Internet-en bilatzaileak eta beraien arteko desberdintasunak
Zer da Interneteko bilatzaile edo bilaketa-motor bat?
Interneteko bilatzailea edo bilaketa-motorra Internet edo online dauden mundu osoko web-zerbitzarietan gordetako fitxategien artean informazioa bilatzen duen sistema informatikoa da. Duela pare bat hilabete idatzi genuen post batean ikusi genuen bezala (Nabigatzaile eta bilatzaile ezagunenak), hemen zein mundu osoan gehien erabiltzen diren bilatzaileak Google eta Bing dira, beste hainbaten artean.
Nola funtzionatzen du bilatzaile batek?
Erabiltzaile batek galdera bat egiten duenean, bilaketa-motorrak galdera horretan erabilitako hitzak (gako-hitzak) erabiltzen ditu bilaketa bat egiteko, eta ondoren erabiltzaileari erantzunen zerrenda edo web-helbideak aurkezten dizkio, horien artean aukeratu ahal izateko.
Hona hemen 2025. urte honetan estatu mailan gehien erabili diren bilatzaileen grafikoa (statcounter-ek emandakoa).

2024ko datuekin alderatuz gero (nabigatzaileei eta bilatzaileei buruzko gure aurreko postean ikus dezakezuen bezala), Google da nagusi, alde handiarekin gainera.
Ikus ditzagun Interneteko bilatzaile erabilienen ezaugarriak eta haien arteko aldeak:
- Google: zalantzarik gabe, bilatzailerik erabiliena, ez bakarrik estatu mailan, baita mundu mailan ere, merkatu kuota globalaren % 90 baino gehiagorekin. Zerbitzu osagarri ugari eskaintzen ditu, hala nola Google Maps, Google News eta Google Images, eta horiek bilaketa-esperientzia aberasten dute, informazioa hainbat formatutan ematen baitute. Bere indargunea emaitzen azkartasunean eta zehaztasunean datza, bere algoritmo aurreratuei esker.
- Bing: Microsoftek kudeatzen du, eta % 2,5 inguruko merkatu-kuota globala du. Googleren domeinua kontuan hartuta ez da baztertzeko kuota. Azken urteotan, adimen artifizial aurreratua txertatu du bere emaitzen kalitatea eta garrantzia hobetzeko, aurrerapen nabarmena eginez.
- Yahoo: Interneteko lehen bilatzaileetako bat izan da, eta Google eta Bing bezalako lehiakideen aurrean lekua galdu du, nahiz eta oraindik presentzia mantentzen duen eskualde batzuetan. 2009tik, Bing bilaketaren emaitzak erabiltzen ditu. Bere berezitasun nagusia eduki propioa eskaintzen jarraitzen duela da, hala nola, albisteak, finantza-zerbitzuak eta posta elektronikoa.
- DuckDuckGo: 2008an sortu zen, eta pribatutasunarekin duen konpromiso sendoagatik da ezaguna. Beste bilatzaile batzuek ez bezala, ez du erabiltzaileen informazio pertsonalik arakatzen edo gordetzen. Marketin-agentzientzat hori erakargarria ez den arren, aukera interesgarria da datuen babesa lehenesten dutenentzat. Bere merkatu kuota txikia izaten jarraitzen du, baina gorantz doa, batez ere pribatutasunarekin kezkatuta dauden erabiltzaileen artean.
- Yandex: Errusiako bilatzaile ezagunena eta Ekialdeko Europako beste herrialde batzuetan presentzia sendoa duena
Eta gehien erabiltzen direnak agertzen ez badira ere, beste bi bilatzaile aipatu nahiko genituzke:
- Ekosia: 2017an atera zen merkatura eta jendearen arreta deitu zuena «bilatzaile ekologiko» gisa sortu zela zen. Ecosiak mundu osoko baso-berritze proiektuak finantzatzeko erabiltzen ditu bere publizitate-diru-sarrerak, eta horrek erakarri ditu ingurumenarekin kezkatuta dauden erabiltzaileak. Enpresak gardentasunerako konpromisoa hartu du eta hileroko txosten finantzarioak eta zuhaitz landaketen ordainagiriak argitaratu ditu. Nahiz eta Espainian oraindik ez agertu gehien erabiltzen direnen artean, mundua globaleko rankingetan agertzen da, oso kuota gutxirekin baina hor dago.
- Baidu: Txinan gehien erabiltzen den bilatzailea da, bertako hizkuntza eta kulturarako optimizatua. Googleren antzeko diseinua du. Baiduren ezaugarririk nabarmenena audio fitxategiak bilatzeko aukera ematen duela da.
Laburbilduz
Web-bilatzaile bat erabiltzaileek Interneten informazioa bilatzeko erabiltzen duten tresna da, gure eguneroko bizitzan funtsezkoa, bilatzen dugun informaziora sarbidea ematen baitigu, eta online eduki garrantzitsuenetara konektatzen gaitu. Erabiltzaile gisa bilatzaile bat baino gehiago izan arren, jende gehienak Google erabiltzen jarraitzen du, merkatuko kuotaren %95 baino gehiago duen ezagunena.