Skip to main content
INNOVA Bloga
| ,

Nola da posible oraindik ere bisita txartelek horrenbesteko indarra izatea?

Aro digital batean bizi garen arren, inprimatutako bisita-txartelek balio esanguratsua izaten jarraitzen dute, testuinguru profesionaletan bereziki.

Ikus ditzagun hain adierazgarriak diren ezaugarri batzuk:

  • Kontaktua errazten dute: txartel bat eskura emateak, aurrez aurreko bilera baten inpaktua indartzen duen keinu pertsonala izaten jarraitzen du,
  • Jarraipena eta ohitura: sektore askotan oraindik oso errotuta jarraitzen du txartelen trukearen keinuak lehenengo lan bileraren hasieran, beraz kontuan izan hori izango dela zure aurkezpen profesionaleko gutuna. Era berean, azoketan, biltzarretan edo networking-ekitaldietan, txartel fisikoak aurkezpen-tresna gako izaten jarraitzen dute.
  • Beste horrenbeste esan genezake bisita txartelek ostalaritza bezalako sektoreetan duen garrantziaz, adibidez, hotel bateko bisita-txartelak funtsezko tresna dira bezeroak establezimenduarekin harremanetan modu azkar eta profesional batean jartzeko edo hauek hotela beste batzuei gomendatzeko.
  • Aurkezpen gutun bat dira: ondo diseinatutako txartel batek profesionaltasuna, estiloa eta xehetasunekiko arreta transmititzen ditu, lehen inpresio positibo eta iraunkorra sortuz. Harremanetarako informazioa modu argi eta ulergarrian komunikatzeaz gain, norberaren edo markaren nortasuna indartzen dute, loturak ezartzeko, aukera berriak irekitzeko eta aztarna gogoangarria uzteko tresna estrategiko gisa jardunez.

Eta zure aurkezpen-gutunari buruz ari garenez, sormen-bereizketaren garrantzia azpimarratu besterik ezin dugu egin. Diseinu originalak, material bereziek (paper birziklatua, gardena edo metalikoa) edo formatu berritzaileek aztarna iraunkorra utz dezakete eta lehiakideengandik nabarmentzen lagundu diezazukete.

Zure irudi profesionala eguneratu nahi duzu edo zure lehen urratsak ematen ari zara eta zure lehen bisita-txartelak behar dituzu? Jar zaitez gurekin harremanetan eta zure profesionaltasuna irudikatzen duen diseinua sortzen lagunduko dizugu.

Call Now Button
Pribatasun politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko.

Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo web orriko zer atal interesgarri eta erabilgarri topatzen dituzun ulertzen laguntzea.

Ez dugu inoiz informazio pertsonalik gordetzen.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookiei buruzko informazio guztia duzu Cookie-en Politikari buruzko gure orrian duzu.