Proiektuaren fitxa
- Portfolioa:
- Zerbitzua/k:Argazki reportajea
- Data:22 Aza, 2021
- Bezeroa:Ondarbaso
- Webgunea:

Ondarbaso, landa apartamentuen argazki erreportajea
Zestoan Ondarbaso baserrian argazki-erreportajea egiten aritu gara. Jabeek eraikinaren zati bat berritu dute landa-apartamentu bihurtzeko.

Erreportajean baserriaren barrualdeak, apartamentu berriak eta eraikinaren espazio desberdinak azaltzen dira, arkitektura tradizionalaren xarma eta bere gela ezberdinen ezaugarriak nabarmenduz. Argazki profesionalen bidez, espazioak modu erakargarrian erakusten ditugu, etorkizuneko bezeroei ostatuaren nortasuna eta eskeintzen dien esperientzia transmitituz.
Webgunerako, Sare Sozialetarako eta sustapenerako irudiak
Argazkiak beraientzako diseinatzen ari garen web orrian, sare sozialetan eta behar denean turismo edo publizitate katalogoetan ere erabiliko ahal izango dira.
Irudi profesionalak edukitzea funtsezkoa da landa-ostatu bat sustatzeko, logela eta gela ezberdinak erakusteko eta hurrengo ihesaldirako leku berezi baten bila dabiltzanen interesa pizteko. Aurkezpen bisual on batek konfiantza transmititzen eta beste ostatu batzuetatik bereizten laguntzen du.








