Skip to main content
INNOVA Bloga
| ,

POP3 eta IMAP, korreo protokoloak

Posta-zerbitzu profesional bat erabiltzen baduzu, posta-protokolo bat edo bestea aukeratu beharko zenuen, baina jakingo zenuke esaten zer desberdintasun dauden bien artean?

Web orrien diseinuarekin batera, Innovan hosting zerbitzua eskaintzen dugu, hau da, web horren domeinua eta mantentze-lanak kudeatzeko zerbitzua. Eta nahiz eta hosting-zerbitzu guztiek ez duten posta elektroniko zerbitzua eskaintzen, independenteak izan daitezkeen bi zerbitzu baitira, Innovan posta elektronikoko kontu profesionalak sortu eta kudeatzeko aukera eskaintzen dugu.

Gure web-garapeneko bezero gehienek aukeratzen duten zerbitzua da, eta beren PCetan, mugikorretan eta abarretan helbide elektroniko berriak konfiguratzeko ordua iristen denean, eta galdetzen dugunean zer posta-protokolo komeni zaien, POP3 edo IMAP, gehienetan gauza bera galdetzen digute, zer dira aukera horiek eta zer alde dago haien artean? Gaur galdera horiei erantzuten saiatuko gara.

POP3 eta IMAP -en arteko diferentziak

Posta-aplikazio edo kudeatzaile batean (Outlook, Thunderbird…) posta elektronikoko kontu bat konfiguratzen denean, erabiliko den protokolo-mota hautatu behar da, hau da IMAP edo POP3. Beraz, biak posta elektronikorako sarbidea lortzeko metodoak edo protokoloak direla esan dezakegu.

Bi protokolo horien arteko alde nagusia IMAP-ek mezuak posta-zerbitzarian gordetzen dituela da, eta POP3-ak, berriz, modu lokalean deskargatzen eta gordetzen dituela (erabiltzailearen gailuan). Ikus ditzagun bakoitzaren abantailak eta desabantailak:

IMAP: esan bezala, protokolo honek zuzenean posta zerbitzarian lan egiten du. Zerbitzariarekin konektu eta bertan dagoen edukia erakusten du. Bidalitako eta jasotako mezuak han gordeta geratzen dira, erabiltzailea gailu bat baino gehiagotatik sar daitekelarik bertara.

  • Abantailak:
    • Interneteko sarbidea duen edozein gailutatik sar daiteke posta elektronikora.
    • Gailuen arteko sinkronizazioa. Edozein aldaketa momentu bertan ikus daiteke kontuan sartzen diren gailu guztietatik.
    • Konektatzen zaren gailuak matxura bat badu, mezuak ez dira galtzen zerbitzarian gordeta daudelako.
  • Desabantailak:
    • Posta zerbitzarian gordetzean, errazagoa da postontziaren edukiera betetzea (behar bezala funtzionatzeari uzteko arriskuarekin).
    • Kudeatzailetik mezu bat ezabatzen denean, zerbitzaritik ere ezabatu egiten da.

POP3: protokolo honek mezuak gailu lokalera deskargatzen ditu eta, egun batzuen ondoren, zerbitzaritik ezabatzen dira, ekipo horretan bakarrik geratuz.

  • Abantailak:
    • Posta Interneteko konexiorik gabe kontsultatzeko aukera ematen du
    • Posta-zerbitzariko lekua ez da betetzen
  • Desabantailak:
    • Mezuak galtzeko arriskua, gailuak huts egiten badu
    • Bidalitako mezuak modu lokalean bakarrik gordetzen dira (ez dira zerbitzarira igotzen)
    • Kontuan sartzeko hainbat gailu erabiliz gero, ez dago sinkronizaziorik haien artean
    • Espazioa kontsumitzen da zure gailuan

Ondorioa

Zein protokolo komeni zaigun aukeratzeko orduan, Interneteko konexio konstante bat izango duzun, eta, batez ere, kontua elkarren artean sinkronizatutako gailu desberdinetatik atzitzea interesatzen zaigun edo ez jakitea izango da. POP3 edo IMAP izan, bi protokoloak oso erabiliak dira eta posta elektronikoa kudeatzeko irtenbide eraginkorrak eskaintzen dituzte. Eta ez baduzu argi zer protokolo erabili zure posta profesionala modu eroso eta eraginkorrenean kudeatzeko, jar zaitez gurekin harremanetan, gure teknikariek zure kasua aztertu eta irtenbiderik onena eskainiko dizute.

Call Now Button
Pribatasun politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko.

Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo web orriko zer atal interesgarri eta erabilgarri topatzen dituzun ulertzen laguntzea.

Ez dugu inoiz informazio pertsonalik gordetzen.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookiei buruzko informazio guztia duzu Cookie-en Politikari buruzko gure orrian duzu.