Skip to main content
Portfolioa
Logo diseinua Eroprec enpresarentzat

Proiektuaren fitxa

  • Zerbitzua/k:
    Logo diseinua
  • Data:
    18 Ira, 2025

Logo diseinua Eroprec enpresarentzat

Logo pertsonalizatua sortu dugu Eroprec, elektrohigadura bidezko doitasunezko mekanizazioan aritzen den enpresarentzat.

logo-personalizado-eroprec

Logo hau diseinatzerakoan, eta diseinu pertsonalizatu guztietan bezala, enpresa bera eta eskaintzen dituzten zerbitzuak oso kontuan hartu dira.

EROPRECIO hitzean tipografia geometrikoa erabili dugu, ebakidura zuzenak eta izkina biribilduak dituena. Hizkien diseinuan aplikatutako goiko ebakiak sarpen bidezko elektrohigadura-prozesua irudikatzen du sinbolikoki, enpresaren zerbitzu nagusia bisualki islatuz eta logotipoa bere espezialitatearen zuzeneko irudikapen bihurtuz.

Azpian tagline edo esaldi labur bat jarri dugu zerbitzuaren deskribapenarekin.

Bi kolore erabili dira, gris iluna eta berde urdinxka. Grisak ingeniaritza, metala komunikatzen ditu; berde urdinxka, berriz, enpresak sortzen duen teknologiarekin, zehaztasunarekin eta konfiantzarekin lotu dugu.

Guzti honekin, industria, doitasun eta teknologiaren esentziak transmititzen saiatu gara, eta uste dugu hori oso ondo egokitzen dela eskaintzen duten elektrohigadura-zerbitzuarekin, zehaztasun eta kalitate handiko industria-prozesuarekin.

Laburbilduz, diseinu bakar eta pertsonalizatua, estetika industrial sendoa eta pisu bisual ona dituen logoa.

Call Now Button