Portfolioa
Hotel Loiolaren web orri diseinu berria

Proiektuaren fitxa

  • Zerbitzua/k:
    Web orri diseinua, SEO posizionamendua, Argazki reportajea
  • Data:
    23 Urr, 2018

Hotel Loiolaren web orri diseinu berria

Hotel Loioan egin diren azken erreformak aprobetxatuz, hotelak sarean duen itxura ere berritzeko pausoa eman du, eta horretarako beraien web orriari itxura guztiz berria ematearen ardura eman digute. Diseinu berriarekin, web orria iadanik gailu elektroniko guztietan ikusteko prestatu da, gaur egun zerbait beharrezkoa.

Diseinu berri honekin erabiltzailearen erraztasuna ere bilatu nahi izan da, nabigatzaileko opzioak erraztuz eta modu erraz eta garbian erakutsiz hotelak bere bezeroei eskaintzen dizkieten zerbitzuak.

Gainera web orria SEO posizionamendurako prestatuta dago, Google bezalako bilatzaileei bere indexazioa erraztuz.

Hotelak dituen logela eta inguruak ahalik eta modu garbi eta erakargarriagoan erakusteko asmoz, lehenik egin genuen argazki erreportaje bateko irudiak erabili ditugu.