Skip to main content
INNOVA Bloga
| ,

Nabigatzaile eta bilatzaile ezagunenak

Ezagutu ditzagun jendeak bilaketak online egitean gehien erabiltzen dituen nabigatzaileak eta bilatzaileak zeintzuk diren

Webguneen diseinuei edo marketin-kanpainei buruz galdetuz bezero berri bat iristen zaigunean, SEO teknikei eta gako-hitzei buruz hitzegiten amaitzen dugu, hau da, jendeak, bere etorkizuneko bezeroek, beren webgunea aurkitzeko erabiliko dituzten hitzei buruz. Eta elkarrizketa hori, normalean, beste galdera batzuetara bideratzen da: zer bilatzaile erabiltzen ditu normalean jendeak bilaketetan? Ikus dezagun.

Lehenik eta behin, badakigu zer desberdintasun dagoen nabegatzaile eta bilatzaile baten artean?

Nabigatzailea eta bilatzailea ez dira gauza bera, nahiz eta askotan nahastu egiten diren. Nabigatzaileak (Chrome, Firefox edo Safari, adibidez) Internetera sartzeko eta web orriak bistaratzeko aukera ematen du; bilatzailea (Google edo Bing, adibidez), berriz, nabigatzailearen barruan erabiltzen da, webean informazioa aurkitzeko.

Eta orain, zein nabigatzaile dira erabilienak?

Ikus ditzagun StatCounter-en webgunean (web-trafikoa aztertzeko webgune bat) erakusten dituzten estatistikak. StatCounter-en estatistikak webaren erabilera partekatua kalkulatzeko erabiltzen dira.

Zalantzarik gabe, nabigatzaileei dagokienez, Googleren Chrome nabigatzailea dugu garailea.

Google Chrome 2008ko irailean merkaturatu zen lehen aldiz beta bertsio gisa, eta urte bereko abenduan, bertsio egonkor gisa. Ordura arte, Microsoft enpresaren Internet Explorer (IE) zen nabigatzailerik erabiliena, baina 2016an lehenengo aldiz Chromek gainditzea lortu zuen, eta urte hauetan alde hori areagotu besterik ez du egin, neurri handi batean bere luzapen sorta zabalari eta erabiltzaile esperientzia eraginkorrari esker. Hala ere, honekin batera, ezin aipatu gabe utzi Microsoftek ere izan zuela bere erru kuota, Internet Explorer-en bertsioak zaharkituta geratzen hasi baitziren eta bertsio gehienek ez baitzituzten onartzen garai hartako softwareak.

Eta erabiltzaileek zein bilatzaile erabiltzen dituzte gehien?

Grafikoan ikus dezakegunez, munduan gehien erabiltzen diren Interneteko bilatzaileak Google (alde handiarekin lehen postuan), Bing, Yahoo, DuckDuckGo eta Ecosia dira.

Ikus ditzagun, labur bildurik, mundu mailan gehien erabiltzen diren bilatzaileen ezaugarriak:

  • Google: gehien erabiltzen den bilatzailea, merkatu kuota globalaren %90 baino gehiagorekin.
  • Bing: bigarren bilatzaile erabiliena, Microsoftek garatua.
  • Yahoo: batez ere Estatu Batuetan ezaguna.
  • DuckDuckGo: erabiltzailearen pribatutasunean oinarritzen den bilatzailea, bilaketa-historia erregistratu gabe.
  • Ecosia: zuhaitzak landatzen dituzten erakundeei diru-sarreren portzentaje bat ematen dien bilatzailea.
  • Yandex: Errusian eta Ekialdeko Europako beste herrialde batzuetan oso ezaguna den bilatzailea.
  • Baidu: Txinan gehien erabiltzen den bilatzailea.

Zalantzarik gabe, Googlek ia merkatu osoa hartzen du bilatzaileei dagokienez, Bing (Microsoft) atzetik duelarik, baina alde handiarekin. Horregatik, Innovan, gure webguneen SEOa lantzen dugunean eta bilatzaileen indexazioan pentsatzen dugunean, Google eta Bing-en pentsatuz egiten dugu.

Zure web orria bilatzaileek indexatzeko ondo konfiguratuta ote dagoen zalantzarik baduzu, SEOa bertan landu den egiaztatzeko zure orria aztertu nahiko bazenu, deitu lasai eta gure teknikariek zure webgunea aztertu ondoren, analisi zehatz bat eskainiko dizute gutxieneko baldintzak betetzen dituen ala ez jakin dezazun.

Call Now Button
Pribatasun politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko.

Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo web orriko zer atal interesgarri eta erabilgarri topatzen dituzun ulertzen laguntzea.

Ez dugu inoiz informazio pertsonalik gordetzen.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookiei buruzko informazio guztia duzu Cookie-en Politikari buruzko gure orrian duzu.