Skip to main content
INNOVA Bloga
| , ,

Landing pages orriak marketin digitalean

Zer da Landing Page bat? Zertarako balio dute?

Landing page edo helburuko orri bat web orri mota bat dela esan genezakegu (orrialde bakarrekoa), bisitariak ekintza jakin bat egitera konbentzitzeko bereziki diseinaturiko orri bakarra.

Landing page orriak marketin digitalaren estrategian funtsezko elementuak dira. Behar bezala diseinatuta, zure marketin-kanpainaren bihurtze-tasak hobetu ditzake, hau da, prozesu horren bidez bisitariak zure estrategia edo publizitate-kanpainaren helburua betetzen duen ekintza burutzen laguntzen dute: erosketa bat, web orian erregistratzea, harremanetarako formulario bat betetzea informazioa eskatuz, eta abar.

Landing Page orriaren diseinua

Landing page bat eraginkorra izan dadin, ondo egituratuta egon behar du, funtsezko elementu batzuk izan behar ditu eta, jakina, erakargarria izan behar du bisitariaren aurrean. Hauek dira orrialde mota hau diseinatzerakoan kontuan hartu beharreko puntu batzuk:

  1. Diseinu garbia eta erakargarria: erabili zure enpresaren marka identitatearekin bat datorren diseinua, baina, batez ere, diseinu garbia eta erakargarria izan dadila. Edukia modu logikoan antolatu.
  2. Irudiak edo/eta bideoak: elementu bisualek arreta erakartzen laguntzen dute. Erabili beti kalitate handiko irudiak edo eta produktua edo zerbitzua hobeto ulertu araziko duten azalpen-bideoak.
  3. Mezu argi eta zehatza: bisitariak argi izan behar du hasieratik zer helarazi nahi diozun, argi eta garbi adierazi behar duzu mezua.
  4. Edukia, idazketa eraginkorra: saihestu bisitariak nahas ditzakeen hizkuntza teknikoa, erabili hitz konbentzigarriak eta, aldi berean, errazak zure produktu edo zerbitzuaren onurak nabarmentzeko.
  5. Formulario sinplifikatua: helburua harremanetarako informazioa biltzea bada, formularioak erraza izan behar du, funtsezko datuak soilik eskatu behar ditu. Formulario luze batek erabiltzaileak atzera bota ditzake, zenbat eta eremu gutxiago, orduan eta probableagoa da erabiltzaileek formularioa betetzea.
  6. CTA botoiak edo ekintzarako deiak: elementu hau landing page baten garrantzitsuenetarikoa da. Argia, zehatza eta zuzena izan behar du, eta hizkuntza erakargarria erabili behar du, bisitariak nahi den ekintza egitera bultzatuko dituena. CTAko botoiak testu argi eta zehatz batekin erabili behar dira, adibidez, “Erosi orain”, “Erregistratu”, “Eskatu demo bat”, “Eskatu informazioa”, eta abar.
  7. Gailu mugikorretara egokitua: zure landing page diseinatzen duzunean, ziurtatu gailu mugikorretarako optimizatua dagoela. Gaur egun, bisita gehienak horrelako gailuetatik datoz; beraz, ziurtatu orri osoa (irudiak, testuak, formularioak, CTA botoiak) behar bezala ikusten direla eta erabiltzaileak ez duela arazorik izango.

SEO optimizazioa: kasu honetan marketin digitalari lotuta ez egon arren, landing pagaren tituluak eta edukiak SEO bidez optimizatuak egoten saiatzen gara gu. Optimizazioa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta hobea izango da bilatzaileetan bere kokapena, eta ondorioz, bisitak jasotzeko aukera (Meta Ads-en ordainketa-marketinetik kanpo).

Webgune bat baduzu eta zerbitzu edo produktu bat nabarmendu nahi baduzu, saiatu landing page bat sortzen. Puntu hauek kontuan hartuta eta zure helburuko orria zure helburu zehatzetara egokituz, zure bihurtze tasa nabarmen hobetu ahal izango duzu, zure webguneko harpidedun edo salmenta kopurua handituz.

Eta zure landing page diseinatuko dizun agentzia baten bila bazabiltza, jar zaitez gurekin harremanetan, zure enpresak bere helburuak lortzeko moduan diseinatzeaz arduratuko gara.

Nahi baduzu, Facebook Ads-en zure lehen kanpaina sortzeko puntu batzuk adierazten dituen artikulu hau irakur dezakezu. Nola egin publizitatea Facebook Ads-en.

Call Now Button
Pribatasun politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko.

Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo web orriko zer atal interesgarri eta erabilgarri topatzen dituzun ulertzen laguntzea.

Ez dugu inoiz informazio pertsonalik gordetzen.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookiei buruzko informazio guztia duzu Cookie-en Politikari buruzko gure orrian duzu.