Nola aukeratu zure webgunerako tipografiarik egokiena

Tipografia funtsezko elementua da web-orrien diseinuan, webgunearen erakargarritasun orokorrean zeregin garrantzitsua betetzen baitu. Letra mota ezberdinek, erabiltzaileek zure webgunea nola ikusten duten molda dezakete, beraz, zure diseinua hobetu eta osatu dezakete, edo, bestela, guzitz hondatu.
Web letra bakoitzak bere ezaugarri multzoa du eta zure enpresaren mezua igortzen lagun dezake. Hala ere, aukera sorta zabala dagoenez, batzuetan zaila izan daiteke zure webgunerako zein izango den egokiena aukeratzea.
Hainbat gauza hartu behar dira kontuan zure webgunerako letra-mota bat aukeratzeko orduan. Adibidez, zure enpresa profil handiko bezeroak dituen korporazio bat baldin bada, ez duzu nahiko informaltasuna edo seriotasun falta transmititzen duen letra-mota bat aukeratzea. Bestalde, artisau-zeramika eta beste artisautza produktu batzuk saltzen dituen enpresa txiki bat bazara, baliteke letra-tipo serio batek zure markaren balio artistikoak ez islatzea.
Letra-mota berak halako sentsazio bat emango dio zure webguneari: idagarritasun eta konfiantza zentzua, alaitasuna, gardentasuna, edo guztiz bestelakoa… Beraz, garrantzitsua da zure bisitarien erantzun egokia lortzen lagunduko dizun letra-tipoa aukeratzea.
Irakurgarritasuna ere kontuan hartu beharreko beste alderdi garrantzitsu bat da. Letra-mota garbia eta sinplea denean, webguneko testua irakurtzeko errazagoa izango da. Goiburuko landuak erabiltzaileak, bisitariaren arreta erakartzen lagun badezake ere, letra-mota sinpleago bat hobea da argitalpenetako eta orrietako testuaren gorputzerako.
Web orriak diseinatzean erabiltzen diren letra-mota ezagunetariko batzuk
1. Merriweather: irakurgarria eta modernoa. Letra-mota xumea bada ere, bere trazu sotilek alde ludikoagoa ematen diote. Aukera ona da profesional itxura eman dutenentzat, baina ez oso serioa.

2. Exo: letra-mota garbia eta oso irakurgarria da, estilo futurista du. Bere ezaugarri geometrikoak direla eta, aukera bikaina da teknologia eta IT enpresentzat.

3. Corinthia: Idazkera etzana (cursiva) dirudi eta boutique edo artisau baten web orrirako aproposa izan daiteke. Hobeena letra-mota hau izenburuetarako edo orri goiburuetarako erabiltzea izango litzateke eta ez testu luzeagoetarako, izan ere, letra-mota hauek apur bat zaildu dezakete irakurketa.

4. Lato: letra-mota honek garbitasun eta modernitate sentsazioa transmititzen du. Sans serif familiako kidea da, eta aukera ona litzateke webgune korporatibo baterako edo sinesgarritasuna sortu nahi duen enpresa baterako.

5. Roboto: lerro garbiak eta proportzio orekatuak dituen letra-mota da, oso erraz irakurtzen da, baita tamaina txikiagoetan ere. Honek eduki handia duten webguneetarako perfektua egiten du.

6. Open Sans: oinarrizko sans serif letra-mota bat da. Diseinu minimalista duen webgune profesional baterako erabil daiteke. Bere irakurgarritasuna eta erabilerraztasuna direla eta testu luzeagoetarako ere aproposa izan daiteke.

Zure web orrirako letra-mota onena aukeratzea ez da itxura hutsa, berarekin erabiltzaileentzat zure mezua argia eta zure marka erakargarria izatea da lortu behar duzu. Letra-mota on batek zure gunearekin konektatzen laguntzen die pertsonei, beraz, ziurtatu erakargarria izateaz gain, irakurtzeko erraza dela. Eta azken aukeraketa egin aurretik, probatu baita ere gailu eta nabigatzaile desberdinetan nola ikusten den.
Letra-mota egokiak web orri sinple bat esperientzia erakargarri eta gogoangarri bihur dezake. Beraz, ez izan presarik, aurkitu zure diseinura ezin hobeto egokitzen duen letra.