Portfolioa
Etxebizitza berrien sustapenerako katalogoa
Proiektuaren fitxa
- Portfolioa:
- Zerbitzua/k:Argazki reportajea, Diseinu grafikoa
- Data:15 Uzt, 2022
- Bezeroa:Ormadare
- Webgunea:

Etxebizitza berrien sustapenerako katalogoa
Donostian etxebizitza berriak sustatzeko katalogoaren diseinu eta maketazioa.
Katalogo diseinua higiezinen sustapen berri bat aurkezteko
Donostiako (Gipuzkoa) etxebizitza berrien sustapen bat ezagutarazteko katalogo bat diseinatu eta maketatu dugu. Helburua proiektua, bere ezaugarriak eta kokapena modu argi eta erakargarrian aurkeztea zen.
Katalogoan etxebitzen infografiaz gain kokalekua eta ingurua behar bezala irudikatzeko, argazki erreportaje bat egin da, bertako irudiak katalogoan gehitu direlarik.
Diseinu grafikoa, infografiak eta argazkigintza
Informazioa errazago ulertzeko eta sustapenaren xehetasunak erakusteko, katalogoan etxebizitzei buruzko hainbat infografia daude. Gainera, aurretik argazki erreportaje bat egiten dugu etxebizitzen eta inguruaren kokapena ilustratzeko asmoz, irudiak diseinuan txertatuz proiektuaren ikuspegi osatuagoa lortuz.

Higiezinen sustapen bat aurkeztu behar duzu?
Innovan katalogo eta material komertzialak diseinatzen ditugu, proiektu bakoitza modu bisual, argi eta profesionalean erakutsiz.




