eta pantailaren beheko aldean hainbat aukera agertuko zaizkizu:

  • Itzuli: aukera honek erakusten diozun testua zure hizkuntzara itzultzen du. Itzuli nahi duzun testurantz apuntatu (kartela, menua, dokumentua… ) eta Lensek automatikoki detektatuko du hizkuntza eta itzulpena erakutsiko dizu.
  • Testua: Lens-ek irudi batean edo kamerak ikusten duen horretan testua detektatzen eta hautatzen du. Testu hori zuzenean ingurune fisikotik kopiatzeko, bilatzeko, entzuteko edo bidaltzeko aukera ematen du (adibidez, telefono-zenbaki bat kartel batetik kopiatzea, eskuz idatzitako oharrak kopiatzea, helbideak…).
  • Bilatu: hau da bilaketen aukera ohikoena, aplikazioak kamerak ikusten duena bere datu base bisualarekin konparatzen du, eta kointzidentziak, informazioa edo erlazionatutako webguneak erakusten ditu. Landare edo lore baten izena jakin ahal izango duzu, antzeko arropa bilatu, monumentuak identifikatu edo erosteko produktuak aurkitu.
  • Eskolako betebeharrak (homework): aukera honen helburua eskolako zalantzak argitzea da, bai matematikako edo fisikako arazoak, bai beste edozein gairi buruzko galderak. Galderaren enuntziatuari edo argitu nahi duzun arazoaren formulari argazkia atera besterik ez duzu egin behar eta Google Lens-ek zure ordez egingo du.
  • Lekuak: bidaiatzen baduzu eta bisitatzen ari zaren monumentuari, eraikinari edo gune turistikoari buruzko informazioa izan nahi baduzu, Google Lens-ek bideratzen ari zaren lekuari buruzko informazioa erakutsiko dizu, ordutegi, aipamen eta datu historikoekin batera.
  • Janaria/Jatetxeak: kasu honetan Google Lens-ek janari platerak edo menuak identifikatzen ditu. Apuntatu plater batera eta aplikazioak esango dizu zein izen, osagai edo non eskatu.

Laburbilduz

Atzitu Google Lens-ek analizatzea nahi duzun hori, pantailaren erdiko botoi biribilean klik eginez edo zure gailuko irudi bat sartuz, botoi biribilaren ondoan dagoen koadro txikia hautatuz. Bukatzeko esan beharra dago Google Lens testuetarako, itzulpenerako eta objektu arrunten bilaketarako nahiko fidagarria dela (%80-95eko zehaztasuna du), baina zeregin espezifikoago edo teknikoagoetan, laguntza gisa bakarrik erabiltzea komeni dela, ez iturri bakar gisa bezala.

Call Now Button
Pribatasun politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko.

Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo web orriko zer atal interesgarri eta erabilgarri topatzen dituzun ulertzen laguntzea.

Ez dugu inoiz informazio pertsonalik gordetzen.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookiei buruzko informazio guztia duzu Cookie-en Politikari buruzko gure orrian duzu.