Skip to main content
INNOVA Bloga
| ,

Nola kudeatzen dira Google fitxan jasotako aipamenak?

Google fitxan jasotako aipamenen garrantzia

Googleren aipamenak ez dira iritziak bakarrik: gaur egun giltzarrietako bat dira bezero berriak erakartzeko eta zure negozioaren ospeari indarra emateko. Izan ere, jende gehienak kontsultatzen ditu lokal batera sartu edo zerbitzu bat kontratatu erabaki aurretik. Puntuazio onak eta iruzkin positiboek konfiantza transmititzen dute, eta asko handitzen dute zu aukeratzeko aukera.

Lehen inpresioa: aipamenak berehala agertzen dira Googleren emaitzetan eta Google Maps-en. Zure negozioak puntuazio baxua badu edo aipamenak ondo kudeatzen ez badituzu, pertzepzio negatiboa zure atea zapaldu aurretik ere sor daiteke.

Lehenik eta behin, ba al dakizu nola ikusi zure negozioari buruzko aipamenak Googlen?

  1. Hasi saioa zure Google kontuan.
  2. Aukeratu zure establezimendua Googleren Enpresen Profilean (Google My Business)
  3. Erreseinen atalean nabigatu.

Zure kontuan sartuta, zure bezeroek/erabiltzaileek utzi dizkizuten iritziak erantzuteko ordua da, ikas dezagun nola erantzun utzi dizkizuten aipamen horiei:

  • Ohar positiboei erantzuteko modua:
    • Aprobetxatu aipamen positibo bakoitza modu hurbil eta pertsonalizatuan eskertzeko. Bezeroaren esperientziari buruzko gauza zehatz bat aipatzen saiatu, lotura indartu eta arreta erakutsi.
    • Adibidez: Eskerrik asko Amaia zure aipamen positiboagatik! Gure ostatuan zure egonaldiaz gozatu zenuela jakiteak pozten gaitu. Ea laster ikusten zaitugun berriro!
  • Aipamena negatiboei erantzuteko modua:
    • Lehenik eta behin, ez erantzun inoiz presaka, ezta defentsiboki ere. Hartu une bat eta erantzun lasai.
    • Ahal bada, arazoa onartu eta irtenbide bat eskaini diru-itzulketa bat, zuzeneko harremanetarako kanal bat edo itzultzeko eta esperientzia hobetzeko gonbidapen bat izan daiteke.
    • Adibidez: «Asko sentitzen dugu zure esperientzia onena izan ez izana, Ion. Arazoa konpundu ahal izateko, zurekin hitzegitea gustatuko litzaiguke. Mesedez, jarri gurekin harremanetan [email edo telefonoa].»

Horrelako aipamenez gain, kontuan izan behar duzu batzuek ez dutela errealitatea nahita islatuko, hau da, zure negozioa edo sinesgarritasuna kaltetzeko apropos sortutako iruzurrezko aipamenak izan daitezkela. Kasu horietan, saiatu urrats hauek jarraitzeaz:

  • Aipamenen bat berrikusi ondoren susmagarria iruditzen bazaizu, lehendabizi saiatu identifikatzen, hau da, saiatu egiaztatzen egilea benetako bezeroa den eta bere iruzkina eskaintzen duzun zerbitzuarekin koherentea den edo ez.
  • Erreseina maltzurra dela pentsatzen jarraitzen baduzu, jarri harremanetan Googlerekin salaketa jartzeko. Horretarako:
    • Ikusi iruzkin hori zure negozio-profiletik.
    • Egin klik aipamenaren ondoko 3 puntuetan.
    • Hautatu «Markatu desegoki gisa» edo «Salatu aipamenak» opzioa.
    • Bete formularioa, eta azaldu zergatik iruditzen zaizun desegokia.
    • Googlek egun batzuk beharko ditu zure eskaera ebaluatzeko, beraz hartu lasai. Googlek uste badu aipamena faltsua edo desegokia dela, ezabatu egingo du. Hala ere, ez da beti horrela gertatzen, Googlek irizpide espezifikoak baititu eduki faltsua edo maltzurra den zehazteko.
  • Eta Googlek erreseina ebaluatzen duen bitartean, modu profesional eta argian erantzun. Azaldu zure ikuspuntua konfrontaziorik gabe, eta saiatu frogatzen erreseina ez datorrela bat esperientzia erreal batekin.

Aipamenen garrantzia SEOan

  • Posizionamendu hobea tokiko bilaketetan (SEO lokala): Googleren iritziz, aipamenak funtsezko faktorea dira tokiko bilaketen eta Google Maps-en emaitzak ordenatzeko. Balorazio positibo kopuru handiak, negozioaren erantzun aktiboekin batera, lehiakideen aurrean nabarmentzeko aukerak areagotzen ditu.
  • Googleren «map pack»ean eragina: Map pack delakoa tokiko emaitzen goiko aldean agertzen den hiru negozioko bloke hori da. Aipamen onak izateak asko handitzen du espazio pribilegiatu horretan agertzeko probabilitatea.

Aipamen hauek, bezeroek zure negozioa zergatik aukeratzen duten erakusteko modu zuzena dira. Zure produktu edo zerbitzuen kalitateari buruzko benetako iritziak salmenta-argudio handi bihur daitezke. Gainera, aipamen bakoitzari —positiboa zein negatiboa izan— erantzuteak erakusten du bezeroak baloratzen dituzula eta profesionaltasunaren eta gertutasunaren irudia indartzen du.

Zure negozioa zure arloan aukeratua izatea nahi baduzu, maximizatu zure online presentzia eta kudeatu zure Google profila. Horretarako denborarik ez baduzu edo profesionalen eskuetan utzi nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta gure teknikariak arduratuko dira guztiaz.

Call Now Button
Pribatasun politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko.

Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo web orriko zer atal interesgarri eta erabilgarri topatzen dituzun ulertzen laguntzea.

Ez dugu inoiz informazio pertsonalik gordetzen.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookiei buruzko informazio guztia duzu Cookie-en Politikari buruzko gure orrian duzu.