Proiektuaren fitxa
-
Portfolioa:
-
Zerbitzua/k:Web orri diseinua, SEO posizionamendua
-
Data:16 Api, 2024
-
Bezeroa: Iraurgi ikastetxea

Azpeitiko Iraurgi Ikastetxearentzat web orri berria
Ikastetxearen webgune berria garatu dugu, informazio gunea, erabilerraza eta hezkuntza-komunitatearentzat erakargarria.

Webgune zaharra zaharkituta geratu ondoren, orri berri bat garatu dugu, itxura aldatzeaz gain programazio berria erabiliz, egungo azken bertsioetara alienatua.
Ikastetxe baterako web orri batek informazio orokorra, berrikuntzak eta hezkuntza baliabideak erakutzi behar ditu, eta, aldi berean, gurasoen, ikasleen eta irakasleen arteko komunikazioa erraztu behar du. Hauek dira proiektua garatzeko kontuan hartu ditugun funtsezko puntuak:
- Ikastetxearen informazio orokorra: misioa, ikuspegia, ikastetxearen historia…
- Informazio akademikoa: programa akademikoak, eskola-egutegia…
- Bloga edo albisteak: hezkuntzarako interesgarriak diren artikuluak partekatzeko gunea
- Sare sozialak: webgunea bere instagram sare sozialarekin integratzea
- Harremanetarako formularioak: ikastetxearekin zuzeneko komunikazioa errazteko datuak
Diseinuari eta erabilgarritasunari dagokienez, responsive webgune bat da, hainbat gailutara egokitua dago, nabigazio intuitibo bat du (menu argi eta errazak puntu ezberdinetara sartzeko) eta eskolako bizitza ilustratzeko kalitatezko eduki bisuala duten irudiekin osatu da.
Edukia hizkuntza anitzekoa da, eta orri ezberdinek SEO lana egina dute bilatzaileek errazago indexatzeko.